Aitziber Markaidak irabazi du Udaberriko Zuzeu Gaztea Saria

Aitziber Markaidak irabazi du Udaberriko Zuzeu Gaztea Saria –

Udaberriko Zuzeu Gaztea Sariak 2021eko apirilaren 1etik ekainaren 30era bitarte sail horretan argitaratu ditugun idatzi guztietatik interesgarriena begitandu zaiguna saritzen du, Azkue Fundazioarekin elkarlanean, 500 euroko diru poltsarekin.

Aitziber Markaidak irabazi du Udaberriko Zuzeu Gaztea SariaHiru hilabeteko honetan hamar sinadurak hartu dute parte, eta 22 izan dira plazaratu ditugun idatziak. Gehienek, beraz, gutxienez bi sarrera ekarri dituzte gurera -hiruk ezik beste guztiek-. Hamar horietatik bakarra zen aurretik ere saria irabazitakoa, eta lau lehiaketan lehen aldiz parte hartzen zutenak.

Guztien artean Aitziber Markaida saritzea erabaki dugu, “Hizkuntza, hezkuntza, hazkuntza” izeneko iritzi artikuluagatik. Markaidak bost idatzi plazaratu ditu hiru hilabeteko honetan gurean, guztiak kalitatekoak, eta saritua izan den sarrera honetan, euskaldunon ikur batez mintzo da, irakurketa berri eta propio bat eginez; eta gainera, gurean horrenbeste maite dugun eztabaida piztea ere lortu du. Betiko moduan, Markaidaren idatziez gain izan da zer nabarmendu, eta bi baino ez aipatzearren, gehiagok ere mereziko lukete aipamenik, Natalia Ripollek katalanez oinarriko hiztegi bat ikastera idatziak animatu gaitu, uda datorren honetan soberan ez dagoena; eta Endika Real de Asuak, berbarako, energia nuklearrari buruzko eztabaida jarri du mahai gainean, heldu beharreko afera saihetsezina. Hurrengo saria 2021eko udari dagokiona izango da, uztailetik irailera jasotzen ditugun sarreren artekoa. Gogoratu gazte, 30 urte azpitik badituzu, hemen duzu zure iritzia plazaratzeko leihoa.

.

Parte hartzeko argibideak, HEMEN

Maialen Gallok eskuratu du udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria

Maialen Gallok eskuratu du udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria

Aitziber Markaidak irabazi du Udaberriko Zuzeu Gaztea Saria

ZUZEU GAZTEA SARIA: Hiru-hilabetean behin… 500€ artikulu onenari

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Aitziber Markaidak irabazi du Udaberriko Zuzeu Gaztea Saria”-ri buruz