Ultimatuma plastikozko poltsei

Ultimatuma plastikozko poltsei –

Martxotik aurrera, dendetan ezin izango dute plastikozko poltsarik eman dohainik eta bi urte barru debekatuta egongo dira.

Ultimatuma plastikozko poltsei

Plastikozko poltsen kontsumoa hilabetero hirura murrizteko gai izango zinateke? Ba hori Europar Batasunak datozen zortzi urteetarako markatu duen muga da. 2015eko Europako agindu batean irudikatu zen asmo hau eta gobernuak izapideetan daude gure legeriara egokitzeko. Oraingoz, datorren martxotik aurrera poltsen lodieraren arabera dendak 5 eta 15 zentimo arteko kantitatea kobratzera egongo dira behartuta. Bi urtetan, `kamiseta´poltsa ospetsuak debekatuta egongo dira.

Helburu nagusia barietate honen neurrigabeko kontsumoarekin bukatzea da; gehien banatzen dutenak supermerkatuak, janari dendak eta bazarrak dira. Normalean bakarrik erabiltzen dira erosketa supermerkatutik etxera eramateko, 15 minutu batazbesteko, baina gero lau mende iraun dezakete degradatzen eta desagertzen. Erabilera ia anekdotikoa ingurumenan eragiten duten inpaktu larrietarako: hilgarriak dira hainbat animalientzat (dortokak, baleak, izurdeak…), irentsi ondoren hiltzen direnak. Pazifikoan, bere metaketak `zazpigarren kontinentea´ bezala ezagutzen den uhartetxo itzela sortu du.

Ultimatuma plastikozko poltseiHigiene arrazoiengatik, fruitua, arraina eta haragia granelean ontziratzeko erabiltzen diren poltsak doakoak izaten jarraituko duten bakarrak dira. Azken helburua 2020ko urtarrilerako guztiak debekatuta egotea da, baina bi salpuespenekin: material konpostagarriarekin ekoitzitakoak eta lodienak (50 mikra baino gehiagokoak), haien ezaugarriek berrerapilpen hobea baimentzen dutelako. Hori bai, amnistiatuak izango dira gutxienez birziklatutako plastikoaren %30 baldin badute.

.

180 poltsa urtero biztanleko

Euskaldunok plastikozko 850 milioi poltsa kontsumitzen ditugu urtero, 180 biztanleko batazbeste, bi egunez behin erabiltzearen baliokidea, Europako txosten eta memoriek jasotzen duten bezala. 2009an kontsumoa ia bikoitza zen, 300 poltsa laguneko eta urtero gutxi gora behera. Jaitsiera hau ez da kontzientzia ekologiko arrazoiengatik, baizik eta merkataritza kate nagusiek (mercadona, eroski, carrefour…) data horretatik poltsak kobratzen hasi zirelako, berriro ere frogatuz gure sakela (diru zorroa) ukitzeak disuasio efektu eragikonkorra duela.

Edonola ere, arrazoi ekonomiko eta ekologikoak alde batera utziz, arrazoi praktikoak eta erosotasunarekin harremana dituzten argudioak plazaratuko ditut.

Ultimatuma plastikozko poltsei

Plastikozko poltsen heldulekuak finak dira eta pisu guztia hor kontzentratzen da. Hortaz, demagun 5 kg eramanez bi poltsetan, 2 eskuetan, mingarria izan daiteke. 5 minutu igaro ondoren, eskuetan presioaren marka nabarituko duzu.

Pisu hori, denbora berean, sorbaldetan daramazun motxila batean eramaten baduzu, ordea, ia ez duzu nabarituko. Izan ere, pisua banatzen da (heldulekuak zabalagoak dira) eta sorbaldak indartsuagoak dira pisua eramateko orduan.

Horrez gain, beste arrazoi potentea dugu: plastikozko poltsak erabiliz gero, eskuak ez ditugu libre izango. Pentsa, telefonoz deia jaso, giltzak, euritakoa edo mugikorra erabili behar… eskuak behar ditugu horretarako. Bizikletaz joatea ezinezkoa da gainera (ekipajea eramateko lekuren bat ez baduzu, bederen). Motxilan eramanez gero, aldiz, ez dugu inolako arazorik edukiko.

Ultimatuma plastikozko poltseiJanariz betetako poltsa zoruan uztean, oso ohikoa izaten da, zerbaitek ihes egitea (adibidez, sagarren batek bueltatxo bat ematea erabakitzen duenean) edo poltsa bera apurtzea. Ehunezko motxilak sendoagoak dira.

Honen ondorioz, plastikoari uko egitea ideia mesedegarria da, baina horren ordez, beste “poltsa” eraman beharrean, “motxila”ri erabilgarriagoa deritzot. Eta zu, saiatzen al zara poltsa gutxiago erabiltzen? Arrazoi ekonomikoak edo pratikoengatik? Biengatik agian?

Ultimatuma plastikozko poltsei  Ultimatuma plastikozko poltsei  Ultimatuma plastikozko poltsei
ekologia, itsasoa, plastikoa, plastikozko poltsak

Zer duzu buruan “Ultimatuma plastikozko poltsei”-ri buruz

  • ez nago harritua 2017-12-04 21:17

    Bazen garaia plastikoa are gehiago debekatzeko.
    Tabakoarekin bezala, gutxika egin dute. Gutxika debekatzen ari dira, hain traumatikoa ez izateko.
    Erosoagoa da denok nonahi eta nolanahi plastikoa edukitzea eta erabiltzea. Baina ez da zilegi, ezta gutxiago ere.
    Zorionak artikuluuaz saria irabazteagatik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude