Maddi Etxeberriak lortu du uztaileko Zuzeu Gaztea Saria

Maddi Etxeberriak lortu du uztaileko Zuzeu Gaztea Saria

ZuZeu Gaztea saria gazteak euskaraz idaztera kitzikatzeko asmoz sortu zen urte hasieran, eta ordutik 30 urte azpikoek idatzitako sarrerarik onena 150 euroko diru poltsarekin saritu du hilabetero-hilabetero, Azkue Fundazioaren laguntzarekin.

Maddi Etxeberriak lortu du uztaileko Zuzeu Gaztea SariaUztailari dagokionez, nabaritu izan dugu alfertu samar zabiltzatela, parte hartze txikia izan baitugu lehiaketan. Udan, opor giroa nagusitzen da gurean, gazteen artean nabarmen. Argitaratutakoen artean baina, Maddi Etxeberriaren EHUskaraz, otoi saritzea erabaki dugu.

Zuzeulari fina dugu Maddi Etxeberria, saria sortu aurretik eta ondoren ere gurean idatzi izan duena, beste inork ekartzen ez dituen gaiak azaleratuta sarri.

Honakoan, tamalez ohikoegi dugun gai bati heldu dio: administrazioarekin, konkretuki EHUrekin, euskaraz komunikatu ezina.

Zorionak Maddi, zeurea duzu Uztaileko Zuzeu Gaztea Saria! Jar zaitez gurekin harremanetan  150 euroak eskuratzeko.

.

Eta abuztuan zer?

Zuzeuko Gaztea Saria martxan duzue jada… 150 euro dituzue eskura!

.

Zuzeu   Azkue

ZUZEU GAZTEA SARIA

Mikel Jauregi Hercek irabazi du maiatzeko Zuzeu Gaztea Saria

.

Mikel Perezek irabazi du ekaineko ZuZeu Gaztea Saria

Mikel Jauregi Hercek irabazi du maiatzeko ZuZeu Gaztea Saria

Leire Regadasek irabazi du apirileko Zuzeuko Gaztea Saria

Jon Intxaurragak irabazi du martxoko Zuzeuko Gaztea Saria

Alazne Sainzek erdietsi du otsaileko Zuzeuko Gaztea Saria

Katalin Antxiarentzat urtarrileko Zuzeuko Gaztea Saria

Maddi Etxeberriak lortu du uztaileko Zuzeu Gaztea Saria
 ekaineko ZuZeu Gaztea Saria

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.