Amets Aizpuruak eta Euskaltegiko Lagunek irabazi dute udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria

Amets Aizpuruak eta Euskaltegiko Lagunek irabazi dute udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria –

Amets Aizpuruak eta Euskaltegiko Lagunek irabazi dute udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria2022ko Udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria lehiaketaren irabazlea iragartzera gatoz, hurrengo hiru hilabetekoan ondo sartuta gauden honetan, erabakia beti da zaila, merezimenduak guztienak.

Urritik abendura 9 gaztek eta talde batek sinatutako 24 sarrera plazaratu dira gurean, horietako guztiak lehen aldiz parte hartu dutenak, jada saria irabazi duen bakarrak izan ezik. Gainera, argitaratutako sarreren erdiek baino gehiagok iruzkinak izan dituzte, Gaztea atalean horren ohikoa izaten ez duguna, eta batzuetan iritzi trukaketa guk nahi baino gehiago lorrindu bada ere, hiruzpalau sarrerek erdietsi dute eztabaida aberatsa eragitea. Argitaratutako sarrera guztien artean, aurretik ere behin baino gehiagotan goraipatu izan dugun Amets Aizpuruaren “Norentzat kantatzen dugu?” eta Euskaltegiko Lagunak taldearen “Euskaltegitik dendara, mingaina astintzera” sarrerak saritzea erabaki dugu, eta hortaz, erdibana jasoko dute 500 euroko saria. Zorionak!

Aizpuruaren sarrerak, eta Bertsolari Txapelketa Nagusiaren harira, artea nori zuzenduta dagoen itauntzen digu, eta Euskaltegi Lagunak taldearen sarrerak ekimen berri bat aurkeztu. Euskara praktikatu hurbileko merkataritza babestu bitartean. Egia izan, euskararen aldeko makina bat ekimen ezagutzen ditugu dagoeneko, eta euskaltegiak beti begitandu izan zaizkigu erakunde bizi eta dinamikoak, baina Mungian abiatu duten elkarlan hau inoiz ikusi gabeak ginen. Euskaltegiko Lagunek taldean hartu dute parte, baina kasu, Zuzeuk erregistroa egin zuenari emango dio saria 30 urte azpikoa dela frogatu eta gero, berak taldean bana dezan. Saritutakoez gain, Cristina Iza, Sofia Ortuondo eta Leire Llorente ere aipatu behar ditugu, arestian adierazi dugun moduan, eztabaida pizteko gai izan direlako.

Hurrengo saria 2023ko neguari dagokiona izango da, joan den urtarriletik datorren martxora bitarteko idatzien artean banatuko dena -dagoeneko argitaratu dira bederatzi-. 30 urte azpiko gaztea bazara eta zure iritzia emateko prest bazaude, hemen duzu parte hartzeko arautegia. Ekin!

 

Amets Aizpuruak eta Euskaltegiko Lagunek irabazi dute udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria

ZUZEU GAZTEA SARIA: Hiru-hilabetean behin… 500€ artikulu onenari

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.