Mikel Perezek irabazi du ekaineko ZuZeu Gaztea Saria

Mikel Perezek irabazi du ekaineko ZuZeu Gaztea Saria

ZuZeu Gaztea saria gazteak euskaraz idaztera kitzikatzeko asmoz sortu zen, askotan esan dizuegunez. Eta inoiz kexu agertu izan bagara ere, espero genuen emaitza eman ez duelakoan, tantaka-tantaka busti gaitu, zirimiriak bezala.

Mikel Perezek irabazi du ekaineko ZuZeu Gaztea SariaEkainean 7 sarrera jaso ditugu, horietatik 4 gurean lehen aldiz parte hartzen zutenen eskutik -besteetatik bi aurreko hilabeteren batean saria irabazitakoak dira-. Gainera, sarrera guzti-guztiek izan dute iruzkinen bat edo beste, interesa piztu duten seinale, eta eztabaida interesgarria ere ekarri dute zenbaitetan; gure aldetik oso positibotzat hartzen duguna.

Jasotako idatzi guztien artetik Mikel Perezek idatzitako “Gure esku dago, errepaso txiki bat” saritzea erabaki dugu, gurean jorratu izan den gai baten atzera begirako ulergarria egin ez ezik aurrera begirako erronken berri labur eman digulako.

Zorionak Mikel! Zeurea duzu ekaineko Zuzeu Gaztea saria. Jar zaitez gurekin harremanetan  150 euroak eskuratzeko.

Aizue!, uztaileko Zuzeuko Gaztea Saria martxan duzue jada… zeren zain zaudete?

.

Zuzeu   Azkue

ZUZEU GAZTEA SARIA

Mikel Jauregi Hercek irabazi du maiatzeko Zuzeu Gaztea Saria

Mikel Perezek irabazi du ekaineko ZuZeu Gaztea Saria

Katalin Antxiarentzat urtarrileko Zuzeuko Gaztea Saria

Alazne Sainzek erdietsi du otsaileko Zuzeuko Gaztea Saria

Jon Intxaurragak irabazi du martxoko Zuzeuko Gaztea Saria

Leire Regadasek irabazi du apirileko Zuzeuko Gaztea Saria

Mikel Jauregi Hercek irabazi du maiatzeko ZuZeu Gaztea Saria

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.