Alazne Sainz Gil de Paulesek eskuratu du Udako Zuzeu Gaztea Saria

Alazne Sainz Gil de Paulesek eskuratu du Udako Zuzeu Gaztea Saria –

COVID-19a luzera begira2020ko Uztailetik irailera bitarte GAZTEA atalean argitaratu dugun sarrerarik onena saritzera dator Udako Zuzeu Gaztea Saria; urrian iragartzekoa genuena baina, zalantza eta arazo batzuk tarteko, jada azaroan sartuta gaudela ematen duguna.

Udako Zuzeu Gaztea Sariak hiru hilabeteko oparoa izan du, guztira 15 idazleren 23 sarrera argitaratu baititu (horietatik 11 emakumezkoenak). Hamabost horietatik bost inoiz saria erdietsitakoak dira, eta zazpik aurrenekoz hartu dute parte lehiaketan. Guztien artetik Alazne Sainz Gil de Paulesen “Grebek zertarako balio dute (hezkuntzan)?” sarrera saritzea erabaki dugu. Sainz Gil de Paulesen idatzia Ane Diezen “Grebak zerbaiterako balio du hezkuntzan?” sarrerak eragindako erantzuna da. Hezkuntzan egindako azken grebari “politikoa” izatea leporatu zion batak, eta greba guztiak politikoak direla argudiatu zuen besteak, argi eta zehatz. Saritutako sarrerak, gainera, eztabaida interesgarria piztu du. Aparte, beste sarrera guztiei interesik batere kendu gabe, interesgarriak begitandu zaizkigu oso Ignacio Jimenezen “Guatemalakoa naiz” eta “Deslokalizazioaren ondorio sozialak garapen bideko lurraldeetan”, Leire Diazen “Pandemiaren poesia” sarrerak, eta baita Aitor Hernandez Zabalaren “Elikadura jasangarria” ere.

Zuzeu Gaztea Saria 2016a geroztik banatzen da, hasieran hilabetero eta orain hiru hilabetero, Azkue Fundazioaren babesari esker. Aurten, urteko azken saria Udazkenekoa izango dugu, urritik abendura bitarteko sarreren artean hautatuko duguna. Jada hasiak gara batzuk argitaratzen.

 

 

Alazne Sainz Gil de Paulesek eskuratu du Udako Zuzeu Gaztea Saria

 

Alazne Sainz Gil de Paulesek eskuratu du Udako Zuzeu Gaztea Saria

Alazne Sainz Gil de Paulesek eskuratu du Udako Zuzeu Gaztea Saria

ZUZEU GAZTEA SARIA: Hiru-hilabetean behin… 500€ artikulu onenari

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude