Pantailak euskaraz

Pantailak euskaraz – 

Egunean 11 ordu pantaila aurrean egoten garela dio Empantallados enpresak argitaratutako informe batek. Hau da, egunaren hein handi bat. Beraz, euskera sustatu nahi badugu, euskarak pisu handia izan beharko du esparru digitalean. Errealitatea berriz, ezberdina da.

Entretenimenduari dagokionez sare sozialak, (Tik Tok, Instagram, Youtube,…) pelikulak eta OTT plataformak (Netflix, Disney+, Hbo,…) dira esparru digitaleko eduki gogokoenak. Hauetan, euskararen gabezia nabarmena da. 

pantailak euskaraz

Alde batetik, sare sozialetan milloika erabiltzaile daude. Erabiltzaile bakoitzak sortzen dituen edukiak zein hizkuntzatan egiten dituen erabaki dezake. Gehien bat lagunekin argazkiak eta bideoak partekatzeko erabiltzen dituzte, baina azkenengo boladan negozioa egiteko erabiltzen dituztenak ere badaude. Euskararen kasuan, azkenengo hauen kopurua oso txikia da, publiko mugatua baitu. Euskaraz idazten duen influencer handiena seguraski Itziar Ituño aktorea da. Instagramen 5,5M jarratzaile ditu (“La Casa de Papel” saio famatuan parte hartu zuen) eta igotzen dituen testu guztiak ingelesez eta gazteleraz gain, euskaraz idazten ditu. Euskaraz bakarrik idatziko balitu, ez lituzke hainbeste jarratzaile izango. 

Bestetik, filmak, serieak eta hauek batzen dituzten plataformak ditugu. Hauetan, euskarazko eskaintza oso eskasa da. Ikusentzunezko eduki gehienak atzerrian ekoiztu egiten dira eta hizkuntza koofizialetara bikoiztea diruaren ikuspuntutik errentagarria ez dela dirudi.

Ildo beretik, zinema eta telebistan euskara gabezia nabarmena da. EITBek adibidez marrazki bizidun berberak errepikatzen ditu behin eta berriro. Hau gutxi balitz, pasa dan  astean Donostin ospatutako Zinemaldiaren (estatuaren iparraldean ospatzen den ikus-entzunezko festibalik garrantzitsuena) sail ofizialean ez da  euskarazko film bat ere ez agertu. Hain zuzen ere, Zinemaldian aurkeztu diren eduki guztietatik bakarrik %10 euskaraz eleaniztuta edo azpitituluekin egon da. Zorionez, aurten estatu osoan ezarri egin den lege batek Netflix eta antzeko plataformek eskaintzen dituzten edukien % 6a hizkuntza koofizialetan ekoiztuak izan beharko direla dio. Hau da, beste hizkuntzetan ekoiztu eta gero hizkuntza koofizialetara bikoiztuak ez dira kontuan izango. Era berean, plataformek bikoizketak eta azpitituluak sartu beharko dituzte, jadanik aukera horiek dituzten filmetan.

Amazonek adibidez lehenengo pausuak eman ditu gai honetan: eitb.eus/acuerdo-entre-eitb-y-amazon-prime-video-para-difusion-por-streaming-de-varias-de-sus-producciones

Argi dago, administrazioen parte hartzea erronka honetan ezinbestekoa dela. Baina, zein nolako emaitzak dituzte euskaraz eskainitako edukiek? Bakarrik euskadiko biztanleriaren kopuru oso txikiak ikusten dituzten edukietan inbertitzeak merezi du? EITBko Youtube bideoek adibidez bisita gutxi dituzte. Zenbat ikusle izango dituzte telebistan? Euskadiko zinemetan aurkezten diren filmek zenbat sarrera saldu ote dituzte? 

Pantailak Euskaraz euskara esparru digitalean bultzatzen saiatzen ari den mugimendua da. “Pantailak Euskaraz mugimendua Disney Euskaraz, Netflix Euskaraz, Zinemak Euskaraz eta Game Erauntsia ekimen herritarrek, eta, TINKO EUSKARA eta BIEUSE bikoiztaile euskaldunen elkarteek osatzen dute.” Haien web orria ikustera gonbidatzen zaituztet, manifestua eta guzti baitute. pantailakeuskaraz.eus

Momentu honetan, aipatzekoa da EITBek Naufragoak izeneko saioagatik egindako apustua. Denbora luzean katearen apustu handiena da. Gaztelaniaz gazteen artean modan dauden saioetan inspiratua dago. “Supervivientes” modukoa. Momentuz, bakarrik lehenengo atala kaleratu duten arren, entzun ditudan iritziak ez dira oso onak izan. Dena den, honelako saio batek ikusleen adierazmena harrapatzen badu onuragarria izango da ikus-entzunezko industriarentzat eta hizkuntzarentzat ziur. 

Aipatzekoak diren beste proiektuen artean Fermin Muguruzaren Black is Beltza: Ainhoa filma dago (bigarren filma da). Ferminek Donostiako Zinemaldian filma aurkeztera zihoala “garrantzitsua da euskarazko ikus-entzunezko eduki gehiago nahi izatekotan euskara sortzaileak bultzatzea” azpimarratu egin du. Irailaren 30ean zinematan estreinatuko da beraz guztiok zinemetara! blackisbeltza.eus 

Ikus-entzunezko joera berriak jarraitzen, euskarazko eduki plataformak ere sortzen hasi dira. Hain zuzen ere, EITBeko aurrekontua aurten %9 bat igo da (161,5 millioi eurora) Primeran izeneko streaming plataforma bat sortzeko, “Basque Netflix”.

Halaber, Haurrentzat, Gookapi izeneko enpresa euskarazko marrazki bizidunak ekoizten eta  dohainik eskaintzen ari da. Goiz, eduki gehiago eskainiko dituzte teknologiak berritzaileak erabilita. (360ºko edukiak, errealitate birtuala,…) Guztia euskaraz! youtube.com/GookapiEuskaraz

Beste hizkuntzak bezala, euskarak bere eskaintza pirata ere badu. Hori da euskal-encodings.eusen eta odysee.com/@euskaragara.net-en kasua. Euskarara bikoiztu diren hainbat film batzen dituzten guneak. 

Gorago Ferminek esan bezala, administrazioen laguntzaz gain sortzaile euskaldunak gure babesa behar dute. Bai sare sozialetan edukiak sortzen dutenok bai eduki profesionalagoak ekoizten dutenok ere.

Gaur, ostiralak 30, 3 euskarazko estreinaldi ditugu (Izurde Mutikoa, Black is Beltza: Ainhoa eta 918 Gau) . 2 euskaraz ekoiztuak eta 1 bizkoiztuta. Erakutsi diezaiegun gure babesa eta euskararen edukienzat beharra existitzen dela. Gora euskarazko edukiak!

Pantailak euskaraz