Andrea Alonsok erdietsi du abuztuko Zuzeu Gaztea Saria

Andrea Alonsok erdietsi du abuztuko Zuzeu Gaztea Saria –

Uda partean Zuzeu GAZTEA Saria lehiaketako partaidetza apaldu egiten dela esan bagenuen, esan genuen. Abuztuan, bederatzi sarrera jaso ditugu; lau sinadurak bina artikulu idatzi dituzte, eta bat Zuzeuk ezabatu zuen, orainkariko erabilera baldintzak urratzen zituelako. Gainera, argitaratutako bi sarrerek eztabaida eragin eta iruzkin mordoa izan dute; ez beti onerako.

Andrea Alonsok erdietsi du abuztuko Zuzeu Gaztea SariaArgitaratutako sarrera guztien artean, “Gatibu: Bizkaieraz kantatutea ukitu exotikoa omen” izan da saria eskuratu duena, eta beraz, Andrea Alonsok erdietsi du abuztuko Zuzeu GAZTEA Saria.

Gatibu taldeko kide Haimar Arejita elkarrizketatu du Alonsok, eta asmatu edo ez, arreta berezia jarri nahi izan dio gitarra jolearen euskalkiari.

Alonsoren sarreraz gain, aipatzekoak iruditu zaizkigu Iñigo Alcaraz eta Aritz Benito Azkarate gazteen idatziak ere; segi fin!

.

2016a geroztik, Zuzeu GAZTEA Sariak 150 euro eman izan dizkio hilabetero 30 urte azpiko idazlearen sarrerarik onenari, Azkue Fundazioaren laguntzari esker.

.

Aida Suleiman-ek lortu du uztaileko Zuzeu Gaztea Saria

Maite del Cortek lortu du ekaineko Zuzeu Gaztea Saria

Maider Fernandezek erdietsi du maiatzeko Zuzeu Gaztea Saria

Ainhoa Agirrezabalak irabazi du apirileko Zuzeu Gaztea Saria

Cristina Zamorak eskuratu du martxoko Zuzeu Gaztea Saria

Raul Nuñez Gastonek erdietsi du otsaileko Zuzeu Gaztea Saria

Ane Vazek irabazi du urtarrileko Zuzeu GAZTEA Saria

Andrea Alonsok erdietsi du abuztuko Zuzeu Gaztea Saria

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.