Amets Aizpuruak eskuratu du Neguko Zuzeu Gaztea Saria

Amets Aizpuruak eskuratu du Neguko Zuzeu Gaztea Saria –

Amets Aizpuruak eskuratu du Neguko Zuzeu Gaztea Saria2022ko Neguko Zuzeu Gaztea Sariak, urtarrilaren 1etik martxoaren 31 bitarte, bederatzi sinaduraren 19 sarrera argitaratu ditu, eta beraz, parte hartu duten gehienek sarrera bat baino gehiago plazaratu dute. Bederatzi sinadura horietatik seik lehen aldiz hartu dute parte lehiaketan, eta gainontzekoetatik bik inoiz irabazi izan dute saria.

Guztien artean, eta “Jasotakoa itzultzen” sarrerarik azpimarragarriena dela iritzita, Amets Aizpurua saritzea erabaki dugu. Aipatutako idatzian, asoziazionismoa eta borondatezko lanak krisian diren honetan, auzolanaren aldeko aldarria egiten du Aizpuruak, esperientzia propiotik abiatuta. Saritutako sarreraz gain, izan da nabarmentzea merezi duen besterik ere. Berbarako, Amets Aizpurua beraren “Garaiak aldatu omen dira”2017an saria sortu genuenetik izan dugun sarrerarik irakurrienetakoa, 3.000 ikustalditik gora izan baititu; edo bederatzi iruzkin jaso dituen Ainara Lagüera gaztearen “Jaiotza tasa handitzeko, ekonomia ez da erabakigarria”, pare bat baino ez aipatzearren.

Behin 2022ko Neguko Zuzeu Gaztea Saria emanda, dagoeneko hasi gara Udaberriko saria eskuratzeko lehian izango diren sarrerak argitaratzen, apirilaren 1etik ekainaren 30era bitartekoak. Irakur itzazu, hemen klikatuta!

.

Parte hartzeko argibideak, HEMEN

Nerea Martinezek irabazi du Udako Zuzeu Gaztea Saria

Maialen Gallok eskuratu du udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria

Aitziber Markaidak irabazi du Udaberriko Zuzeu Gaztea Saria

ZUZEU GAZTEA SARIA: Hiru-hilabetean behin… 500€ artikulu onenari

Amets Aizpuruak eskuratu du Neguko Zuzeu Gaztea Saria

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.