Ane Koskorrotzak eskuratu du Udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria

Ane Koskorrotzak eskuratu du Udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria –

Zuzeu GAZTEA Sariak hiru urte bete ditu 2016an sortu zenetik, eta bat 2019an saria hiru hilabetero ematea erabaki genuenetik.

Ane Koskorrotzak eskuratu du Udazkeneko Zuzeu Gaztea SariaIazko urritik abendura bitarte lehiaketak 18 sarrera argitaratu ditu, 9 gaztek sinatuak (gehi taldekako lan bat). Horietatik bakarra zegoen aurretik ere saria jasotakoa, eta sei ziren lehen aldiz parte hartzen zaten gazteak. Guztietatik Ane Koskorrotza Madarieta nabarmendu da, eta berak irabazi du Udazkeneko Zuzeu GAZTEA Saria, “Lurrak hazi eta lurrak jan” sarrerari esker.

Koskorrotzak elikaduraren gaia jorratzen du sarrera sarituan, argi eta zuzen, eta hurbil ditugun baserritarren alde egitera animatzen gaitu.

Aipatutakoaz gain, beste hiru sarrera ere argitaratu ditu Koskorrotzak. Haietako batean, “Sasoian sasoiko lorak”, gure gurea dugun gaietako bat jorratu eta kalean ematen den euskararen erabileraz mintzo da, gazteentzako jargoi baten beharra aldarrikatuz, hain zuzen ere Pello Muruetagoienak bere sarreretako batean egiten zuen antzera. Saritu ez dugun arren, azken honen bi sarrerak ere asko gustatu zaizkigu, “Euskararen latinizazio prozesua” batez ere.

Zuzeu GAZTEA Sariak, Azkue Fundazioaren laguntzarekin, aurrera jarraitzen du 2020an ere (30 urtez azpikoen sarrerarik onenak 500 eurorekin saritzen), eta jada hasiak gara sarrerak jaso eta argitaratzen.

Hemen dituzu parte hartzeko argibideak

Ane Koskorrotzak eskuratu du Udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria

 

Ane Koskorrotzak eskuratu du Udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria

Ane Koskorrotzak eskuratu du Udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “Ane Koskorrotzak eskuratu du Udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria”-ri buruz

  • Noiz egin zen sariaren deialdia?

    Kurioso deritzot deialdi gabe, gero zaria banatzea.