Nora Urbek eta Renata Sanchezek eskuratu dute 2023ko Neguko Zuzeu Gaztea Saria

Nora Urbek eta Renata Sanchezek eskuratu dute 2023ko Neguko Zuzeu Gaztea Saria –

2023ko lehen hiru hilabetekoan, urtarrilaren 1etik martxoaren 31 bitarte, hamar sinaduraren hemezortzi sarrera argitaratu ditugu gurean, Zuzeu GAZTEA Saria lehiaketan. Horietatik batek irabazia zuen aurretiaz saria, eta beste lauk lehen aldiz parte hartu dute sariketan. Guztietatik Nora Urbe gaztearen “Hiru kortse, azukre asko eta brandy gehiegi” eta Renata Sanchez gaztearen “Latinoak eta migratzaileak bai, euskaldunak ere bai” idatziak saritzea deliberatu dugu, eta beraz, 500 euro elkarbanatuko dituzte. Zorionak!

Nora Urbek eta Renata Sanchezek eskuratu dute 2023ko Neguko Zuzeu Gaztea SariaSaritu berria den antzezlan batetik abiatuta, gure identitatea eraikitzerakoan kulturak duen pisuari buruz mintzatu zaigu Urbe bere idatzian; Sanchezek, bestalde, zeurea ez den herrialde batean integratzerakoan bertako hizkuntza eta kultura ezagutzearen garrantzia azpimarratu digu.

Saritutakoez gain, oso sarrera interesgarriak iruditu zaizkigu beste hauek ere: Amets Aizpuruaren “Gehiegi” eta Cristina Izaren ZUZEUko Komentarioetan Informazio Gehiago Jaso Daiteke, Batzuetan Artikuluak Baino Interesgarriago”, bi baino ez aipatzearren.

Bestalde, eta Cristina Iza Elcoro-Iribek zuzenean interpelatzen gaituenez, zera esan nahi diogu: Zuzeu GAZTEA Sariko epaimahaiak aspektu asko hartzen dituela kontutan sarrera baten bikaintasuna erabakitzerakoan, ez bakarrik eztabaida pizteko gai izan den ala ez. Gainera, guztiok ulertuko duzuenez, nemo iudex in sua causa, hau da, ezin da epaile eta alderdi izan aldi berean. 

Zuzeuk Azkue Fundazioaren laguntzarekin banatzen duen Zuzeu GAZTEA Saria hasi da jada udaberriko lehiaketan parte hartuko duten sarrerak argitaratzen, apirilaren 1etik ekainaren 30era bitartekoak. Hemen dituzue parte hartzeko ARAUAK.

 

Amets Aizpuruak eta Euskaltegiko Lagunek irabazi dute udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria

Nora Urbek eta Renata Sanchezek eskuratu dute 2023ko Neguko Zuzeu Gaztea Saria

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.