Aida Suleiman-ek lortu du uztaileko Zuzeu Gaztea Saria

Aida Suleiman-ek lortu du uztaileko Zuzeu Gaztea Saria –

Hilabetero, Azkue Fundazioaren laguntzarekin, ZuZeun artikulu onena argitaratzen duen 30 urtez azpiko egileari 150 euroko ordaina duen Zuzeu GAZTEA Saria ematen zaio.

Uda garaian hondartzaren aurka borrokan aritzea ez da makala. Asko baretu ohi zaizkigu ZuZeuko urak. Eta gurean partaidetzak behera egiten badu ere, sei izan dira uztailean argitaratu diren sarrerak, bost zuzeularik sinatuak. Olatz Ruiz de Zaratek “Zer ikasi, hura ikusi”Alaitz Estonbak “Ixilarazitako maitaleak” eta Ainhoa Gallego, Amaia Goikoetxea eta Aida Suleiman-ek lehen aldiz hartu dute parte lehiaketan. Amaiaren Ezagutzen al duzu zer den iktus bat? sarrerak aipamen berezia merezi duela deritzo epaimahaiak, aukeratu duen gai arantzatsua doi eta eder azaldu duelako. Aida Suleiman-ek lortu du uztaileko Zuzeu Gaztea SariaHausnarketaren ondoren, Aida_Suleiman da Uztaileko saria eskuratu duena, Bilbo erdaldunean, denda euskaldunenak: non eta zer dugu aukeran? sarrerarekin.

Hurrengo dendetan, %100 duzu ziurtatua euskaraz arreta jasotzea‘ titularpean, zerrenda, estekak, eta argazki eta elkarrizketak egin ditu Aidak Bilboko dendetako langileekin. Hizkuntza hautuak aztertu eta Bilboko komertzioetako egoeraz euren iritzi eta kezkak ezagutarazi ditu horrela.

Zorionak Aida! Zeurea duzu Uztaileko Zuzeu Gaztea Saria! Jar zaitez gurekin harremanetan 150 euroak eskuratzeko. Zorionak parte hartzaile guztioi, segi fin, segi idazten, buruan duzuena haizatzen. Horretarako jaio baitzen ZuZeuko plaza.

.

 Hemen duzu ZUZEU GAZTEA SARIKO arautegia

.

2018 sarituak

Maite del Cortek lortu du ekaineko Zuzeu Gaztea Saria

Maider Fernandezek erdietsi du maiatzeko Zuzeu Gaztea Saria

Ainhoa Agirrezabalak irabazi du apirileko Zuzeu Gaztea Saria

Cristina Zamorak eskuratu du martxoko Zuzeu Gaztea Saria

Raul Nuñez Gastonek erdietsi du otsaileko Zuzeu Gaztea Saria

Ane Vazek irabazi du urtarrileko Zuzeu GAZTEA Saria

Aida Suleiman-ek lortu du uztaileko Zuzeu Gaztea Saria Aida Suleiman-ek lortu du uztaileko Zuzeu Gaztea Saria
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude