ZUZEU GAZTEA SARIA: Hiru-hilabetean behin… 500€ artikulu onenari

ZUZEU GAZTEA SARIA: Hiru-hilabetean behin 500€ artikulu onenari –

ZUZEU GAZTEA SARIA

Zuzeu orainkariak, Azkue Fundazioaren laguntzarekin, Zuzeu GAZTEA_Saria sortu zuen 2016 hasieran. Sariak, hiru urtez, 150€ banatu zuen hilabetero 2018 bukaerara arte, eta modu horretan 30_urtez azpiko egileen sarrerarik onena saritu hilabetez-hilabete. 2019an, koxka bat estutu zuen Zuzeu GAZTEA_Sariak, formatuari epeak luzatu eta diru poltsa pisutsuagorekin eginez aurrera. Aurten ere, urtaroko, hiru-hilabetean behin emango da saria, beraz, urtero 4 sari izango ditugu: Negukoa (urtarril hasieratik martxo bukaerara arteko sarrerarik onenari), Udaberrikoa (apiril hasieratik ekain bukaerara arteko sarrerarik onena), Udakoa (uztail hasieratik irail bukaerara arteko sarrerarik onenari), eta Udazkenekoa (urri hasieratik abendu bukaerara arteko sarrerarik onenari). Eta_saria?

Hiru-hilabetean behin emango da ZuzeuiGAZTEAiSaria:

500 euro!

Lehiaketa honen xedeak, lehengo bera izaten jarraitzen du: euskaraz idatzi nahi duten gazteak kitzikatzea, haien lanak kontsolidatutako hedabide batean argitaratzeaz gain, dirutxo bat irabazteko aukera emanez, lehen hilabetero eta orain hiru-hilabetero. Gainera, ZUZEUko Erredakzioaren laguntza izango dute euren lanak behar bezala argitaratzeko, baina otoi… adi irakurri!

.

Baldintzak:ZUZEU GAZTEA SARIA: Hiru-hilabetean behin... 500€ artikulu onenari

  • Artikuluak originalak beharko dute izan, eta inon argitara gabekoak.
  • Artikulua argitaratzen den unean, egileak 30 urte baino gutxiago dituela erakutsi beharko du.
  • Artikulu edo sarrerak ZUZEUn argitaratu beharko ditu egileak, bertan erregistratu eta WordPress editorea erabiliz.
  • Artikulu edo sarrera bakoitza -betiere 30 urtez azpikoetan- hiru-hilabeteko gainerakoekin lehiatuko da. Neguko sarian, urtarriletik martxora bitarteko sarrerak lehiatuko dira. Berdin Udaberrikoan, apiriletik ekaina bitartekoak, Udakoan, uztailetik irailera bitartekoak eta Udazkenekoan urritik abendura bitartekoak; hilabeteak hasi eta buka kontutan hartuta. (Horretarako egileak editorean GAZTEA kategoria markatuko du).
  • Egileak erregistratzean emandako benetako izen-abizen eta argazkiz sinatuko du.
  • Taldean edo batek baino gehiagok idatzitako lanak ere argitara daitezke,  baina erregistratzean izen abizenak eman dituen pertsonari emango dio ZUZEUk saria, gero berak behar bezala bana dezan. Nahi bada, artikuluaren amaieran jar daitezke gainerako egileen izenak.
  • Artikulu bakoitzak 300 hitz ukango ditu, gutxienez, eta argazki edo ilustrazioren bat ere beharko du, hau ere gutxienez.
  • Lan guztiek Zuzeuren erabilera baldintzak bete beharko dituzte.
  • Argitaratutako artikuluak, ZUZEUko gainerako guztiak bezalaxe, Creative Commons aitortu lizentziapean geratuko dira.
  • 3 aldiz irabazi ahalko du saria gehienez partehartzaile berak.
  • Nahi haina artikulu argitara daiteke.

Epai-mahaiak kontutan hartuko ditu:

  • Artikuluaren edukia eta formaren bikaintasuna.
  • Idatzitakoa izan dadila ZUZEUren erabiltzaileen interesekoa eta, ahal den neurrian, eztabaida eragilea.
  • Testu soilaz gain, sareko kontakizun modu berriak erabiltzea ere oso kontutan hartuko da: argazkiak, marrazkiak, bideo eta audioak, multimedia, grafikoak, e.a. Horretarako egileak tresna edo bestelakoen beharrik balu, ZUZEUko erredakzioak bideratuko dizkio.
Eta gainera:

ZUZEUko gaztea saria

  • Saria nori dagokion ZUZEUko erredakziokoek erabakiko dute eta hiru-hilabete bakoitzaren lehen astean jakinaraziko da nor izan den aurreko hiru-hilabeteko irabazlea.
  • Saria bat eta bakarra izango da hiru-hilabetero, baina epaimahaiak banatzea edo ez ematea ere erabaki lezake, baldin eta argitaratutako lanek behar besteko mailarik ez dutela eskaini irizten badiote. Hala balitz, hiruhilabete horretako diru-saria, hurrengo hiru-hilekoari gehituko litzaioke. Eta hala.
  • Argitaratutako artikuluren batek behar besteko kalitaterik ez baleuka, ZUZEUko erredakziokoek kendu ahal izango dute argitaratutako lekutik.
  • Epaimahaiaren erabakia eta araudi hau onartu egin beharko dira parte hartu ahal izateko.

.

(Informazio gehiago edo beste zerbait nahi baduzu, idatzi lasai, eta ez ahaztu, hogeita hamarretik gorakoa bazara ere, gustu handiz irakurriko ditugula ZUZEUn zuk zeuk egindako sarrerak)

zuzeu.eus-logo2    Azkue logo

ZUZEUko GAZTEA SARIA

Leire Jimenezek irabazi du 2023ko Udako Zuzeu Gaztea Saria

Sofia Ortuondok eskuratu du 2023ko Udaberriko Zuzeu Gaztea Saria

Nora Urbek eta Renata Sanchezek eskuratu dute 2023ko Neguko Zuzeu Gaztea Saria

Amets Aizpuruak eta Euskaltegiko Lagunek irabazi dute udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria

Janire Latasak irabazi du Udako Zuzeu Gaztea Saria

Xabier Caceresek eta Irati Lazkanok irabazi dute Udaberriko Zuzeu Gaztea Saria

Amets Aizpuruak eskuratu du Neguko Zuzeu Gaztea Saria

Saioa Martinez de Lahidalgak eta Xio Maracak irabazi dute Udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria

Nerea Martinezek irabazi du Udako Zuzeu Gaztea Saria

Aitziber Markaidak irabazi du Udaberriko Zuzeu Gaztea Saria

Itsaso Dominguez eta Amets Aizpuruak eskuratu dute Neguko Zuzeu Gaztea Saria

Maialen Gallok eskuratu du udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria

Alazne Sainz Gil de Paulesek eskuratu du Udako Zuzeu Gaztea Saria

Markel Beikak eskuratu du udaberriko Zuzeu Gaztea Saria

Koldo Edorta Carranzak irabazi du Neguko Zuzeu Gaztea Saria

Ane Koskorrotzak eskuratu du Udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria

Del Cortek eta Armentiak irabazi dute, erdibana, Udako Zuzeu Gaztea Saria

Xabier Madorran, Neguko Zuzeu Gaztea Sariaren irabazlea

Katalin Antxiarentzat urtarrileko Zuzeuko Gaztea Saria

Alazne Sainzek erdietsi du otsaileko Zuzeuko Gaztea Saria

Jon Intxaurragak irabazi du martxoko Zuzeuko Gaztea Saria

Leire Regadasek irabazi du apirileko Zuzeuko Gaztea Saria

Mikel Jauregi Hercek irabazi du maiatzeko ZuZeu Gaztea Saria

Mikel Perezek irabazi du ekaineko ZuZeu Gaztea Saria

Maddi Etxeberriak lortu du uztaileko Zuzeu Gaztea Saria

Iñigo Echarrik eskuratu du abuztuko Zuzeu GAZTEA Saria

Itziar Larrañagak irabazi du iraileko Zuzeu GAZTEA Saria

Amaia Garciak erdietsi du urriko Zuzeu Gaztea Saria

Jon Ander Maiozek irabazi du azaroko Zuzeu Gaztea Saria

Iñigo Perezek eskuratu du abenduko Zuzeu GAZTEA saria

Jon Urzelaik eskuratu du urtarrileko Zuzeu Gaztea saria

Jokin Bergarak irabazi du otsaileko Zuzeu GAZTEA saria

Maialen Lizarribarrek erdietsi du martxoko Zuzeu GAZTEA saria

June Igartuak lortu du apirileko Zuzeu GAZTEA saria

Eugenia Garayk eskuratu du maiatzeko Zuzeu Gaztea Saria

Alaitz Estonbak irabazi du ekaineko Zuzeu Gaztea Saria

Beatriz Uragak lortu du uztaileko Zuzeu Gaztea Saria

Martin Gregorio Iturraldek irabazi du abuztuko Zuzeu Gaztea Saria

Unai Garciak irabazi du iraileko Zuzeu GAZTEA Saria

Xabier Madorranek eskuratu du urriko Zuzeu Gaztea Saria

Laura Ilardiak eskuratu du azaroko Zuzeu GAZTEA Saria

Ales Luengok erdietsi du abenduko Zuzeu GAZTEA Saria

Ane Vazek irabazi du urtarrileko Zuzeu GAZTEA Saria

Raul Nuñez Gastonek erdietsi du otsaileko Zuzeu Gaztea Saria

Cristina Zamorak eskuratu du martxoko Zuzeu Gaztea Saria

Ainhoa Agirrezabalak irabazi du apirileko Zuzeu Gaztea Saria

Maider Fernandezek erdietsi du maiatzeko Zuzeu Gaztea Saria

Maite del Cortek lortu du ekaineko Zuzeu Gaztea Saria

Aida Suleiman-ek lortu du uztaileko Zuzeu Gaztea Saria

Andrea Alonsok erdietsi du abuztuko Zuzeu Gaztea Saria

Olatz Ruiz de Zaratek irabazi du iraileko Zuzeu GAZTEA Saria

Lopez, Romano eta Agrafojok eskuratu dute urriko Zuzeu Gaztea Saria

Maider Diazek erdietsi du azaroko Zuzeu Gaztea Saria

Ioritz Ardeok irabazi du Abenduko Zuzeu Gaztea Saria

ZUZEUko gaztea saria

Aurrerantzean, hiru-hilabetean behin emango da saria, eta beraz, aurten lau sari izango ditugu: Negukoa (urtarril hasieratik martxo bukaerara arteko sarrerarik onenari), Udaberrikoa (apiril hasieratik ekain bukaerara arteko sarrerarik onenari), Udakoa (uztail hasieratik irail bukaerara arteko sarrerarik onenari), eta Udazkenekoa (urri hasieratik abendu bukaerara arteko sarrerarik onenari). Eta saria? Saria 500 eurokoa izango da.

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

3 pentsamendu “ZUZEU GAZTEA SARIA: Hiru-hilabetean behin… 500€ artikulu onenari”-ri buruz