Jokin Bergarak irabazi du otsaileko Zuzeu GAZTEA saria

Jokin Bergarak irabazi du otsaileko Zuzeu GAZTEA saria

Urteko hilabeterik laburrenean, otsailean, hamazazpi lagunen 18 sarrera jaso ditu Zuzeu Gaztea Sariak, eta gainera, bostek lehen aldiz idatzi dute gurean.

Lehen aldiz idatzi duen horietako batek, Jokin Bergarak, jasoko du otsaileko saria, Negozio berdeari begiratu gorria sarreragatik. Zorionak!

Jokin Bergarak irabazi du otsaileko Zuzeu GAZTEA sariaBergarak idatzitako sarreran, `Eko´ etiketa berdepean garatzen ari den mugimenduak sustatzen duen eredu ekologikoari baino babesten duen eredu ekonomikoan jarri du arreta, hein batean azaleko mugimendua izan daitekeela ohartarazi.

Sarrerak, gainera, beste bat eragin zuen erantzun gisara, Katalin Antxiaren “Negozio berdea, bidea gorria” -lehenengo Zuzeu Gaztea Saria erdietsi zuen Antxiak, iazko urtarrilean-; eta modu horretan ZUZEUko funtzetako bati erantzun dio, iritzia plazaratu eta eztabaida bultzatu.

Zuzeu Gaztea sariak 150 euro ditu hilabetero 30 urte azpiko idazlearen sarrerarik bikainenarentzako, Azkue Fundazioaren laguntzari esker ematen den diru poltsa.

Gaztea atalean gaurtik aurrera jasotzen ditugun sarrerak martxoko Zuzeu Gaztea sarian lehiatuko dira. Parte hartzeko asmotan bazabiltza, gogoratu ezinbestekoa duzula izen abizenez sinatu eta erabiltzaile profilean argazkia gehitzea.

Gainontzeko arautegia, hemen.

Zorionak Jokin! Zeurea duzu 2017 otsaileko Zuzeu Gaztea Saria! Jar zaitez gurekin harremanetan 150 euroak eskuratzeko.

.

Negozio berdeari begiratu gorria

Putin, Trump eta gu

.

2016an HILABETEZ-HILABETE SARITUAK

Katalin Antxiarentzat urtarrileko Zuzeuko Gaztea Saria

Alazne Sainzek erdietsi du otsaileko Zuzeuko Gaztea Saria

Jon Intxaurragak irabazi du martxoko Zuzeuko Gaztea Saria

Leire Regadasek irabazi du apirileko Zuzeuko Gaztea Saria

Mikel Jauregi Hercek irabazi du maiatzeko ZuZeu Gaztea Saria

Mikel Perezek irabazi du ekaineko ZuZeu Gaztea Saria

Maddi Etxeberriak lortu du uztaileko Zuzeu Gaztea Saria

Iñigo Echarrik eskuratu du abuztuko Zuzeu GAZTEA Saria

Itziar Larrañagak irabazi du iraileko Zuzeu GAZTEA Saria

Amaia Garciak erdietsi du urriko Zuzeu Gaztea Saria

Jon Ander Maiozek irabazi du azaroko Zuzeu Gaztea Saria

Iñigo Perezek eskuratu du abenduko Zuzeu GAZTEA saria

Jon Urzelaik eskuratu du urtarrileko Zuzeu Gaztea saria

Jon Urzelaik eskuratu du urtarrileko Zuzeu Gaztea saria Jon Urzelaik eskuratu du urtarrileko Zuzeu Gaztea saria

Jokin Bergarak irabazi du otsaileko Zuzeu GAZTEA saria
gazteak, Jokin Bergara, kazetaritza, lehiaketa, otsaila, Zuzeu Gaztea Saria
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude