ZuZeuren erabilera baldintzak

ZuZeuren erabilera –

ZuZeuren erabilera

ZuZeu izenak adierazi nahi duen bezala, zuk zeuk ere baduzu lekua ZuZeun. Areago, zeure albiste-bide nagusi bihur dezazun nahi genuke, zeure nabigatzailearen lehen orri bihurtuz, eta zeure eskutik albisteak eta iritziak jasoz. Zeure partaidetza gabe, ZuZeu ez da bideragarria izango. Nolabait esateko, erabiltzaileek egindako hedabide horizontala izan nahi du ZuZeuk.

Mugak

“Giza eskubide guztiak, gizaki guztientzat” horixe du muga politiko bakar ZuZeu albistariak. Ulertu nahi duenak, uler beza. Eta euskaraz izatearena ere bai, jakina, euskara batuan oinarritutako idazkeran, preseski. Azken finean, Internetzale euskaldunok dugun hutsartea arintzea baitu helburu albistari honek.

Adierazitako baldintzetan, mota eta kolore guztietako euskaldunen iritzien topaleku nahi luke ZuZeuk, euskaldunok ere kolore askotakoak baikara izan.

Hala ere, ZuZeuko erredakzioak zerbait ez argitaratzea erabaki dezake baldin eta baten baten lanari ezegokia irizten badio, troll bat delako edota ezer onik ekarri gabe, xaxatze lan hutsetan dabilelako.

Edukiak

ZuZeuren erabilera baldintzakZuZeuk ez dauka oraingoz erredakzio zabal eta tinkorik. Bihar edo etzi diru sarrerarik balego, erredakzio talde bat antolatzen joatea da helburua. Ordura artean, XORATURIKAN enpresako giza baliabideen bitartez hornituko da ZuZeu.

Bestalde, betiere erabilera horizontal eta zabalaren bila, ZUZEULARI eta GUGEULARIEK ere, euren sarrerak argitaratuko dituzte hala nahi duten bakoitzean. ZUZEULARIAK norbanakoak dira, eta GUGEULARIAK, ostera, talde, enpresa eta erakundeak.

ZuZeu bere kazetarien lanen erantzule da soilik. Horretarako dago bide hau. Sarrera hauek moderatu gabeak izango dira, eta egilearena bano ez da izango balizko erantzunkizuna.

Iruzkinak

Bestalde, iruzkinak ere libre izango dira, baina posta elektroniko bidez egiaztatu beharko da, benetan helbide horretatik etorritakoak ote diren. Hala ere, iruzkin ezegokiak, iraingarriak edo ezer onik ez dakartenak, era guztiz subjektiboan, ezabatu egingo dituzte ZuZeuko editoreek. Zer esanik ez troll edo antzekorik agertzen bada.

Azken finean, denok laguntzen dugunaren neurrikoa izango da ZuZeu. Ezer izango bada.

Sinadura

Erabiltzaileak beti izango du nahi duen izenarekin erregistratzeko aukera, baina ZuZeuren eskaria da, ahal dela bederen, benetako izenarekin eta zentzunez jokatzea. Biziki eskertuko den kontua da hori, ZuZeuren kalitatearen izenean.

Lege kontuak

  • Legeek agindu bezala, Zuzeuk beretzat bakarrik gordeko ditu erabiltzaileen aldetik jasotako datuak.
  • ZuZeuk ez du zertan bat etorri bertan argitaratzen diren edukiekin, eta, ondorioz, ez du zertan erantzule izan beharrik ere.  ZuZeuk komunikaziorako tresna horizantala izatea du egitasmo eta, beraz, egileena eurena izanen da erantzunkizuna, izatekotan.
  • ZuZeu bere erredakzio taldetik zuzenki sortutako edukien erantzule baizik ez da.
  • Erabiltzaileak, inplizitoki, argitaralpen baimenik gabeko materialik ez duela bidaliko/txertatuko onartzen du ZuZeurekin harremantzeko aurrebaldintza bezala. Zentzu honetan hutsegiterik balego, erabiltzailearena berarena litzateke erantzunkizuna eta ez, inola ere, ZuZeurena.
  • Baldin eta balego, ZuZeuko editoreek baimenik gabeko material oro ezabatuko lukete, horretaz konturatu bezain azkar. Halaber, euren esku geratzen da sarrerak edertzea, hornitzea, egiaztatzea eta bertan egon daitezkeen okerrak zuzentzea.

