Teknopolisen erreportaje bat, ASEBIO Sariaren irabazle

Teknopolisen erreportaje bat, ASEBIO Sariaren irabazle –

CRIPSR/Cas9 genoma editatzeko teknikari buruzko erreportajea da saritua.

Bioteknologiaren komunikazioa eta dibulgazioa saritzen du ASEBIOk, eta Telebista eta Irratia kategorian saritu du Teknopolisen erreportajea.

Teknopolisen erreportaje bat, ASEBIO Sariaren irabazle

ASEBIO Espainiako bioteknologiako enpresen elkarteak jakinarazi duenez, Teknopolis telebista-saioaren erreportaje batek irabazi du ASEBIO saria, Telebista eta irratia kategorian. “CRIPSR/Cas9, genoma mozteko guraizeak” da erreportajearen izenburua; iazko urrian eman zuten ETBn, baina noiznahi ikus daiteke Teknopolisen webgunean.

CRISPR/Cas9 teknikak sekulako iraultza ekarri du genetika-arlora, hari esker, gene akasdunak ordezkatzeko aukera baitago. Teknikaren aitzindari nagusietako bat, Juan Francisco Martínez Mojica, elkarrizketatu zuen Teknopolisek orain saritutako saioan, baita teknika hori erabiltzen hasi diren UPV/EHUko ikertzaile batzuk ere: Josean Rodríguez Perez, Izortze Santín Gómez, eta Ainara Castellanos Rubio.

Alaitz Ochoa de Eribe Aguirrek zuzendu zuen saioa, eta animazioak, berriz, Guillermo Roa Zubiak egin zituen.

Gainerako kategorietan, hauek izan dira sarituak: Muy saludable aldizkariko Jesús Méndez Gonzálezen “Transplanteen hamar mugarri”, eta Ignacio López-Goñiren microBIO eta El rincón de Pasteur blogak. Azkenik, José Antonio Lópezek jasoko du Merezimendu Saria.

Teknopolisen erreportaje bat, ASEBIO Sariaren irabazle

Elhuyar 1972an jaio zen zientzia eta euskara uztartzeko asmoz. Elhuyarrek Kultur Elkarte bezala egin zituen lehen urratsak eta 2002an Fundazio bihurtu zen. Ordutik, Elhuyar Fundazioak etengabe dihardu lanean zientzia eta teknologia gizarteratzeko eta euskararen garapena bultzatzeko. Elhuyar Fundazioa irabazi asmorik gabeko erakundea da eta hainbat diru-iturriri esker dirau lanean: bazkideen ekarpenak, diru-laguntza publikoak eta Elhuyarrek ekoizten dituen produktuetatik lortutako mozkina. Elhuyarren xedea hauxe da: Euskara zientzian, teknologian eta gizartean sendotzen eta harentzako arlo berriak eraikitzen egiten dugu lan, euskal komunitate aktiboa eta kritikoa helburu.