Maialen Gallok eskuratu du udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria

Maialen Gallok eskuratu du udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria –

Maialen Gallok eskuratu du udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria2020ko azken hiru hilabetekoari dagokion Udazkeneko Zuzeu Gaztea Sariak bederatzi gazteren parte hartzea izan du, eta guztira 18 sarrera argitaratu ditu. Horietatik lauk baino ez dute sarrera bakarra argitaratu, eta gehienek gutxienez bi plazaratu badituzte ere, lau sarrera argitaratu dituenik ere bada. Guztien artean bakarra zen aurretik ere saria eskuratutakoa, eta sei gazte ditugu gurean hiru hilabeteko honetan lehen aldiz idatzi dutenak.

Udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria Maialen Gallok eskuratu du, “Niretzat izango ote da mundu hau?” sarrerari esker. Bizipen pertsonal batetik abiatuta gogoeta egiten du bertan Gallok, bai eztabaida eragitea lortu ere, urteko sarrerarik irakurrienen artean izan dugun idatziari esker. Sarrera sarituaz gain, izan dira nabarmentzeko moduko idatzi gehiago ere, Edurne Angulo Sainz de la Mazaren “Heriotza ez da beti okerrena”, eutanasiaren gaia mahai gainean jartzen duena; Alaitz Estonbaren “(A)kutsazaileak”, Pandemia garaian gazteen defentsa egiten duena; eta Elianne Daniela Alvarezen “Drogak AEKn. 1984”, Hertzainaken kantu bat “disekzionatzen” duena, berbarako.

.

2020ko parte hartzea

Urte osoa kontutan hartuta, 70 izan dira 2020an GAZTEA atalean argitaratutako sarrerak, eta 47 lehiaketan parte hartu duten gazteak -hogeitabik aurten lehen aldiz-. Iaz, hauexek izan ziren hiru hilabeteko bakoitzean gainontzeko sarituak: Koldo Edorta Carranzak erdietsi zuen Neguko Saria, Markel Beikak Udaberriko Saria, eta Alazne Sainz Gil de Paulesek Udako Saria.

.

Parte hartzeko argibideak, HEMEN

Maialen Gallok eskuratu du udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria

Maialen Gallok eskuratu du udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria

ZUZEU GAZTEA SARIA: Hiru-hilabetean behin… 500€ artikulu onenari

Maialen Gallok eskuratu du udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude