Jon Ander Maiozek irabazi du azaroko Zuzeu Gaztea Saria

Jon Ander Maiozek irabazi du azaroko Zuzeu Gaztea Saria

Jon Ander Maiozek irabazi du azaroko Zuzeu Gaztea SariaUdazkenak egunak laburtu eta Zuzeu GAZTEA saria piztu digu, azaroan ikasleak aktibatu eta hogeita hamar sarreratik gora jaso baititugu. Gehienak gurean estreinekoz parte hartzen duten sinadurak izan dira, puri purian diren gaiak jorratu eta iritzi pertsonala ematen saiatu direnak.

Jasotako guztien artean, Jon Ander Maioz Basterretxearen Trumpbia saritzea erabaki dugu. Umore puntu batez, pintadarik gabeko (baina iragarkiz betetako) hiriak ahotan hartu eta gai interesgarria plazaratu digu Maiozek, oso modu pertsonalean. Berak jasoko du hilabete honetan 150 euroko diru poltsa.

Zorionak Jon Ander! Zeurea duzu azaroko Zuzeu Gaztea Saria!

Jar zaitez gurekin harremanetan 150 euroak eskuratzeko.

.

Euskaraz idaztera kitzikatzeko asmoz

ZuZeu Gaztea saria gazteak euskaraz idaztera kitzikatzeko asmoz sortu zen urte hasieran, eta ordutik 30 urte azpikoek idatzitako sarrerarik onena 150 euroko diru poltsarekin saritu du hilabetero-hilabetero, Azkue Fundazioaren laguntzarekin.

.

Zuzeu Azkue

ZUZEU GAZTEA SARIA

Mikel Jauregi Hercek irabazi du maiatzeko Zuzeu Gaztea Saria

Jon Ander Maiozek irabazi du azaroko Zuzeu Gaztea Saria

Amaia Garciak erdietsi du urriko Zuzeu Gaztea Saria

Itziar Larrañagak irabazi du iraileko Zuzeu GAZTEA Saria

Iñigo Echarrik eskuratu du abuztuko Zuzeu GAZTEA Saria

Maddi Etxeberriak lortu du uztaileko Zuzeu Gaztea Saria

Mikel Perezek irabazi du ekaineko ZuZeu Gaztea Saria

Mikel Jauregi Hercek irabazi du maiatzeko ZuZeu Gaztea Saria

Leire Regadasek irabazi du apirileko Zuzeuko Gaztea Saria

Jon Intxaurragak irabazi du martxoko Zuzeuko Gaztea Saria

Alazne Sainzek erdietsi du otsaileko Zuzeuko Gaztea Saria

Katalin Antxiarentzat urtarrileko Zuzeuko Gaztea Saria

Jon Ander Maiozek irabazi du azaroko Zuzeu Gaztea Saria

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.