Iñigo Echarrik eskuratu du abuztuko Zuzeu GAZTEA Saria

Iñigo Echarrik eskuratu du abuztuko Zuzeu GAZTEA Saria

Abuztua, eta uda bera, ez da garairik egokiena izaten kazetaritza lanetarako, eta beldur ginen Zuzeu Gaztea Saria ere ez ote zen Gobiko basamortua baino lehorrago agertuko. Eta espero bezala parte hartzea urri samarra izan bada ere, eutsi diogu udako gainontzeko hilabeteen martxari.

Iñigo Echarrik eskuratu du abuztuko Zuzeu GAZTEA SariaBeste kontu bat da landutako gaiei eta hauek jorratzeko moduari dagokiona. Hain justu horrexegatik Iñigo Echarri saritzea deliberatu dugu; “Zenbat balio du ume batek?” sarrerak, izenburu eta argazki probokatzailetik hasita, ezohiko abiapuntu bat ematen digulako gutxitan jorratu arren gure gizartean ohikoa den joera baten inguruan hausnarketa egiteko.

Zorionak Iñigo, zeurea duzu abuztuko Zuzeu Gaztea Saria! Jar zaitez gurekin harremanetan  150 euroak eskuratzeko.

.

Euskaraz idaztera kitzikatzeko asmoz

ZuZeu Gaztea saria gazteak euskaraz idaztera kitzikatzeko asmoz sortu zen urte hasieran, eta ordutik 30 urte azpikoek idatzitako sarrerarik onena 150 euroko diru poltsarekin saritu du hilabetero-hilabetero, Azkue Fundazioaren laguntzarekin.

Irailean ikasturte berri bati ekingo diogu… poltsa bete diru. 150 euro eskuratu nahi?

.

Zuzeu   Azkue

ZUZEU GAZTEA SARIA

Mikel Jauregi Hercek irabazi du maiatzeko Zuzeu Gaztea Saria

Iñigo Echarrik eskuratu du abuztuko Zuzeu GAZTEA Saria

Maddi Etxeberriak lortu du uztaileko Zuzeu Gaztea Saria

Mikel Perezek irabazi du ekaineko ZuZeu Gaztea Saria

Mikel Jauregi Hercek irabazi du maiatzeko ZuZeu Gaztea Saria

Leire Regadasek irabazi du apirileko Zuzeuko Gaztea Saria

Jon Intxaurragak irabazi du martxoko Zuzeuko Gaztea Saria

Alazne Sainzek erdietsi du otsaileko Zuzeuko Gaztea Saria

Katalin Antxiarentzat urtarrileko Zuzeuko Gaztea Saria

Iñigo Echarrik eskuratu du abuztuko Zuzeu GAZTEA Saria
Azkue Fundazioa, gazteak, kazetearitza, lehiaketa, zuzeu, Zuzeu Gaztea Saria
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude