Negozio berdeari begiratu gorria

Negozio berdeari begiratu gorria

Igande goiz-eguerditan, eskuak patrikan sartuta, norabide jakinik gabe, bueltaxka lasai, abiadura motelekoa emateko ohitura dut tarteka. Osasun mentalari mesede egiteaz gain, eguneroko abiadura biziko erritmo pertsonajale horretatik kanpo kokatzeko unea izan liteke, norbere baitara murgildu eta buruan dabilzkigun ideiei beste patxada batez eusteko parada.

Bada, aspaldian nabaritu baina bere gainean larregi pentsatu ez dudan gaia ibili nuen buruan azkeneko ibilalditxoan, organic and ecologic food zioen negozio berde berri horietako baten parean egokitu nintzenean. Badirudi, era honetako negozioak biderkatzen ari direla geure hiri-herrietan, bizitza sanoaren eta jasangarritasunaren diskurtsoa bere eginik.

Estetika berde-maNegozio berdeari begiratu gorriarroixka nagusi, eskuz idatzia lirudiketen leloak darabiltzate euren produktu, zerbitzu edo panfletoak zirriborratzeko orduan, basoaren bihotzetik bertatik datozela adierazi nahiko balute bezala, ingurugiroarekin sintonizazio perfektua lortu duen lokala bailitzan. Irudi hori iradoki zidan behintzat, estetikak berak mezu jakin bat helarazten baitio erosleari, azken detaileraino zaindua, geure merkatu plazako baserritarren inguruan sorturiko giro herrikoi ez bereziki dotore horretatik aldendu guran.

Bada, eztabaidara ekarri nahiko nuke era honetako negozioen ugaltze azkar honek zeri erantzuten dion. Tonu akademizista pedantea eman nahi barik artikuluari, Marx-ek berak duela bi mende esan zigun kapitalismoa etengabeko aldakuntzan dagoen organismoa dela eta bere burua antzaldatzeko gaitasun berezkoa daukala. Egiten zaizkion kritikak xurgatuz, bere funtzionamendu modu zein barne-dinamikei beste itxura bat, beste jantzi bat eman ohi die. Gramscik berak ere, “iraultza pasiboa”-ren kontzeptua erabiliz prozesu hau berau azaldu gura izan zuen, labur eta azaletik esanda, botere hegemonikoa zalantzan jar lezaketen mugimendu, kritika edo diskurtsoak barneratuz, berauek lurperatzen dituzte, hasierako ilusio, itxaropen zein sentipen iraultzaile oro ke bihurtuz.

Esango nuke, ikuspuntu hau erabat aplikagarria dela ernaltzen dabilen modako diskurtso jasangarri eta ekologikoaren analisirako. Mugimendu ekologistatik egin izan diren kritikak bere egin ditu nolabait, eta aurpegi berri batekin azaldu zaigu orain kapitalismoa, lurrari lotua eta ingurugiroaren mantenuarekin konprometitua azaldu nahirik. Baina lasai lagunok, honek hazkunde ekonomikoari mesede egiten dio, eta zorte apur batekin, berdez mozorrotutako enpresa multinazional bateko dendari esplotatuak izan zaitezkete! Ez okurritu gero lagun batzuk batu eta erabili gabeko lurren batean zuen baratze agroekologikoko proiektuari ekitea, egunero burtsan espekulatuz diharduen tripahaundi gizonezko zuriren batek ideia patentatua edukiko du eta honezkero!

Iberdrolaren azken iragarkiak Negozio berdeari begiratu gorriaikustea besterik ez daude, berdetasunez, zeru urdinez eta ibai garbiz osaturiko irudiak bata bestearen atzetik, aire garbia arnasten dagoen pertsonaia jarriz, eiakulatzeko zorian dagoenaren plazer aurpegiz. Barregarriak gutxienez enpresa multinazional hauen era honetako ikus-entzunezkoak, ala?

Erakundeetatik, komunitate zientifikotik, aldaketa klimatikoaren diskurtsotik eta beste hainbat botere-eremutatik ingurugiroarekin loturiko mezuak zabaldu zaizkigun neurrian, horren goratu, mitifikatu eta lausenguz beteak dauden ekintzaile-enpresariek etekina nondik atera usaindu dute. Bizitza eta elikadura sanoari gorazarre eginez, patrikak apur bat puzteko motibazio nagusiarekin. Hipster kultura post-modernoarekin duen loturan ez naiz sartuko, baina bizikleta vintage baten gainean doan gizon bizarluze, alkandora koadroduna, sagar ustez ekologiko-sano-guaiak jaten gero eta maizago ikus liteke geure kaleetan, edo nire begiek behintzat identifikatu dituzte era honetako subjektu (gutxienez kurioso) zenbait.

0 km dituzten produktuak, bertan ekoitziak, bertako jendeak eginak, auzolanean eraikitako eremuetan, aspalditik datorkigun lurrari loturiko jakintzaz… Ez naiz ni izango hauen kontsumoa sustatu-inposatu beharko litzatekeela kritikatuko duena, guztiz bestelakNegozio berdeari begiratu gorriaoa den mundu ikuskera/filosofia baitarama zainetan produkzio molde honek. Ekoizpen harreman ezberdinak garatzeko aukera, lana/aisia ulertzeko modua eta baliabideak banatzeko erak goitik behera aldatzeko aukera ematen du. Nago, ezker ukabilkada matrailezurrean bete-betean jaso duen boxeolari gajoaren egoeratik gertu xamar gaudela, beste behin ere, geure bizimoldeak eraldatzeko aukerak eskaintzen zizkigun diskurtsoa ezereztu, hauts bihurtu baitu ukitu edo ikusten ezinezkoa den organismo abstraktu horrek, kapitalismo esaten dioguna (larregitan agian); baliteke hor egotea bere arrakastaren giltza, kea bezala harrapaezina izanez eta edonora iristeko ahalmena edukiz, zulorik ñimiñoenetara ere.

Igande goiz-eguerditako paseotxoak osasunerako mesedegarriak direla esan dut lehenago, agian okertu naiz, hau guztia buruan ibili ostean, negozio berdearen begirada gorriak umorea belztu zidan eta.

Negozio berdeari begiratu gorria Negozio berdeari begiratu gorria Negozio berdeari begiratu gorria
ekonomia berdea, hipsterrak, kapitalismoa neoliberalismoa globalizazioa, Kontraesanak, product jasangarriak

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude