Ultra transfoboak etorritako bidetik joan daitezen

Ultra transfoboak etorritako bidetik joan daitezen

Transexualitatea jendartean ezagutzera emateko asmoz,Zakila duten neskak, bulba duten mutilak izeneko kanpaina arrakastatsua egin zuen gurean Chrysallis elkarteak orain gutxi; gogoratzen?

Bada, HazteOir izeneko talde ultrak `kontraerasoa´jo eta “Ez zaitzatela atzipetu. Neskek bulba dute eta mutilek zakila” izeneko kanpaina antolatu du, autobus bat goitik behera margotuta, “gizona jaioz gero, gizona zara”, edo “emakumea bazara, izaten jarraituko duzu” bezalako leloekin.

Ultra transfoboak etorritako bidetik joan daitezen

Bere kanpainaren barruan Hego Euskal Herria bisitatzea aurreikusten du talde ultrakatolikoak, eta jada aurkeztu du autobusaren ibilbidea:

  • Iruñetik (martxoak 5 eta 6an)
  • Donostiatik (martxoak 7 eta 8an)
  • Bilbotik (martxoak 9an)
  • Getxotik (martxoak 10ean)
  • Gasteiztik (martxoak 11 eta 12an)

Berriak asaldura sortu du jendartean, eta HazteOir taldearen mezua transfoboa dela iritzita, asko dira autobusa geldi dezatela eskatu duten erakundeak, eta Change.org atarian ere kanpaina bat abiatu da.

Autobusak geltoki izango dituen hirietako alkate gehienek agudo erantzun diote ekimenari, zorionez, kanpaina arbuiatuz -azpian duzue txio zerrenda, adibide gisa-; baina gaitzespenak gaitzespen, ez dago argi bakoitzak zer neurri hartuko dituen (edo har ditzakeen)  erasoari aurre egiteko -erasoa baita guztion eskubideak errespetatzen ez dituen neurrian-. Bartzelona eta Madrileko udalak bezala, Hego Euskal Herriko hiriburuetan ere aukera guztiak aztertzen omen dabiltza.

.

HazteOir ultrek entzun gaitzaten

Sarean, bateren batek iradoki du hoberena kasurik ez egitea dela, guzti honekin publizitatea egiten zaielakoan. Bestalde, badira kanpaina beraien kontra bihurtu dela uste dutenak ere. Eta noski, meme batzuk ere agertu dira, non autobusari su ematen dioten. Ekintza zuzenerako beste hainbat proposamen ere egin dira…

Adierazpen askatasunaren izenean autobusa baimendu eta kasurik ez egin, gure hirietara hel ez dadin bidean oztopo legalak jarri -antza Madril eta Bartzelonan egin nahi duten moduan-, baimenik ez eman eta gure hirietako sarbidea debekatu, ala geltoki dituzten plazetan hitzorduak eginda aurre egin…

Zer egin ultra transfoboek entzun gaitzaten eta etorritako bidetik joan daitezen?

.

Ultra transfoboak etorritako bidetik joan daitezen
HazteOir, transfobia, ultrak, ultrakatolikoak

13 pentsamendu “Ultra transfoboak etorritako bidetik joan daitezen”-ri buruz

  • Adierazpen askatasuna. 2017-03-01 12:21

    Edozein joera sexual duzula ere, denak errespetatu behar dira, homosexual, transexual edo beste edozein. Nola ez.
    Baina autobus horrek dioena egi biologikoa da. Juridikoki ezin da horren aurka ezer egin (beste kontu bat da beste ekintza edo mezu zabaltzea).

    Benetako adierazpen askatasuna nahi badugu, gustatzen ez zaizkigun mezuak ere onartu behar ditugu.

  • euskaldun bat 2017-03-01 12:40

    Kontu honi hasiera eman zion autobusa zabor hutsa zen eta zaborrari zaborrarekin etantzun zaio eta bide batez Hazte Oir erakundeak sekulako bazkide eta diru pila lortuko du. Aurreko astean norbaitek ezagutzen zuen erakunde hori? Orain autobusa geldiarazi Madrilen… zeinen pozik egongo den erakundea!
    Eta artikulu hau idatzi duena ere oiartzun bila dabilela uste dut idatzi histeriko honekin. Eta bide batez esan, zure jarrera eta hainbeste kritikatzen dituzuen elizako ultren jarreraren artean ez dagoela alderik, berdin-berdinak zarete ezetz esango ez baduzu ere. Nahi duzuenean aldarrikatzen duzue soilik aniztaduna. Eliza eta inkisizioak libre utzi zuten lekua okupatu duzue.

  • Utzi umeak bakean, utzi propaganda LGTBa eskoletatik at, identitate sexualarekin desoreka duten haurren %85a nagusitzean bere sexuarekin identifikatzen da. Haurrak eta gurasoak nahastu nahi duten nazkagarri horiek umeen bizitza kaltetu nahi dute.

    Lotsagarria da erakunde publikoek ume bati hormonekin pozoitzea eta bere organo sexuala ebakitzearen alde egitea.

    • Eurenak ez diren umeak adoktrinatu nahi dituzte montatu duten diktadura honetan.

    • Gaurko “ezker” SOROSIANO hau izatez FASZISTA da, ez du inongo kritika edo pentsamendu ezberdinik onartzen, eta okerragoa, legeak egiten ditu denok indar bidez behartzeko.

  • Peru Dulantz 2017-03-01 15:41

    ETB1eko “Ur Handitan” programaren barruan saio zoragarria egin zuten gaiari buruz. Benetan merezi du ikustea.

  • Hiltzen Hil 2017-03-01 16:20

    Zer egin LGTBko ultrek entzun gaitzaten eta etorritako bidetik joan daitezen?

  • Betiko kontuak 2017-03-01 22:37

    Tamalez mugimendu eta indar ezkertiarrak nahiko galduta dabiltza azkenaldian, LGTB, feminismo, welcome refugees ta holako kontuekin.

  • zentsura ez 2017-03-01 22:56

    Autobus horrek dioena egia zientifikoa besterik ez da,mutilak zakila eta neskak bulba daukate.
    Hala da, neska izan nahi duen gizonezkoak zakila kentzen du.
    Baina egia zientifikoa XX edo XY KROMOSOMAK ditugula da, eta sexuaz aldatzea ezinezkoa dela, mozorrotu egin daiteke norbait operatuaz eta bere bizitza osoan pastillak hartuaz, baina pastillak artzeari utzi orduko berriro dena bihurtzen da.

    Tamalgarria EZKERREKO FAXISTAK sortzen ari diren diktadura da, ZENTSURA bere osotasunean.

  • Gainera, mezua euskaratu barik! Utikan autobus hori Euskal Herritik!

  • Ulertu nahi ez duenari gauzak azaltzea oso zaila da, baina saiatuko naiz… Behin bakarrik hala ere.
    “Mutila” eta “neska” kontzeptuez zer ulertzen dugun da arazoa: beti lotu izan da sexu organoekin. Zakildun pertsona batek neskatzat izan dezake bere burua, eta bere zakilarekin oso gustora egon. Berak neskatzat ulertzen duena eta nik ulertzen dudana, agian ez da bat etorriko, baina ez du gizarteak ezartzen dituen rolak onartu nahi, horrela ez delako zoriontsu. Eta neskatzat definitzen du bere burua, gizarteak nesken rol bezala definituriko portaerek egiten dutelako zoriontsu.
    Niretzat apurtu beharrekoa mugak dira, pertsona guztiak zuri ala beltz klasifikatu nahi hori. Portaerak pertsonak bezain anitzak dira eta neska mutil rol konbentzionalez haratago, pertsona bakoitzaren portaera, gustu, irrika, beldur, guztiak bakan eta bereziak. Beraz, izan libre eta utzi libre izaten.

  • Zergatik dago gaur egun normala ez den zerbait (%0,1) normalizatzeko mania eta politikariek adosten dutena, baina oraindik ez da normala euskaldun bat espainola ez dela errespetatzen? %0,1 baino gehiago gara, ez?

  • borreguak 2+2=4 dala zalatzen. Aitek hainbeste diru gasteu liburu ta eskoletan, ta neska ta mutilek zer daukaten bakoitzak idearipez horaindiño. Dirue zaborretara botata.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude