Itsaso Dominguez eta Amets Aizpuruak eskuratu dute Neguko Zuzeu Gaztea Saria

Itsaso Dominguez eta Amets Aizpuruak eskuratu dute Neguko Zuzeu Gaztea Saria –

Zuzeu Gaztea Saria gazteak euskaraz iritzia ematera xaxatzeko asmoz sortu zen 2016an, Azkueren babesarekin, eta helburu berarekin jarraitzen du bosgarren denboraldi honetan ere.

Itsaso Dominguez eta Amets Aizpuruak eskuratu dute Neguko Zuzeu Gaztea Saria2021ko Neguko Zuzeu Gaztea Sarian hamaika sinadura eta 18 sarrera argitaratu dira, eta horietatik lau gaztek lehen aldiz hartu dute parte lehiaketan. Azken hauetako bi dira, ezohikoa den arren, saria elkarbanatuko dutenak: Itsaso Dominguez Andreu eta Amets Aizpurua.

Itsaso Dominguezek maitasun gutun bat idatzi dio gure gai nagusienetakoa izaten den euskarari, “Zu barik ezingo bainuke…” sarrera sarituan, eta Amets Aizpuruak aldiz, narrazio bat puri-purian dugun Covid-19aren gai dela, “Begiak zabaltzean” izenburu duen testuan. Hiru hilabeteko honetan idatzien mailak gora egin duela iruditu zaigu, irabazlea izendatzeko gero eta zailtasun gehiago eragiten duena. Saritutako sarrerez gain, azpimarratzekoak iruditu zaizkigu, beste bi baino ez aipatzearren, Hodei Aurrekoetxearen kronika, “Aurten ere izango da txerrikirik baserrietan!”, eta kostaldeari gorazarre egiten dion Saioa Martinez de Lahidalgaren “ItsaSO” ere.

Gainontzean, eta datorren hiru hilabetean lehiatuko diren sarrerak argitaratzen hasiak garela-eta, gogoratu arautegian dioguna: “Testu soilaz gain, sareko kontakizun modu berriak erabiltzea ere oso kontutan hartuko da: argazkiak, marrazkiak, bideo eta audioak, multimedia, grafikoak, e.a“. Ea ba gazte, ekin!

.

Parte hartzeko argibideak, HEMEN

Maialen Gallok eskuratu du udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria

Itsaso Dominguez eta Amets Aizpuruak eskuratu dute Neguko Zuzeu Gaztea Saria

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.