Bost argazki eder

Bost argazki eder dakartzat. Maite dut argazkilaritza. Batzuetan, argazkilariaren trebeziak eta begi onak sekulako emaitza ematen du. Bestetan, mundu honek uzten digun eszena kuriosoak islatzea besterik ez da.

Gaur topatu ditudan irudiak ez dira bereziak argazkia teknikoki balore handikoa delako, islatzen dutena sakonera iritsi zaidalako baizik. Irudi bakoitzak sortu didana kontatuko dizuet, ea zuei sortzen dizuena kontatzera animatzen zareten.

.

Bost argazki ederTUTANKHAMONEN HILOBIA

Arkeologo talde batek Egipton aurkitu zuen faraoiaren hilobia, 1922an. Hilobira iristean, horrela topatu zuten atea. Beranduago jakingo zuten 3245 urte inguru zeramatzala inork ukitu gabe.

Nik batzuetan zalantza egiten dut, kotxeko atea itxi ote dudan edo ez; ate hau itxi zuenari pentsatzen dut ez zitzaiola berdina gertatuko. Sekula ez dut arkeologo sena izan, baina pentsatzen dut grina hori daukanarentzat une gorena izan behar duela. Atea zabaldu aurreko emozioa.

 

Bost argazki ederPERTSONA BEREZIA

Ez dakit zergatik ez daukan besoa altxatuta: naziak gorroto dituelako, berarentzat Hitler aski gogorra ez delako, besoa hautsita daukalako… Baina pertsona oso berezia eta bakarra denik ezin uka. Garai hartan eta plaza horretan horrela jokatzeko oso kaskagogorra izan behar da.

Etxera joandakoan nik neurera jarraituko nuen, baina demonio, hor besoa altxatuta isil-isilik egongo nintzatekeela iruditzen zait. Zuek ez?

.

.

Bost argazki eder

.ALDAKETAK

Suedian 1967an erabaki zuten eskuineko aldetik gidatzea. Hau, goikoa, hurrengo eguneko argazkia da. Jan Collsiöö argazkilariak islatu zuen egoera. Aldaketak barneratzea zail xamarra dela iruditzen zait, hasieran behintzat. Egoerak grazia egin dit, iruditzen zait polizia bera ere ez dela oso ondo kokatzen egoera berrian.

 

ZORIONTASUNA

Bost argazki ederBete-betean hori besterik ez dit helarazten. Arrazoia oinetakoak direla bistakoa da, eta umeak jantzita daukan pareari begiratutakoan ulertzekoa. Uste dut ezkerreko argazkia II. Mundu Gerraren garaikoa dela, eta umea austriarra. Pentsatzekoa da oinetako pare bat garai horretan ez zela “gutxirekin konformatzea”. Gauzak haien balio sozialaren arabera baloratzen ditugu, eta orduan oinetako eskasia egongo zen. Gaur egun, zer jarri beharko litzateke ume baten besoetan horrelako irribarrea lortzeko? Ideiarik bai?

 

 

 

 

 

 

 

MAITASUNA (eta egoskorkeria?)

Bost argazki eder

Argazki hau Holandan aterakoa da, diotenez 1888an. Hilerri katolikoa eta protestantea bata besteari itsatsita zeuden. Agertzen dena bikote baten bi hilobiak dira: bat katolikoa, bestea protestantea. Erlijio ezberdina izan arren, eternitatea eskutik helduta pasatzeko prestutasuna galdu ez zuen bikote bat. Baina hala ere, egoskorkeria zantzuren bat ere helarazi dit. Hain zaila al zen bata bestearen aldamenean jartzea? Bietako bakarrak ez zuen amore emango berean, eta argazki hau utzi digute. XIX. mendean erlijio pisuzko kontua zen (baita oraindik ere). Dena den, ederra dela iruditzen zait.

Bost argazki eder

argazkiak, bost, Ganbelai, Pakito

Zer duzu buruan “Bost argazki eder”-ri buruz

  • Inn Luzuriaga

    Duela gutxi, Alemaniako erregimenaren aldeko bilkura horretako gizon bereziaren alabak hitz egin zuen. Gertaera batzuk zirela eta, aita ez zegoen pozik bizitakoarekin eta besoa altxa gabe geratu zen. Ondoren, horrek eragozpen eta arazo ugari ekarri zizkion.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude