Euskalkien etxea sarean

Euskalkien etxea sarean

Euskalkiek ere badute euren lekua sarean. Euskal Herrian mintzatzen den euskararen berri izan nahi duenak modu errazean aurkitu dezake nahi beste informazio Euskalkiak.eus atarian. Euskalki guztien ezaugarriak, historian egin diren sailkapenak, haien jatorria, hizkerak, euskara bateratzeko ahaleginak, literatura euskalkiak… eta hainbat bideo biltzen ditu.

Euskalkien etxea sarean

Koldo Zuazo da proiektuaren arduraduna beste bost lagunekin batera. EHUko fakultateetan eta hainbat liburutan zabaldu izan du bere lana, eta orain, Interneten ere bai. Euskara mintzatua erakusten du webguneak: euskalkiak, euskara batua, literatura eta tokiko batuak, eta ikus-entzunezkoak.

Lau lantaldetan banatua dago euskalkien azterketa: lehenak XVII. mendetik gaur arteko euskalkiak biltzen ditu, bigarrenak egungo bost euskalkiak (mendebaldekoa, erdialdekoa, nafarra, nafar-lapurtarra eta zuberotarra), hirugarrena euskalkien jatorriaz arduratzen da eta laugarrenak zenbait hizkeraren gaineko monografikoak biltzen ditu. Dena den, euskalkiez gaiz, historian zehar euskara bateratzeko egin diren saioak ere aztertzen ditu.

Ikus-entzunezkoek berebiziko garrantzia dute webgunean, hiztun ezberdinekin egindako elkarrizketak tarteko. Datorren otsailaren 4an, Gasteizko Oihaneder Euskararen Etxean aurkeztuko dute webgunea. Sarean martxan dago jada, saltseatu hemen.

 

 

 

Euskal Herria, euskalkiak, euskara, webgunea

Zer duzu buruan “Euskalkien etxea sarean”-ri buruz

  • Bittor Hidalgo
    Bittor Hidalgo 2015-12-29 16:00

    Eskerrik asko, benetan, webgune berriagatik, Koldo Zuzaori eta talde osoari. Ezagutzatik datokigu aberastasuna. Ondo izan 2016an ere

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude