Zuzeu-ko arduradun agurgarri horiek:

Zuzeu-ko arduradun agurgarri horiek: –

Orain dela gutxi udazkeneko Zuzeu.eusk webguneko Gaztea txapelketa bukatu da, irabazleei saria emanez. Hasi baino lehen eta nire mezua era desegokian jaso ez dadin, zoriondu nahiko nieke bai Amets Aizpuruari bai Euskaltegiko lagunei haien idazlanak benetan hunkigarriak izan diralako. Hots, pozik baino pozago jartzen nau gero eta jende gehiago egoteak euskara ikasi nahi duena, eta, hori ez ezik, lekuko dendei ere lagundu nahi duena.

Bestalde, Zuzeu webgunearen arduradunei eskerrak eman nahiko nizkieke nire lana ere kontuan hartzeagatik eta garrantzia emateagatik. Izan ere, nahiz eta irabazi ez, ni eta beste bi parte hartzaileren aipua egin dute (Sofia Ortuondo eta Leire Llorente).

Alabaina, txapelketa honen irizpideak alde batera utzi direla nabaritu dut.

Zuzeu-ko arduradun agurgarri horiek:GAZTEA-k proposatzen zuen idazlan motak hiru ezaugarri izan behar zituen. Alde batetik, idazleak 30 urte baino gutxiago izan behar zituen. Bestetik, artikulua gutxienez 300 hitzez osatuta egon behar zen. Azkenik, (askok ahaztu duten gakoa) idazlanak eztabaida sortzea lehenesten omen da, irakurleak norberaren iritzia aurkeztu eta defendatuz.

Nire aburuz, irabazi duten artikuluak oso interesgarriak badira ere, ez dute txapelketan aipatutako eztabaidarik sortu. Are gehiago, badaude beste hainbat idazlan webgunean argitaratuta haien burua arriskuan jarridutenak.

Nik idatzitako batek 54 iruzkin jaso zituen eta artikulu irabazleen artean, ordea, iruzkin bakarra egon zen. Beraz, kontraesana ageri da.

Esan nahi dudana zera da, Zuzeu-ko Gaztea lehiaketa irabazteko, pentsamendu jakin bati lotuta egon behar da? Edo pentsamendu kritikoa, alternatiboa, librea, berritzailea hobesten da? Ze horrela balitz, adierazi beharko lukete.

Esaten digute, eskolan ez dugula bakarrik memoriaz ikasi behar. Ez digutela adoktrinatu behar. Ez dugula dogma jakin bat jarraitu behar. Gaitasun kritikoa garatu behar dugu. Baina, horrela al da benetan edo kalaka hutsa baino ez da?

Lehiaketan zehar saritu diren artikuluak aztertuta, egon dira, nire kasuan bezala, eztabaida handia eragin dituzten artikuluak, baina esku hutsik egon direnak. Nire uste, artikuluak gezurrik, irainik edo gorrotorik adierazten ez badu, iritzi guztiak onartu behar dira, gure gustukoak izan edo ez. Hori baita, adierazpen askatasunaren oinarrizko irizpide bat.

Zuzeu-ko arduradun agurgarri horiek

5 pentsamendu “Zuzeu-ko arduradun agurgarri horiek:”-ri buruz

  • show me the money... 2023-03-08 22:34

    “idazlanak eztabaida sortzea lehenesten omen da”, hori ez du oinarrietan inon jartzen Cristina… (…izan dadila… ahal den neurrian, eztabaida eragilea) edukia eta formaren bikaintasuna ere aipatzen ditu portzierto… Oinarrietan dio: Epai-mahaiak kontutan hartuko ditu: Artikuluaren edukia eta formaren bikaintasuna. Idatzitakoa izan dadila ZUZEUren erabiltzaileen interesekoa eta, ahal den neurrian, eztabaida eragilea. Testu soilaz gain, sareko kontakizun modu berriak erabiltzea ere oso kontutan hartuko da: argazkiak, marrazkiak, bideo eta audioak, multimedia, grafikoak, e.a…
    Nik besteek baina gehiago merezi dut hori … sobran …. sarirako irizpideetan eztabaida lehenesteko eskaera egitea zilegia duzu baina… eztabaida antzuak zertarako diren hausnarketa ere egin beharko zenuteke zuzeu-ko arduradun agurgarri horiek… esklabutza zilegi den (futbol mundiala23) hasiko gara eztabaidan laster… baina nork erabaki ze eztabaida diren antzu? Ezta? GoraM8!

  • Zu bai ausarta, Cristina. Harritzen nau zenbat gaztek duten beren kabuz pentsatzeko kapazidadia.

    Eutsi horri neska, ta segi hola jo ta ke!

  • Zaindu gerundio horiek, Cristina!

  • Leire Llorente 2023-03-11 11:16

    Guztiz ados nago cristina!

  • Alaitz Estonba 2023-06-01 13:33

    Arrazoi duzu, baina ez dut uste berriro lehiaketan parte hartzea hau salatzeko modua denik. Eskutitz formatua erabili duzu argudio artikulu bat idazteko eta hori zure argudioen kontra doa, agian kexa beste modu batean bideratu beharko litzateke.