ZuZeun 500 sinadura

ZuZeun 500 sinadura –

2009an jaio zenetik hona ZuZeu eztabaida plaza izateagatik ezberdindu da, eta azken hamabi urtetan iritziak plazaratzen eta argudio trukaketan aritu diren zuzeulariei esker izan da hori. Horietako asko dira beraien sinadurarekin plazara salto egin dutenak, eta iragan astean, gure sinatuen zerrendan 500 izatera heldu ginen.

ZuZeun 500 sinadura

Iritzigintza nahiko esparru itxia izan da urte luzez. Hedabideok, orokorrean, gizarteko esparru ezberdinetako jende jantzia nahi izaten dugu zutabegile: unibertsitateko irakasleak, idazleak, musikariak, filosofoak, bertsolariak, zientzialariak, aktoreak, ekonomialariak… Guk ere izugarri estimatzen ditugu beraien esparruan adituak direnen lagunen ekarpenak, baina horretaz gain ZuZeu orainkari digitalak iritzia emateko eta euskal komunitatearen plazan zabaltzeko oholtza txiki bat eskaintzen die herritar guztiei, eta horrek iritzigintza demokratizatu eta aberasten du.

ZuZeuk elkarreragiletzarako abagunea sortzen du. Hedabide batean artikulu edo prediku bat botatzea aldebakarreko ekintza izan ohi da maiz, igorletik hartzailearengana doan mezu bat, baina jatorrizko igorlearengana ez da bueltan kritika on edo txarrik iristen, eztabaidak ez du forma hartzen, nahiz eta horretarako bitarteko teknologikoak eskura eduki. Tarteka artikulu bat eztabaidagai bihurtzen da, baina twitterren, twiterrek dauzkan ezaugarriekin: argudioak sakon eta lasai plazaratzeko zailtasun objektiboak karaktere faltagatik, eta moderazioan taxuz diharduen talde baten hutsunea, besteak beste. Hori da ZuZeun eskaintzen ditugun balio erantsietako bi: luze eta zabal eztabaidatzeko aukera, eta iritzi elkartrukea moderatuko duen talde baten presentzia. Plazara aurpegi bistan eta izen-abizenekin jauzi egiten duten zuzeulariei estima berezia diegu. Gure ataria aberasten dute egunero mila eta bat gai ezberdinen inguruko hausnarketa eta gogoetekin: euskara, politika, arteak eta kultura, hezkuntza, kirola, zientzia, teknologia, ekonomia…

