Markel Beikak eskuratu du udaberriko Zuzeu Gaztea Saria

Markel Beikak eskuratu du udaberriko Zuzeu Gaztea Saria –

Markel Beikak eskuratu du udaberriko Zuzeu Gaztea SariaUdaberriko Zuzeu Gaztea Sariak, hamar sinaduraren hamabi sarrera argitaratu ditu joan den martxotik ekainera bitarteko hiru-hilabetekoan, bi lagunek bina sarrera plazaratu dituzte-eta. Horietatik, bakarra izan da sinadura berria, hiru-hilabeteko honetan lehen aldiz idatzi duena, eta bakarra inoiz saria irabazitakoa ere, aspaldi. Guztien artean, Markel Beika Zugazagaren “Pandemia guztien ama” saritzea erabaki dugu, gaia ertz ugaritatik agertu eta sakon jorratu duelako.

Ez da erraza izan erabakia, antzeko maila izan duten sarrera gehiago ere izan baitira, nahiz eta ez diren asko izan iritzi propioa ematen duten artikuluak. Gaiari dagokionean, argi dago pandemiak gogor astindu gaituela, nabarmendu dugun sarreraz gain beste hainbatek jorratu baitu gai bera.

Markel Beikaren historia irakaspenez gain, azpimarragarriak begitandu zaizkigu Alazne Sainz Gil de Paulesen Ehiztari ehizatuak”, Iñigo Mamolarren Erakunde publikoen publizitate kanpainak, borondateen erosle” eta Xalbat Alzugarairen “Zazpiak bi?” hausnarketak, baita Izaro Tornerok Amamaren omenez” idatzitako omenaldia eta Jone Jaureguiren narrazio distopikoa ere, “2030: prestatu bunkerra garai berria heldu arte”.

Udako Gaztea Sarian izango da saria eskuratzeko aukera berri bat, uztail hasieratik irail bukaera bitarte GAZTEA kategorian argitaratu eta lehian izango diren sarrera guztien artean.

Parte hartzeko argibideak, HEMEN.

Ane Koskorrotzak eskuratu du Udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria  

Ane Koskorrotzak eskuratu du Udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria

Markel Beikak eskuratu du udaberriko Zuzeu Gaztea Saria Markel Beikak eskuratu du udaberriko Zuzeu Gaztea Saria

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.