Xabier Caceresek eta Irati Lazkanok irabazi dute Udaberriko Zuzeu Gaztea Saria

Xabier Caceresek eta Irati Lazkanok irabazi dute Udaberriko Zuzeu Gaztea Saria –

ZuZeuk 30 urte azpiko zortzi gazteren hamasei idatzi argitaratu ditu apirilaren 1etik ekainaren 30a bitarte, Udaberriko Zuzeu GAZTEA Saria eskuratzeko lehian. Guzti horietatik bakarrak idatzi du hiru hilabeteko honetan lehen aldiz gurean, eta bakarrak zuen lehendik ere inoiz lehiaketa irabazitakoa ere.

Xabier Caceresek eta Irati Lazkanok irabazi dute Udaberriko Zuzeu Gaztea SariaParte hartu duten guztien artean, Xabier Caceresen Imanol Ituiño: Eskuekin Arin, Mihiarekin Fin” eta Irati Lazkanoren Txerrikiak, Esnekiak Eta Handikiak” sarrerak gorestea deliberatu dugu, eta beraz, erdibana jasoko dute saria. Zuzeu Gaztea Saria lehiaketako partaide finak ditugu biak ala biak, Caceres eta Lazkano. Lehenak elkarrizketa interesgarria ekarri digu ezohiko lanbide bat aurkeztuta, eta bigarrena ohiko formatutik aldentzen ahalegindu da bere narrazioan. Saritutako idatziez gain, azpimarratzeko modukoak begitandu zaizkigu beste hainbat: Ayala Ruiz Orteren “Islamofobia ez, kristaufobia bai”, gai gorapilatsu bati heldu eta gurean eztabaida eragin duen sarrera; Svetlana Baevaren “Ezina ekinez egina”, atzerritik heldu eta gure hizkuntzara nola hurbildu den kontatzen diguna; eta Amets Aizpuruaren “Literaturatik literaturara”, bikain argudiatutako sarrera, seguruenera gabezia eta gurari pertsonal batetik sortua. Hemendik idazten jarraitzera gonbidatu nahi ditugu.

Zuzeu Gaztea Saria 2017an jaio zen Azkue Fundazioaren babesarekin, eta gazteak euskaraz idaztera xaxatzeko helburuarekin. Geroztik ehundaka izan dira bertan parte hartu duten sinadurak. Behin 2022ko Udaberriko Zuzeu Gaztea Saria emanda, dagoeneko hasi gara Udako Saria eskuratzeko lehian izango diren sarrerak argitaratzen, 2022ko uztailaren 1etik irailaren 30era bitartean plazaratutakoak. Irakur itzazu, hemen klikatuta!

.

Parte hartzeko argibideak, HEMEN

Nerea Martinezek irabazi du Udako Zuzeu Gaztea Saria

Maialen Gallok eskuratu du udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria

Amets Aizpuruak eskuratu du Neguko Zuzeu Gaztea Saria

Xabier Caceresek eta Irati Lazkanok irabazi dute Udaberriko Zuzeu Gaztea Saria

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.