Jendartea aldatu ala jendartera moldatu?

Jendartea aldatu ala jendartera moldatu? –

Jendartea aldatu ala jendartera moldatu?

Sortu alderdiak argitaratzen duen Erria aldizkarian Aporia izeneko atal bat dute. 12. zenbakian Aporiaren gaia honako hau zen: Jendartea aldatu ala jendartera moldatu? Handik ateratako testuak dira jarraian datozenak; izan ere, nire ustez, edozein mugimendu sozialak ere kontuan hartu behar ditu hemen esaten direnak. Azken finean, gure helburua ere delako jendarte aldaketa (edo).

Jendea eraldatu ala jendartera moldatu? Lehenetik gehiegi tiratuz gero, gehiengoak artikulatu gabeko borroka autoerreferentzial eta ideologikoetan geratzeko arriskua dugu; ordea, bigarrenetik gehiegi tiratuz gero, arriskua dago gehiengoak statu quo-a onartuz artikulatuz. Orduan, aldatzen dena, jendartea baino norbera izaten da. Beraz, tentsio horretan, beste sektore batzuetara irekitzearen eta norberarena indartzearen talka areagotzen da. Nola kudeatu edo pentsatu tentsio sortzaile hau?

Jendartea eraldatzea zaila da, jendartearen zentzu komuna kontuan hartzen ez bada; eta jendartearen zentzu komunera gehiegi makurtzea arriskutsua da, jendartea eraldatzeko asmoa baldin bada. Bi muturreko logika horretatik askatuz, mugimendu eraldatzaile batek hiru logika konbinatu behar ditu; batetik, afirmazio ariketa eta mundu propio bat sortzen duen tribugintza ariketa politikoa egin behar du, bere sinbolo, kultura eta mundua interpretatzeko betaurreko erradikal eta propioak eskainiko dituena. Bigarrenik, interpelazioak egin behar ditu eta baita beste sektore batzuekin elkarlana, horretarako, bere posizioak irekiz eta malgutuz. Eta azkenik, botere politikoa eraldatu behar du, jendartearen eskakizunak sedimentatuz eta materializatuz.

 

Identitate politika (tribugintzaren logika)

Eragin politika (lobbya)  

Botere politikoa (hegemonia alternatiboaren eraikuntza)

 

Norberaren identitatea indartzeari begirako ekintza sinboliko eta politikoak

Beste identitate batzuetara irekitzea, “elkarrizketa politikoa” Politika publiko eta instituzionalak inplementatzea
Esentzialismo estrategikoaren bideari eustea (Spivak) Desbordamendu politikak eta interpelazioak Mekanismo instituzional partehartzaileak ahalbidetzea eraldaketa  politikak egiteko
 

Adibideak:

emakume* terminoa hautu estrategiko gisa, euskara euskal identitatearen zutabea hautu estrategiko gisa…

 

Adibideak:

gizonei interpelazioak mugimendu feministaren aldetik; euskalgintzak alderdiak interpelatzea; norbere posizioa

 

Adibideak:

emakumeen eta euskaldunen eskubideak bermatzeko legeak ezartzea, gutxieneko soldata ezartzea…

Jendartea aldatu ala jendartera moldatu?

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude