ZuZeuk 15 urte

ZuZeuk 15 urte –

ZUZEU hedabideak 15 urte (eta Zuzeu Podcastek 5 urte) betetzen dituen gaurko apirilak 14 egun seinalatu honetan, aitortza eta eskerrona guztioi!

ZORIONAK bihotzez!

zuzeuk 15 urte hamabost urte

Gaur 15 urte Zuzeu hedabidea jaio zela, informazioa, iritzia eta eztabaida sustatzeko asmoz, 2009ko apirilaren 14an hain zuzen ere (duela zazpi urte, 2017ko martxoaren 29an, Hasier Etxeberria maisua joan zitzaigula). Urak joan eta urak etorri, beti legez bidea guztion artean eginez, aldaketak gorabehera, aurrera darraigu jaiotzan agertu genuen asmo eta helburu berarekin: gure ondar aletxoak jarri, euskaraz ditugun aukeretan leiho eta ateak zabaldu, irakurle, ikusle, entzule (eta podcast zaleen) sareak handitu, eta denon artean kalitatezko edukiak sortu, gozatu eta elkarbanatzea, etengabe, arnasa berriz eta gogo onenarekin beti. Komunitatea bizituz, aktiboki parte hartzeko aukera emanez, arnasa luzeko erritmoaz eta ZuZeulariak altxor ditugula, “plaza digital honetan nor bere aldetik ibili beharrean, elkarren ondoan hobeto gaudelakoan”.

ZuZeuk 15 urteGuztira, hamabost urte hauetan, 29.000 sarreratik gora argitaratu ditu Zuzeuk, eta ia hamalau milioi bisita izan ditu hedabideak. Iruzkinak ere 60.000tik gora izan dira, gure atariaren indarguneetako bat direna, larrosa bakarra usaindu baino lehen ehundaka arantzen ziztadak jasan behar izaten ditugun arren. Euskal prentsan gure txokotxoa erdietsi eta egunero-egunero geure ekarpen propioa egiten dugulakoan, harro gaude emandako datuez, eta guztien gainetik beste hau nabarmendu nahi dugu:  gurean parte hartzen duten elkarte eta erakunde, edo ezizenez iritzia ematen dutenez gain, 670+ dira egun Sinatuak zerrendan agertzen diren Zuzeulariak, argazki eta guzti gurean izen abizenez sinatu eta esateko daukatena plazaratzen duten euskaldunak.

ZuZeuk 15 urteOrain zortzi urte luze, Azkue Fundazioaren babesarekin, Zuzeu GAZTEA Saria ere jarri genuen abian, lehen hiru urteetan hilero 150 euro eta ordutik urtaroko, hiru hilabetero, 500 euro banatu dituena. Geure gazteak, 30 urte azpikoak, euskaraz idatzi eta iritzia ematera xaxatzeko asmoz sortutako lehiaketak 200 sinaduratik gora eta 900 sarrera baino gehiago argitaratu ditu urte hauetan eta aurten ere poz apurtxo bat banatzen jarraituko dugu (datozen egunetan argituko dugu 2024eko lehen hiru hilabeteko saria nork irabazi duen). GAZTEA Sariaz mintzo garela, gogoratu anitzak direla lehiaketara aurkez daitezkeen moldeak: idatziz zein argazki bidez, youtuber edo podcast formatuan…

podcast .eusGainera, zuzeu.Tv, youtube, Sukaldean, pagotxaRZk eta errezetez gainera, gazteen eta kazetaritzaren nazioarteko joerekin bat eginez, podcastgintzara emanak gabiltza 2019tik, eta harro euskarazko podcastei dagokionean gure bultzadaz lagundu eta bidea ireki izanaz. Podcast.eus atarian gordetzen ditugu saioak eta euskarazko podcastetarako linkak. Zuzeu Podcastek sei podcast ekoiztu ditu orain arte; 10minututan, BarruanGaude, KaixoMaitia, zer duzu?, zuzeukoBiPareta, Urpeko Bonbarda, eta EUSKAL GAIZKILEAK SERIEA. Urteurren honetarako beste ondar ale berezi bat denontzako opari, SSK podcast musikala dakarkizugu, “Euskal udalekuetako eta Abaigarko belaunaldi berriei ere aitortza eta eskerrak emateko gogoaz egina”, egileen hitzetan, “muxuak banatzeko gogoaz eta ametsen lurretatik abesti berezi batzuk eskaintzekoaz”. Eta aurrerantzean ere horrela egiteko asmoa dugu, stand by egoeran ditugun saioak berreskuratuz, garapen fasean ditugun egitasmoak aurkeztuz edo jaso ditzakegun proposamen interesgarriekin bat egin eta elkarlanak ekoiztuz. Euskaldunok munduari begiratzeko ere sortu genuen leiho honetan, bada zuretzat tokia. “Zeure hizkuntzan mintzo diren istorioak” kontatu nahi badituzu, edo buruan darabilzuna idatziz zein ahotsez adierazi… zatoz gurekin -ideia interesgarririk baduzu, bota lasai info@podcast.eus helbidera-, eta elkarrekin ibiliko dugu aurretik dugun bide luzea, kontu-kontari.

Mila esker 15 urte luze hauetan bidea gurekin egin duzulako. Izan zaitzagun bidaide beste horrenbestean ere, izan zuzeu, segi bizkor, zaindu eta ondo izan!

 

podcast euskaraz podcast.eus

sukaldean

sukaldean eussukaldeanpagotxa errezetak

ZuZeuk 15 urte  ZuZeuk 15 urte  ZuZeuk 15 urte

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

5 pentsamendu “ZuZeuk 15 urte”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude