Martin Gregorio Iturraldek irabazi du abuztuko Zuzeu Gaztea Saria

Martin Gregorio Iturraldek irabazi du abuztuko Zuzeu Gaztea Saria

Udako oporretan izateko, partaidetza polita izan du atzean utzi berri dugun hilabeteko Zuzeu Gaztea Sariak, guztira sei idazleren bederatzi sarrera argitaratu baititugu abuztuan, horietatik bi lehendik ere saria jasotakoak eta beste bi lehen aldiz parte hartzen zutenak.

Guztien artean, Martin Gregorio Iturralderen Espagetizko Munstro Hegalaria” sarrera saritzea deliberatu dugu.

Martin Gregorio Iturraldek irabazi du abuztuko Zuzeu Gaztea SariaIturralderen sarrerak AEBetatik datorren “sinesmen” ero bat aurkeztu digu, erabat ezezaguna genuena; baina oso bitxia izateaz gain bere mamia ere baduena, ezin modu ironikoagoan Erlijioen dogmatismoari kritika egiten baitio, sinesmen eta sineskeriei.

Oso interesgarriak begitandu zaizkigu Beatriz Uragaren Elkartasun-negozioa” edo Maialen Akizu Bidegainen Bihar gaur atzo zen” ere -bi baino ez aipatzearren-, saria irabaztea lortu ez duten arren. Ea hurrengoan.

.

150 euro hilabetero

Zuzeu Gaztea sariak 150 euro ditu hilabetero 30 urte azpiko idazlearen sarrerarik bikainenarentzako, Azkue Fundazioaren laguntzari esker ematen den diru poltsa.

.

Hauexek dira parte hartzeko bete beharreko arauak.

.

.

2017an HILABETEZ-HILABETE SARITUAK

Beatriz Uragak lortu du uztaileko Zuzeu Gaztea Saria

Alaitz Estonbak irabazi du ekaineko Zuzeu Gaztea Saria

Eugenia Garayk eskuratu du maiatzeko Zuzeu Gaztea Saria

June Igartuak lortu du apirileko Zuzeu GAZTEA saria

Maialen Lizarribarrek erdietsi du martxoko Zuzeu GAZTEA saria

Jokin Bergarak irabazi du otsaileko Zuzeu GAZTEA saria

Jon Urzelaik eskuratu du urtarrileko Zuzeu Gaztea saria

Martin Gregorio Iturraldek irabazi du abuztuko Zuzeu Gaztea Saria
Azkue Fundazioa, gazteak, kazetaritza, lehiaketak, sariak, Zuzeu Gaztea Saria
ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude