Janire Latasak irabazi du Udako Zuzeu Gaztea Saria

Janire Latasak irabazi du Udako Zuzeu Gaztea Saria –

2022ko uztailaren 1etik irailaren 30era bitarte Gaztea sailean plazaratutako sarrerak izan ditugu Udako Gaztea Saria eskuratzeko lehian. Guztira, tarte horretan, hamabi sinaduren 21 sarrera argitaratu ditugu; aurretik ere jada saria eskuratua zuen bat ezik, gainontzeko sinadura guztiek lehen aldiz plazaratu dute gurean. Tamalez, hamabi horietatik hiruk ez dute argazkirik agertu izen-abizenekin, lehian parte hartzeko ezinbesteko arau duguna.

Janire Latasak irabazi du Udako Zuzeu Gaztea SariaArgitaratutako 21 sarreretatik, Janire Latasaren “Gizon eta emakumeen adimena ezberdina da” idatzia begitandu zaigu bikainena, artikuluaren bigarren partean egiten duen salaketagatik: gero eta murritzagoak direla eztabaidarako eremuak egun. Saritutako sarreraz gain, badira arreta merezi duten gehiago ere. Zinez interesgarria begitandu zaigu Amets Aizpuruak “Lorca hil dutela” sarreran egindako hausnarketa, eta argigarriak Ines Gonzalezen “Potolofobia”, edo iritzi beharrean azalpenak ematen dizkiguten Angela Perezen “Guaraniera eta Paraguaya: Herrialde guztiz elebidun eskasetakoa munduan” eta Alex Gomezen “Ukraniar gatazkaren ikuspegi historikoa, NATOren hilobia?”. Azken honek, gainera, eztabaida eragin du.

Hurrengo saria 2022ko Udazkenari dagokiona izango da, urriaren 1etik abenduaren 31ra bitartean 30 urte azpikoek plazaratutako sarreren artean hautatuko duguna. Dagoeneko argitaratu ditugu batzuk, irakurle. Berandu baino lehen, eman iritzia, eta argitaratu zeurea.

.

Parte hartzeko argibideak, HEMEN

Nerea Martinezek irabazi du Udako Zuzeu Gaztea Saria

Maialen Gallok eskuratu du udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria

Xabier Caceresek eta Irati Lazkanok irabazi dute Udaberriko Zuzeu Gaztea Saria

Udako Zuzeu Gaztea Sari Janire Latasak irabazi du Udako Zuzeu Gaztea Saria

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.