Alazne Sainzek erdietsi du otsaileko Zuzeuko Gaztea Saria

Alazne Sainzek erdietsi du otsaileko Zuzeuko Gaztea Saria

2016an, Zuzeuko Gaztea Saria abiatu genuen, eta 150 euro ditugu hilabetero 30 urteko idazleen sarrera onenarentzat; Azkue Fundazioaren laguntzarekin banatzen dugun saria; gazteak euskaraz idaztera kitzikatzeko asmoz sortua.

Alazne Sainzek erdietsi du otsaileko Zuzeuko Gaztea SariaLehiaketaren lehen hilabetean, urtarrilean, sei sinadura izan genituen gurean, eta bukatu berri den hilabetean beste sei; berriak hiru. Guztira, otsailean, zortzi sarrera argitaratu ditugu GAZTEA atalean.

Guzti horien artean, Alazne Sainz Gil de Paules saritzea deliberatu dugu, otsailaren 22an plazaratu zuen “Feminaziak sutan” sarreragatik.

Azken aldian askotan entzuten dugun hitz baten azterketatik abiatu eta ondotik kontrako zein aldeko iritziekin ekarri duen eztabaidagatik.

Zorionak Alazne, otsaileko Zuzeu Gaztea saria irabazi duzu-eta. Jar zaitez gurekin harremanetan 150 euroak eskuratzeko.

Bide batez, esan dezagun, martxoko Zuzeuko Gaztea Sarian lehiatzeko epea zabaldu dela.

Gazte, hartu parte!

.

zuzeu.eus-logo2Azkue-logo

ZUZEUko GAZTEA SARIA

zuzeu

https://zuzeu.eus/euskal-herria/zuzeuko-gaztea-saria-2016/

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “Alazne Sainzek erdietsi du otsaileko Zuzeuko Gaztea Saria”-ri buruz