Gipuzkoako gazteek ikasturtean egindako proiektuak aurkeztu dituzte Usurbilen egin den “Elhuyar Zientzia Azoka | Gipuzkoa” azokan

Gipuzkoako gazteek ikasturtean egindako proiektuak aurkeztu dituzte –

  • Gipuzkoako DBHko eta Batxilergoko 11 ikastetxetako 73 gaztek urtean zehar landutako proiektuak aurkeztu dituzte.
  • “Elhuyar Zientzia Azoka | Gipuzkoa” Usurbilen egin da aurten.

“Elhuyar Zientzia Azoka | Gipuzkoa” egin da gaur Usurbilen. Azokan parte hartu duten 73 gaztek ikasturtean egindako proiektuak erakusteko aukera izan dute goizean zehar Usurbilgo frontoian. Han izan dira orobat Jon Abril Olaetxea, Elhuyarreko koordinatzaile nagusia, Agurtzane Solaberrieta Mesa, Usurbilgo alkatea eta Xabier Aranburu Leiva Usurbilgo Hezkuntza zinegotzia.
Guztira, 12-18 urteko 73 gazte bildu dira, 49 neska (% 67) eta 24 mutil (% 33). Gazteak Gipuzkoako 11 ikastetxe hauetatik etorri dira: Beasaingo La Salle, Hernani BHI, Ies Zubiri Manteo BHI, La Salle San Luis, Lizardi BHI, Oriarte BHI, Talaia BHI, Txindoki BHI, Udarregi Ikastola, Urretxu Zumarraga Ikastola eta Zaragueta IPI Herri Eskola. Urtean zehar landutako 17 proiektu aurkeztu dituzte ikasleek.

Elhuyar Zientzia Azokak gazteei zientzia-bizipenak eskaintzea eta kultura zientifikoa bultzatzea eta zabaltzea du helburu. Azpimarratzekoa da proiektuan zehar ikertzaileek duten parte-hartzea zientziaren eta teknologiaren mundu erreala gazteei hurbiltzeko, eta proiektu honekin izan duten konpromisoa.

Elhuyar Zientzia Azoka | Gipuzkoaren bigarren edizioa izan da aurtengoa, eta Elhuyar Zientzia Azoka sarean kokatzen da. Usurbilgoaren aurretik, Kanboko Xalbador Kolegioko eta Ziburuko Piarres Larzabal kolegioko azokak eta ”Elhuyar Zientzia Azoka?Nafarroa Teknozientzia” azoka egin dira. Datorren maiatzaren 22tik 25era, Bilbon egingo den Elhuyar Zientzia Azokarekin amaituko dira aurtengo ekitaldiak. Euskal Herri osoko gazteek hartuko dute parte Bilbon.


Gipuzkoako gazteek ikasturtean egindako proiektuak aurkeztu dituzte Usurbilen egin den “Elhuyar Zientzia Azoka | Gipuzkoa” azokan

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude