Saioa Martinez de Lahidalgak eta Xio Maracak irabazi dute Udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria

Saioa Martinez de Lahidalgak eta Xio Maracak irabazi dute Udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria –

Iazko urritik abendura bitarte, 2021eko udazkenean, ZuZeu GAZTEA Sariak inoizko sarrera kopuru handienetakoa plazaratu du, 30 urte azpiko 29 gazteren 34 idatzi jaso baititugu. Gehien gehienek sarrera bakarra argitaratu dute eta aurretik inoiz sariketan parte hartu gabeak ziren, eta bazen tartean dagoeneko saritua izan den gazte bat ere.

Saioa Martinez de Lahidalgak eta Xio Maracak irabazi dute Udazkeneko Zuzeu Gaztea SariaGuztien artetik bi izan dira nabarmendu gura ditugun idatziak, Saioa Martinez de Lahidalgaren Irun batetik, eta Xio Maracaren Pantxita bat euskaltegi batean bestea. Beraz, bi horiexen artean erdibanatuko da 500 euroko saria. Zorionak!

Aipatutako bi sarrerek puri-purien diren eta, gurean bereziki, kezka eta eztabaida sutsuak eragiten dituzten gaiak ekarri dituzte: osasunarena eta etorkinena batak, eta etorkinena eta euskararena besteak. Gainera, idazkera oso ezberdina erabilita, biak ala biak oso ikuspuntu pertsonaletik jorratuak.

Sarituez gain, aipatzekoak begitandu zaizkigu Amets Aizpuruaren eta Naiara Gutierrez Sanchezen bina sarrerak ere, oso irakurriak eta iruzkinduak izan direnak.

Urtarriletik martxora bitarteko sarreren artetik hautatuko dugu hurrengo sariduna, 2022ko Negukoa, eta hasiak gara jada idatziak argitaratzen. Parte hartzeko, jarraitu zuzen azpian dituzuen argibideak eta, otoi, ez ahaztu ezinbestekoa dela iritziak izen abizenez sinatu eta argazki eta guzti plazatzea.

.

Parte hartzeko argibideak, HEMEN

Nerea Martinezek irabazi du Udako Zuzeu Gaztea Saria

Maialen Gallok eskuratu du udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria

Aitziber Markaidak irabazi du Udaberriko Zuzeu Gaztea Saria

ZUZEU GAZTEA SARIA: Hiru-hilabetean behin… 500€ artikulu onenari

Saioa Martinez de Lahidalgak eta Xio Maracak irabazi dute Udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude