ZuZeu-ri buruz

Zer da ZuZeu?

Zer da ZuZeu?

ZuZeu orainkari digitala da, aldizkari digitala, hedabidea, uneoro aldatzen den albistaria, eta internetzale euskaldunok munduari begiratzeko leiho moduko bat. 2009ko Apirilean jarri du abian XORATURIKAN ELKARTE MUGATUA (XEM) enpresak, berau irabazi asmo gabeko ekimena delarik. Enpresaren datuak: Xoraturikan S.L. IFK: B-75001461, helbidea Portuetxe 53A, 20018 Donostia. Gipuzkoako Merkataritza Erregistroa, 2435 Tomoa, 199 orria, SS-31812, 1. Inskripzioa. XORATURIKAN enpresa, diru iturri desberdinak bilatzen saiatuko da, ZuZeu garatzen eta hobetzen joan dadin: Erredakzio profesional bat bermatzen, albiste agentzia eta argazki eta bideo databaseetan harpidetzak egiten, tresneriaz hornitzen, bozgoragailu eta hedabide profesional eta fidagarria izaten, ekimen eta proiektuak gauzatzen… Asko baitu ibiltzeko ZuZeuk, eta horrexetan ahaleginduko dela hitz ematen du XORATURIKAN enpresak. Blogen blog moduko bat ere izan nahiko luke ZuZeuk, plaza digital bat, nor bere aldetik ibili beharrean, elkarren ondoan hobeto gaudelakoan. Euskaraz sortutako albiste eta iritziez gain, ZuZeun beste albistari eta hizkuntzetatik hartutako edukiak ere eskaintzen dira, Internet zale euskaldunak bai baitakizki beste hizkuntza batzuk ere. Baina, batez ere, ZuZeuren helburua, geuk erabiltzaileok euskarazko hedabide digital libre bat egitea da, horizontalki, sareak sortuz, zeuretzat eta zeurekin, bestela ezin da eta egin. Denon artean egingo dugu albistari horizontal hau, zu zeu gabe jai daukagu. Anima zaitez, beraz. Gehiago jakiteko, zoaz ZUZEU ERABILERA BALDINTZAK dioen orrialdera.

 

 

orainkari digitala, Internetzale euskaldunok munduari begiratzeko leiho moduko bat. 2009ko Apirilean jarri du abian XORATURIKAN ELKARTE MUGATUA (XEM) enpresak, berau irabazi asmo gabeko ekimena delarik. Blogen blog moduko bat ere izan nahiko luke ZuZeuk, nor bere aldetik ibili beharrean, elkarren ondoan hobeto gaudelakoan.