Pantxita bat euskaltegi batean

Pantxita bat euskaltegi batean –

Bi urtez Espainiako Erresumaren aurka borrokatu ondoren, 18 urte nituela iritsi nintzen Euskal Herrira, nire familiarekin biltzeko ahalegin piloaren ondoren. Antza denez, garrantzi handiagoa du “diru-sarrera nahiko izateak”, adin gabeko bat gurasoengandik 11.000 km-ra egoteak baino. Men egin eta burua makurtu behar izan genuen; “Familia-berrelkartzearen” ordez “lanera ahalbidetzen duen erresidentzia bahimena” eskatzera pasa behar nuen; berehala konturatu nintzen Erresuma honentzat adingabe batek ez duela ezer balio, lan esku merkea izateko prest dagoen adineko pertsona bat ezta ere.

Pantxita bat euskaltegi bateanNire aitak 10 urte zeramatzan lur hauetan bizitzen, eta obsesionatuta zegoen nik euskara ikas nezan. Nik, aldiz, Espainiarekin parekatzen nuena arbuiatzen nuen -garai hartan, niretzat Euskal Herria Espainia besterik ez zen- eta hori bere desioa baino handiagoa zen. Bi urte eman nituen Bizkaian bizitzen, eta orduantxe selektibitatea prestatu nuen unibertsitatera sartu ahal izateko. Ondoren, Madrilen ikastea erabaki nuen, Euskal Herria aspergarria zen hiriburuko “zitadina” batentzat (Colombian horrela esaten diogu hirian bizi direnei).

Karrera amaitu eta Euskal Herrira itzuli nintzen. Itzultzean, denboraldi luzea behar izan nuen “penintsula histeriko” honetara -Pamela Palenciano artista feminista handiak esaten duen bezala, penintsula iberikoari buruz ari denean- egokitzeko. Eta Euskal Herriko erresistentziaren historia sakonago ezagutu ondoren, Madrilgo bizitzaren dinamikak eta hemengo bizitzaren dinamikak alderatu ahal izan nituen. Konturatu nintzen bazegoela zerbait euskararekin lotzen ninduela, euskarak nik bizi nahi dudan bezala bizi nahi du: Askatasunez.

Hala ere, konturatu nintzen zer gauza zituzten Madril eta Bizkaiak amankomunean: arrazakeria, zeharkatzen nauten egiturazko beste arazo batzuen artean. Eredu nahiko antzekoekin erreproduzitzen dira, eta, hala nahi denean, hizkuntz faktore diskriminazioa gisa ere erabiltzen da. Une horretan kontraesanak azaleratu ziren nire baitan. Eta neure buruari galdetzen nion: nola da posible euskara bezalako hizkuntza batek, alegia, nire errebeldiarekin bat egiten duen hizkuntzak, zergatik sentiarazten ninduen hain txiki? Atera al daiteke zapaltzen zaituenaren aurka borrokatzeko indarrik? Zapaltzen zaituen gauza bera izan daiteke askatzen zaituena? Azkar ulertu nuen euskara anitza dela eta diskriminatzeko helburuarekin erabiltzen dutenak beren nortasunaren aurkakoak baino ez dira, zeren aniztasunaren aurka egitea euskara beraren aurka joatea bait da.

Horregatik guztiagatik, euskara ikastea erabaki nuen eta Euskaltegian matrikulatu nintzen. Intsumiso jaio nintzen, eta hala izaten jarraituko dut bizitza osoan, hala nahi dut behintzat. Txiki-txikitatik arau zentzugabeak ezarri dizkidate, eta gutxi arte ezin izan ditut ulertu; orduantxe, bonbilatxoa piztu egin zen eta ezin izan nuen saihestu euskararen aurkako errepresioaren eta emakume izateagatik jasan dudan errepresioaren arteko paralelismoa. Eta, orain, emakume migratzailea naizelako, hemen bizitzean jasaten dudana. Euskarak, euskaldunen hizkuntzak, erromatarrei, arabiarrei, arabiarrei, diktadudari eta gure garaiko esku sartzeei… aurre egin die eta aurre egiten dio. Eta ni?

Ni, kolonbiar nekazari apalen biloba, pobreziaren ondoriozko borrokalarien ondorengoa, 500 urte baino gehiago borrokan daraman lur baten alaba… Nik, euskarak historian zehar egin duen bezala, borrokatzen jarraitzen dut; aurrez ezarritakoaren aurka nago, matxismoari, arrazakeriari, Espainiari eta Euskal Herriari aurre egiten diot eta euskararen eskutik egiten dut. Izan ere, hizkuntza honekiko dudan loturak hizkuntza ulertzea edo ez ulertzea gainditzen du; Izan nahi izatearen errebeldiak batzen nau.

Batzuek pentsatuko dute zein astuna naizen, ni neu eta euskararen arteko analogia egiten dudanean. Edo erresistentzia aipatzen dudanean. Baina gizarteak eta erakundeek ez didate uzten beste aukerarik. Kalean, erresistentzia egiten dut latina izateagatik exotizatzen nautenean eta nire gorputza haragi zait hipersexualizatua baino ez da. Unibertsitatean, nire ezagutza ezbaian jartzen dutenean badirudi migrante izateagatik nire ezagutzak eskasagoak direla eta ahalegin bikoitza egin behar dut. Edo euskaltegian, nire ikaskide batzuk -kontzienteki edo kontzientzia gabe- atzeratutak edo inkultuak izateaz trufa egiten dutenean sudakak garelako; euren begiradarekin gurea ez den eta ikasten dugun hizkuntza batean akatsa egiten dugunean epaitzen gaituztenean (normala denean akatsak egitea zerbait ikasten hari zarenean); pribilejiatu insolente mutuen aurka erresistitzen dut, bidegabekeriaren konplize bihurtzen direnean.

Bada… etor dadila nahi duena, etor daitezela matxistak, akademizistak, arrazistak… etor bitez, ni zain izango naiz eta. Kalean eta ikasgelan jarraituko dut, deseroso sentiarazten. Izan ere, deserosoa bada, ondo egiten dudan seinale da. Erresistentzia gabe ez dago existentzia, euskara ni naizelako.

Pantxita bat euskaltegi batean

"Arrotz nire bizitokian, turista nire jaioterrian"

7 pentsamendu “Pantxita bat euskaltegi batean”-ri buruz

  • Como mujer migrante, cada una de sus palabras me permean, me impactan y me esperanzan!

  • Cada una de sus palabras me permean, me interpasan y me llenan de esperanza.

  • Brenda Lucía 2021-12-07 00:42

    muyfuerte, me da sentido :’)

  • What lenguage is this forum in? Wasn’t it in Basque language?

  • Nola azaldu duzun, duzun ikuspegitik ulertzen dut eta egin duzun alderaketa Euskararekin gustatu zait. Erabat ados nago zurekin.

  • Me reconozco en tanto la migración es una experiencia compartida, dolorosa y de lucha!!

  • Bikain Xio! Eta eskerrik asko