Koldo Edorta Carranzak irabazi du Neguko Zuzeu Gaztea Saria

Koldo Edorta Carranzak irabazi du Neguko Zuzeu Gaztea Saria –

Itxialdian astiro-astiro doazkigu egunak, eta kostata heldu zaigu Neguko Zuzeu Gaztea Saria ere. Koldo Edorta Carranzak eskuratu du, “Euskara Operación Triunfon” izeneko sarreragatik.

Koldo Edorta Carranzak irabazi du Neguko Zuzeu Gaztea Saria

Hiru hilabeteko honetan, Azkue Fundazioarekin laguntzarekin Zuzeuk banatzen duen lehiaketak 17 sarrera jaso ditu, 13 gaztek sinatuak. Horietatik bi lehendik ere saria irabazitakoak ziren, gehienak baina, lehen aldiz parte hartzen zutenak.

Carranzak, berak sarrerean dioen bezala, guilty pleasure bat hartu zuen gai, eta une egokia aukeratu berau plazaratu eta zuzenean irakurlegoari iritzia eskatzeko. Gainera, iruzkinetan egin zitzaizkion erasoak baliatu zituen idatzia moldatuta gaiari beste ertz bat eransteko, bizkor jokatuz. Eta hartara, eztabaida piztu zuen.

Hiru hilabeteko honetan, orokorrean, sarrerek maila polita eman dutela begitandu zaizu, eta izan dira sarituaz aparte aipamena merezi duten batzuk ere. Hasteko, Ipar EHko ikuspegia eman digun  Xalbat Alzugarairen “EAE bat?”, Manu Bendalari Izaro Tornerok egindako elkarrizketa, Markel Beika Zugazagaren irakaspenak, Igone Aurrekoetxearen lekukotza edo, gaiak beti egoki eta fin plazaratzen  dituzten Maddi Etxeberria eta Alazne Sainz Gil de Paulesen idatziak. Doakie guzti-guztiei gure aitortza.

Zuzeu Gaztea Saria 30 urtez azpiko gazteak idaztera eta iritzia ematera bultzatzeko sortu zen orain bi urte. Hurrengo saria, 500 eurokoa, 2020ko udaberriari dagokiona izango da, apiriletik ekainera bitartean jasotako sarreren artekoa, eta datorren uztail hasieran emango da jakitera. Dagoeneko martxan da, eta hasi da idatziak jasotzen.

Koldo Edorta Carranzak irabazi du Neguko Zuzeu Gaztea Saria

ZUZEU GAZTEA SARIA: Hiru-hilabetean behin… 500€ artikulu onenari

Koldo Edorta Carranzak irabazi du Neguko Zuzeu Gaztea Saria

 

ZuZeu

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude