Xabier Madorran, Neguko Zuzeu Gaztea Sariaren irabazlea

Xabier Madorran, Neguko Zuzeu Gaztea Sariaren irabazlea –

Zuzeu Gaztea Sariak aro berri bat abiatu du aurten, hilabeteroko izatetik urtarokoa izatera pasa eta diru poltsa potolotuta, 150 eurotik 500 eurora.

Neguko lehiaketa Xabier Madorranek eskuratu du, Euskal Wikipediaren belardia sarrerarekin.

 

Urtea hastearekin batera batera, Azkueren laguntzarekin 2017tik banatzen dugun Zuzeu GAZTEA Saria moldatu, eta hilabeterokoa zen lehiaketa urtarokoa bihurtu dugu. Formatu berriko lehen hiru-hilabetekoan, urtarriletik martxora bitartean, 19 sarrera jaso ditu Zuzeu Gaztea Sariak, bederatzi gaztek sinatuak.

Xabier Madorran, Neguko Zuzeu Gaztea Sariaren irabazlea

Parte hartzaile gehienek sarrera bat baino gehiago argitaratu dituzte. Hiruk lehen aldiz idatzi dute gurean, eta beste hiruk, Madorran tarteko, irabazia zuten lehiaketa aurreko formatuan.

Jasotako sarrera guztien artean Xabier Madorranek idatzitako “Euskal Wikipediaren belardia” aukeratu dugu beste guztien gainetik, sariaren formatu aldaketarekin bilatu nahi genuenera gehien hurbildu dena Madorran dela begitantzen zaigulako. Euskara txukunean interesgarri zaigun gai bat aurkeztu eta bere iritzia emateaz gain, egin du testutik apur bat haratago joateko ahalegina, abiapuntu bezala beste zutabegile batzuen aipuak hartuz, gaiari buruzko informazioa estekatuz eta, gainera, bideoak zein grafikoak txertatuz.

Saritutako sarreraz gain, ez ditugu aipatu gabe utzi nahi Xabi Murua, Ludismoa aurkezteko izan duen moduagatik, eta gurean Ukrainaren berri emateko ahalegina egin duen Irati Armentia ere, Oihan Vegari elkarrizketa egin dion Nerea Fernandez eta eztabaida pizteko gai izan diren Olatz Ruiz de Zarate eta Alvaro Martinezekin batera; bata Mediterraneoan migranteak laguntzen dabiltzan untzien aferarekin, eta bestea transexualak kirolean gaiarekin.

.

Koxka bat gorago

Esanak esan, onartu beharra dugu Zuzeu Gaztea Sariara aurkeztutako sarreren mailak ez gaituela guztiz asebete, eta askoz gehiago espero dugula gazte euskaldunek iritziak plazaratzeko duten gaitasunari dagokionean. Hurrengo hiru-hilabetekoari begira -apiriletik ekainera bitarteko sarrerak-, gaiak jorratzeko moduan ez ezik, hauek plazaratzeko eran ere koxka bat gorago egin nahiko genuke.

Aukerak anitzak dira, ataletan banatutako erreportaje edo elkarrizketak egitetik (gaiei ertz ezberdinetatik helduta, belaunaldi, eremu geografiko, pentsakera eta abar kontutan hartuz), formatu ezberdinak erabiltzeko baliabideak profitatzera (bideo, audio, argazki edo marrazki bidez kontakizunak eginez), etab… Ea ba, gazteok, zeuona da txanda. Ekin!

.tx

Gaztea Saria 2019 LEHIAKETAKO ARAUTEGIA

 

 

Xabier Madorran, Neguko Zuzeu Gaztea Sariaren irabazlea

 

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Xabier Madorran, Neguko Zuzeu Gaztea Sariaren irabazlea”-ri buruz