Egile eskubideei buruzkoa

ZuZeu albistarian sortutako sarrera guztiak, Creative Commons lizentziapekoak dira.

by-sa_petit

Honek esan nahi du banatu, kopiatu eta zabaldu ahal izango direla ZuZeuren eduki guztiak, betiere bi baldintza onartzen badira: egilea eta jatorria aitortu, eta zabaltzerakoan lizentzia berdinarekin egitea.

Onarpena

Ulertu behar da, erabiltzaileak baldintza guztiok eta bakoitza onartzen dituela aurrez. Horrela izan ezean, ZuZeu ez erabiltzea eskatzen zaio.

Lege-oharra eta Cookien Politika

Xoraturikan S.L. gune honen jabeak uztailaren 11ko 34/2002 LSSICE legea eta abenduaren 13ko 15/1999 datu pertsonalen segurtasuneko Lege Organikoa betetzen dituela jakinarazten dizu eta horretarako honako lege oharra jakinarazi.Webgunera sartu eta bertako materialak erabiltzen badituzu, arau hauek irakurri, ulertu eta onartu egin dituzula emango duzu aditzera. Titularrak, aldizka, eguneratu egin ahal izango ditu webgunea erabiltzeko baldintzak, aldez aurretik ezer esan gabe. Era berean, webgunean egokitzat jotzen dituen aldaketak egiteko eskubidea izango du Titularrak; hots, edukiak, zerbitzuak eta haiek aurkezteko modua aldatu, kendu edo gaineratu ahal izango ditu.

Pribatutasuna

Titularra Datu Pertsonalen Babeserako abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoari jarraituz, datu pertsonalak babesten ditu, bere garapen arautegia bezalaxe. DPBLOa betez, jakizu web orriaren bidez eman dizkiguzun datuak konfidentzialtasun osoz erabiliak izango direla eta fitxategi baten parte izatera pasatuko direla. Fitxategi hau, behar bezala erregistratua izan da Datuen Babeserako Espainiako Agentzian. Zure datu pertsonalak, zuk egindako eskaria erantzuteko besterik ez dira erabiliko. Gogorarazi nahi dizugu, DPBLO-n jasota dagoen bezalaxe datu hauek kontsultatu, zuzendu, ezeztatu edota kontrakoa adierazteko eskubide osoa duzula, honako helbidean info@zuzeu.com. Erabiltzaileak, ziurtatu egiten du eman dituen datuak egiazkoak direla eta bere gain hartzen du edozein aldaketa egiteko ardura.

Cookien politika

Web orriak behar bezala funtzionatu dezan, batzuetan ezinbestekoa zaigu ordenagailutik bertara sartzen den zenbait informazio ateratzea edo identifikatzea. Aipatutako identifikazioa egiteko, egun, “cookie” izeneko fitxategi batzuk erabiltzen dira, aldi baterako zure ordenagailuan gordetzen direnak. Web orrira sartzen zarenean, honek automatikoki kontsultatzen ditu “cookie” hauek, eta honi esker, aurretik hautatu duzun hizkuntzan emango dizu informazioa edo, aurreko hautaketen araberako eduki zehatzak eskainiko dizkizu, beste funtzio posible askoren artean. Zuk zeuk zure ordenagailuko nabigatzailea egituratu dezakezu, cookie-rik onar ez dezan, baina kasu horretan, web orri horrek eskaintzen dizkizun funtzionaltasun guztiak ezin erabiltzea gerta dakizuke.

Loturak

Web orri honen titularrak, ez du inolako ardurarik hartzen, kasuren baten web orrian sar daitezkeen kanpoko loturengan. Hau dela eta, erabiltzailea bere ardurapean sartzen da edukietara eta hauengan indarrean dauden baldintzetara.

Legedi aplikagarria

Lege ohar hau, bere osotasunean dago Espainiako legediaren menpe. Edozein gatazka edo desadostasun izanez gero, foru aplikagarria Donostiako (Gipuzkoa) epaitegi eta tribunalei dagokiena izango da.

ZuZeuren erabilera