Urak joan eta urak etorri, sinatzaileetako batzuk aspaldian ez dira aktibo izan gurean, une jakin batean ZuZeun maiztasunez idazteari utzi ziotelako: faltan botatzen ditugu, besteak beste, Ainhoa Agirreazaldegi bertsolariaren gogoetak, Josebe Blanco artzainaren Pikunietako hausnarketak, Aingeru Epaltzaren luma, baita gurean artikulu ugari utzi zituen Pedro Migel Etxenike zientzialariaren ekarpenak… ea noiz irakurri ahal ditugun haien burutazio berriak plaza honetan! Batzuk joan eta besteak etorri, bitartean, orain arte argitaratuak irakurtzeko plazera izan ez duenarentzat, ZuZeun dauzka nahieran gurean ekarpena eman duten lagun guztiek utzitako altxorra. Beste batzuk, ordea, heriotzak eramanak, azken hauetako bat da gure aitapontekoa, Hasier Etxeberria eta bere “Alua mundua” bloga. Lau urte maisua joan zitzaigula. Ezin aipatu gabe utzi zendu berri den Mixel Berhocoirigoin laborari gamartarra ere. Talde bat egin behar bagenu, hauetaz gainera, beti fin dabiltzan honako hauek zerrendatu ditzakegu: Joseba Aurkenerena idazle nekaezina eta gure igandetako zutabegile ofiziala; Beñat Castorene uztariztarra, artikulu zein iruzkin bidez iritzi franko ematen duena, eta horretaz gain itzulpegintza librean serioski murgildua dena, jada itzuli baitzuen gurean Michel Duharten liburu bat, eta orain Simone Weil pentsalariaren gogoetak dakarzkigu frantsesetik euskarara ekarriak. Aiora Mujika komunikatzaileak ere asko aberasten du gure txoko hau bere bideoekin. Pako Sudupe idazleak hamaika artikulu zorrotz utzi ditu gurean, baita Joxe Iriarte Bikilak militante komunista historikoak zein Eneko Bidegain irakasle eta ikertzaile abertzaleak. Erredakzioko kide eta kolaboratzaile diren edo izan direnek ere eduki oparoa utzi dute, denek egin eta egiten dugu ZuZeu hedabidea, ezin izen denak aipa eta barka, zinez, denoi, eskerronik zintzoena. Zuzeu, Hasier, Josu eta Martin Erguin, Mikel Lasa, Izaskun Pérez, Ritxi Lizartza, Xan Harriague, Noemi Rivera, Oihan Larrañaga, Lander Arretxea, Urko Uranga, Irati Elizalde, Nagore Vega, Ander Egiluz, Eli Epelde, Iñaki Larrañaga, Malen Aldalur, Arrate Hernandez, Oier Aranzabal, Beñat Hach Embarek, Amaia Rojo, Anartz Bilbao… Lagun eta kolaboratzaile estu gehiagok ere hartzen dute parte gurean: Battitt Crouspeyre, Izaskun Arandia, Imanol Epelde, Gari Garaialde, Mikel Ayllon, , , Rober Gutiérrez, Josean Bueno, Josu Iraeta, Iraitz Madariaga, Markos Zapiain, Patxi Gaztelumendi, Patxi Saez, Itziar Nogeras, Ainara Mendiola, Eduardo Apodaka, Jose Mari Esparza, Mirene Begiristain, Beñi Agirre, Josu Lavin, Josu Naberan, Iñaki Lopez de Luzuriaga, JJ Agirre, Joseba Etxeberria, Joseba Derteano, Xabier Eskisabel, Aitor Unanue, Unai Oñederra, Jon Intxaurraga, Itzalai Alberdi, Leire Regadas, Aitor Gastañeta, Mario Zubiaga, Marie Darrieussecq, Arantza San Sebastian, Mikel Pagadi, Jon Benito, Jon Artetxe, Jon Abril, Galder Gonzalez, Iñigo F.Ostolaza, Joseba Otano, Mario Zubiaga, Patxi Azparren, Xabi Anza, Imanol Lasa, Itziar Aizpurua, Juan Inazio Hartsuaga, … Zerrenda luzatuz, gure beste sinaduren artean aipatu ditzakegu Agurne Gaubeka, Behatokiko koordinatzailea, edota Paul Bilbao, Kontseiluko burua, Aitzole Araneta trans aktibista, Kike Amonarriz euskaltzalea, Patxi Zabaleta euskaltzain eta idazlea, Mariana Grande euskaldunberri argentinarra, Miren Albisu psikologoa, Aitor Salinas-Armendariz futbolzalea, Ager Prieto zientzialaria, Unai Apaolaza pentsalaria, Adur Aleman edota Ioritz Gonzalez euskaltzaleak, kazetari, gidoilari, argazkilari, dibulgatzaile, irakasle, … Beste lagun askok Euskal Herriko luze-zabaleko hedabide ugaritan egiten dituzte kolaborazioak (Euskalerria Irratia, Enbata, Hala Bedi, Uriola, Galde, Ahotsa…), eta haien kolaborazioa ZuZeun partekatzen dute: Andde Sainte-Marie, Alba Fatuarte, Igor Odriozola, Itxaso Viñe, Jaione Agirre, Mikel Irizar, Elixabete Garmendia, Santi Leone, Iker Tubia, Asier Azpilikueta, Xabi Larralde, Iñaki Lazkano, Alaitz Amundarain, Amaia Arregi, Leire Arana Ruiz de Egino, , Iñaki Irazabalbeitia, Nikolas Goñi, Lourdes Oñederra, Jean Louis Davant, ZuZeu Gaztea Sarian parte hartu duzuen 180+ sinadura gazte guzti horiei ere eskerrik asko, 2 milatik gora garen erregistratutako erabiltzaile guztioi, zinez luzea da zerrenda, bakoitzari merezitako aitortza eta eskerrik beroenak.

ZuZeun hasierako egitasmo berarekin jarraitzen dugu, beraz, aurrera begirako lanean: etxe hau pentsamolde ezberdinetako euskaldunen arteko eztabaida plaza gisa indartzen jarraitzea. Badakizu, agora honetan parte hartu nahi izanez gero eskua altxatu besterik ez duzu: erabiltzaile bat sortu eta plazara!

Mila esker guztioi eta biba gu!

 

ZuZeun 500 sinadura ZuZeun 500 sinadura

 

 

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

2 pentsamendu “ZuZeun 500 sinadura”-ri buruz

  • Viva çuec!

  • Benat Castorene 2021-06-14 09:16

    “…horretaz gain ZuZeu orainkari digitalak iritzia emateko eta euskal komunitatearen plazan zabaltzeko oholtza txiki bat eskaintzen die herritar guztiei, eta horrek iritzigintza demokratizatu eta aberasten du.”
    Justu esaldi horri gehi nezake” ikasi nahi dutenei euskarazko idazgintzan trebatzeko tokia” zuentzat eta guztiontzat. nabarmen izan arren
    Zuen esaldi horretan ongi deskribitua dago Zuzeuren ekarpena. Enetako egiazko misioa deritzot batez ere iparraldean sumatzen delarik euskal jendea nahi ala ez kondenatua dela garai gogor bat zeharkatzera gero ta gehiago basamortu filosofiko, linguistiko eta oro har intelektual baten eitea izanen duena.
    Eskerrik asko denei

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude