Ainhoa Agirrezabalak irabazi du apirileko Zuzeu Gaztea Saria

Ainhoa Agirrezabalak irabazi du apirileko Zuzeu Gaztea Saria –

Ainhoa Agirrezabalak irabazi du apirileko Zuzeu Gaztea SariaZuzeu Gaztea Sariak hamasei sarrera argitaratu ditu apirilean, hamabi gaztek idatziak -bat ezik, beste guztiak emakumeak!-; horietatik bakarra lehen aldiz parte hartzen zuena, eta bi lehendik ere saria jasotakoak.

Guztien artetik, Ainhoa Agirrezabalaren Etxerako bidea begitandu zaigu azpimarragarriena, eta berak erdietsi du apirileko Zuzeu Gaztea Saria; Zorionak Ainhoa! Zeurea duzu apirileko Zuzeu Gaztea Saria! Jar zaitez gurekin harremanetan 150 euroak eskuratzeko.

Agirrezabalak emakume baten gorputzean sartuarazi gaitu, gauez eta bakarka kaletik doala, eta espero gabeko amaiera eman dio kontakizunari.

Irabazleaz gain, nabarmentzeko modukoak begitandu zaigu beste sarrera sorta bat ere: Maider Fernandezen Umorea eta maitasuna… ariketa bitxia; Haizea Torresen “Norabidea galduta, noraezean“; Maite del Corte eta Unai Garciaren sarrera espezializatuak, eta Maddi Etxeberriaren kontrasenak.

2016a geroztik, Zuzeu GAZTEA Sariak 150 euro eman izan dizkio hilabetero 30 urte azpiko idazlearen sarrerarik onenari, Azkue Fundazioaren laguntzari esker.

.

.

Cristina Zamorak eskuratu du martxoko Zuzeu Gaztea Saria

Raul Nuñez Gastonek erdietsi du otsaileko Zuzeu Gaztea Saria

Ane Vazek irabazi du urtarrileko Zuzeu GAZTEA Saria

Ainhoa Agirrezabalak irabazi du apirileko Zuzeu Gaztea Saria

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.