Laura Ilardiak eskuratu du azaroko Zuzeu GAZTEA Saria

Laura Ilardiak eskuratu du azaroko Zuzeu GAZTEA Saria

Zuzeu Gaztea Sariak hamaika idazleren 15 sarrera jaso ditu azaroan, horietako bi inoiz lehiaketan parte hartu gabeak. Guztien artetik Laura Ilardiaren Ultimatuma plastikozko poltsei izan da saria lortu duena.

Ilardiak mundu mailako arazo baten berri eman digu, bere larritasunaz ohar gaitezen datu ugari azaldu eta aholkuekin bukatuz; dena oso modu ulergarrian. Alta, ez da izan saria mereziko lukeen sarrera bakarra.

Laura Ilardiak eskuratu du azaroko Zuzeu GAZTEA SariaInteresgarriak begitandu zaizkigu Ainhoa Agirrezabalaren Hau bai nazkaere, emakumearen hilekoaz argi berba egiten duena; Ales Luengoren Interneteko merkataritza seguru edota fidagarria al da?, sarean erosteko joera ezbaian jartzen duena; Galo Barquillaren Mugak gaindituz, eskalada munduan emakumeek izan dituzten lorpenez mintzo dena; Lorea MierrenNire ikasle batek arazoak ditu irakurtzeko, dislexia zer den azaltzen diguna, edo Maddi Etxeberriak Black Fridayere, sarrerari eman dion ikuspuntu sozialagatik. Denak hilabete berean ezin saritu, ordea.

Bestalde, gazteen ahalegina aintzakotzat hartu ez eta iruzkin negatibo samarrak egin dituztenen aurrean etsi ez dezaten eskatu nahi diegu Zuzeu Gaztea Sarian parte hartzen duten gazteei. Segi fin idazten.

Laura Ilardiak eskuratu du azaroko Zuzeu GAZTEA Saria

Erabaki honekin, azaroko saria banatuta, abendukoa baino ez zaigu gelditzen urteko azken saria banatzeko. Eta dagoeneko hasiak gara sarrera berriak jasotzen. Zuzeuk, Azkue Fundazioaren laguntzarekin, 150 eurorekin saritzen du hilabetero 30 urte azpitiko idazleen sarrerarik onena.

Hemen argibideak…

Laura Ilardiak eskuratu du azaroko Zuzeu GAZTEA Saria

Xabier Madorranek eskuratu du urriko Zuzeu Gaztea Saria

Laura Ilardiak eskuratu du azaroko Zuzeu GAZTEA Saria

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.