Maite del Cortek lortu du ekaineko Zuzeu Gaztea Saria

Maite del Cortek lortu du ekaineko Zuzeu Gaztea Saria –

Hilabetero, Azkue Fundazioaren laguntzarekin, 150 euro banatzen dituen lehiaketa da Zuzeu GAZTEA Saria.

Hilabetero, baita udan ere, opor garaian jasotzen dituen sarrera kopuruak behera egiten badu ere. Joan berri zaigun ekainean, esaterako, oso parte hartze apala izan du hasieran, bukaera aldera apur bat suspertu dena.

Guztira sei izan dira ekainean jaso ditugun sarrerak, beste horrenbeste sinadurenak -bat bikotean idatzia dago-. Gainera, sei horietatik lauk lehen aldiz hartu dute parte lehiaketan, bereziki pozgarri zaiguna. Eta Maite del Corte izan da saria eskuratu duena, “Birziklapenaren arazoa” sarrerarekin.

Maite del Cortek lortu du ekaineko Zuzeu Gaztea Saria

Del Cortek zazpi sarrera idatzi ditu Zuzeu GAZTEA Sarirako, aurtengo otsailean lehiaketan parte hartzen hasi zenetik; gehienak zientzia eta ingurugiroarekin lotuak eta sarri eztabaida piztu edo iruzkinak izan dituztenak.

Honako honetan gurean kezka handia sortu izan duen birziklapenari buruz mintzatu da, baina gaia beste ertz batetik heldu eta galdera berriak egin ditu.

Gainontzeko sarrerek ere oso maila txukuna izan dute, eta tartean badira oso interesgarriak begitandu zaizkigun batzuk.

Saritzeko modukoa da Javier Castroviejoren “Automatizazioa: atzo pentsaezin, gaur ukaezin!” sarrera teknikoa, argazki propio eta guzti; Garazi Zorrillak “80 hamarkadako Rock musika oroituz” sarreran egiten duen atzera begirakoa, eta Andrea eta Alaznek aurrera begirakoa, “Etorkizunean, sexu-harremanik ez umeak edukitzeko” sarrerarekin; edo Anne Egañaren hausnarketa, “Zenbat aldiz…?”. Zorionak guztioi eta idazten segi fin!

.

 Hemen duzu ZUZEU GAZTEA SARIKO arautegia.

.

Maider Fernandezek erdietsi du maiatzeko Zuzeu Gaztea Saria

Ainhoa Agirrezabalak irabazi du apirileko Zuzeu Gaztea Saria

Cristina Zamorak eskuratu du martxoko Zuzeu Gaztea Saria

Raul Nuñez Gastonek erdietsi du otsaileko Zuzeu Gaztea Saria

Ane Vazek irabazi du urtarrileko Zuzeu GAZTEA Saria

Maite del Cortek lortu du ekaineko Zuzeu Gaztea Saria Maite del Cortek lortu du ekaineko Zuzeu Gaztea Saria

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.