Ukraniar gatazkaren ikuspegi historikoa, NATO-ren hilobia?

Ukraniar gatazkaren ikuspegi historikoa, NATO-ren hilobia? –

Gaur egun pil-pilean dagoen gai batez idaztera nator, Errusia eta Ukrainaren guda hasteko aurrekarietan eta honek Europan zehar izango dituen ondorioei buruz bereziki. Edonork daki Europako ekialdeko lurraldeek beti gatazka giroan egon direla SESB (Sobietar batasuna) 1991.urtean jausi zenetik, Yugoslaviako guda, Krimeako guda,…; baina jendeak ez daki zergatik deklaratu dion guda Errusiak Ukrainari, lurra bereganatzeko guda bakarrik ez delako, guda politiko eta kulturala ere badelako. Honekin batera, Europan krisialdi politiko zein ekonomikoa suertatuko dela, Europarrak baretu direlako eta kanpo potentzien kontrolpean geratu delako, bai Estatu Batuen eta bai Asiar potentzien (Txina, India,…) ekonomiaz zein Ekialde hurbilaren energiaz baliatzen direlako.

Por qué las regiones de Donetsk y Lugansk interesan a Putin: las claves del conflicto en Ucrania
1.Irudia: Ukraniako Mapa. Laranjez Lugansk eta Donetsk. Gorriz Krimeako Penintsula.

Errusiaren izenean, Ukrainan sartu dira Luganks eta Donetsk-eko (1.Irudia-Laranjez) eskualdeak eskuratzeko zein defendatzeko, baina gatazkak askoz garai zaharrago batetik etortzen dela esan beharko litzateke. Ukraina lehen mundu guda arte Errusiar Inperio eta Austriarren artean banatuta zegoen. Gainera, Kieveko Rus garaitik “nazio” independentea zenean, hots, 1240. urtean konkistatua izan zenetik, beste erreinuen eskuetan egon den lurraldea da, nazio eta kulturalki. Honek Ukraniarrei kultura borrokalaria  izatea eragin dio, bai lurraldean bai kulturan; honekin batera, Errusiar Tsar-ek hauen kultura zapaldu zuen mendeetan  zehar, separatismoaren indarra hautsiz eta errusiar kultura inposatuz. Egoera honek Errusiar kolono askok Ukrainar  lurraldeetara joatea eragin zuen, lurraldea “errusifikatuz”. Ahaztu barik inperioa Ukraniar herritarrak Siberiatik sakabanatu zituela, bai lurraldeak populatzeko zein nazio ukraniarrarekin akabatzeko asmoz. Informazio honek azaltzen digu gaur eguneko Ukrainar  lurraldeetan Errusiar kulturako pertsonak daudelako, komunitate handiak, gehienak ekialdeko zein hegoaldeko lurraldeetan egonda, hots, Krimea, Luganks eta Donetsk-eko zonalde lehiatuak.

Agence France-Presse on Twitter: "Mapas comparando la composición de la Unión Soviética y la situación geopolítica actual de cada ex república soviética #AFP #Infografía https://t.co/1G6mdRRa2X" / Twitter
2.Irudia: 1991. urteko mapa SESB-ko errepubliken banaketa erakusten digu, Krimeako egoera azalduz. 2022.urteko mapa Errusia eta bere aliatuak (gorriz) eta Nato zein Ukrainiako egoera azaltzen digu.

Krimeako penintsula (1.Irudia-Gorriz), Greziar polisen garaitik, Itsaso beltza kontrolatzeko puntu estrategiko bat izan da Bosforoko itsasertzearekin batera (2.Irudia). Errusiar Inperioak eskualde hau eskuratu zuen 1783. urtean Otomandar eskuetatik (benetan, Krimeako hordak zeukan penintsularen kontrola, estatu satelitea izanda). Honek XIX. mendean zehar zenbait “gatazka mundial” sortu zituen Otomandar eta Errusiar inperioak kontrola berenganatu nahi zuelako, gatazka politiko, ekonomiko zein erlijiosoak (errusiarrak kristau ortodoxoak ziren eta Otomandarrak islamiarrak). Ukrainarrek ez zuten Krimea lortu XX. mendera arte, SESB jada existitzen zelarik. Errusiarrek 1954. urtean lurraldearen kudeaketa Ukrainar errepublikari transferitu arte, hau errusiarrek penintsulara sarbidea ez zutelako gertatu zen, kudeaketa errazago eginez. Aldaketa administratibo honek Sobietar Batasunaren goreneko unean gertatu zen, hauek potentzia mundiala izanik, baina 1991. urtean SESB desegin zenean, Krimea Ukrainarekin batera, banandu zen, errusiar populazio gehienezko lurraldea Ukrainarren esku geratuz. Honek Errusiar eta Ukraniarren artean gatazkak sortu zituen hasiera-hasieratik, eskakizun diplomatikoak eginez lurraldea berenganatzeko. Egoera txarrerantz joan zen 2010. hamarkadan zehar, 2014. urtean guda piztu zen arte (2.Irudia). 

El Pacto De Varsovia: La Alianza Militar Liderada Por La Unión Soviética - Proyecto Viajero
3.Irudia: NATO-Urdinez eta Varsoviako Paktuaren-Gorriz banaketa.

Aurreko mendeetako egoera kultural azalduta, 2022. urtean piztutako guda hobeto uler genezake. Seguraski, gehienok kausa territoriala soilik izan dela pentsatzen genezake, baina ez da kausa nagusia, arrazoi nagusiak politiko zein kultura direlarik, NATOrekin zerikusia dutenak. NATO-hegoaldeko lurraldeen aliantza defentsiboa daukagu, hots, Estatu Batuarrek guda-hotzean zehar Sobietarren ekialdeko Varsoviako paktuaren kontrakoa (3.Irudia). Non dago gatazka? Honek Alemaniar bateratzearekin datoz; Sobietarrak paktu batera ailegatu ziren Estatu Batuarrekin bateratze prozesua ez ekiditeko, izena “Tratado Dos más Cuatro”. Tratatu honek bateratzea aldarrikatzearekin batera, NATO-k Varsoviako paktuaren parte izan ziren herrialdeak ez zuela onartuko baiesten zuen, hau da, NATO ez zen ekialderantz zabalduko promesa. Dakigunez, NATOk ez dio kasurik egin paktu honi, eta bai Ipar Atlantikoko Itunaren Erakundea bai Europar Batasuna SESB-ren kontrolpean zeuden herrialdeak onartu dituzte.

Hasieratik kexatu zen Errusia, bakarrik kexa diplomatikoak suertatuz. Estonia, Letonia eta Lituania xake-taulan sartu zirenean, Errusiar errepublikaren muga dituzten herrialdeak, tentsio handia sortu zen, Errusiak ez dituelako nahi NATOren soldadu zein misilen presentziak haien mugetatik hurbil, euren segurtasuna kolokan ikusten duelako. Ukrainaren kasua apartekoa izan da, baltikoko herrialdeak NATON sartu bezain pronto, Errusiarrek aldarrikapen argi bat idatzi zuten, ez zuten onartuko berarekin muga egiten dituen herrialde gehiagori NATON sartzen utziko. Errusiarrek, Ukrainaren ideiak jakin bezain pronto eta Ukrainaren pro-errusiarrekin dituen barne gatazkez baliatuz, ultimatum-a bidali zuten: Lurraldeak ematea ala guda (2.Irudia-2022.ko mapa). 

Putin Errusiako presidenteak (Tsar berria dela esango beharko genuke) azkar-azkar tropak Ukraniar mugetan jarri zituen, Zelenski presidente Ukraniarrari beldurra emateko (beste pertsonaia bat da, presidente izendatu zutena telebista saio batean agertzeagatik, hots, politikari berria da). Honek, bere atzean NATO sartuko zela pentsatuz, gudari ekin zion, gaurko egoerara ailegatuz. Momentu hauetan, guda ez da bakarrik Ukrainar lurraldeetan gertatzen, guda politiko zein ekonomikoa suertatu da. Ukrainar zein hegoaldeko herritar gehienek Errusiar “deabrutze” (4.Irudia) prozesuari ekin diote, hau da, Putin zein Errusiaren kontrako politikari ekin diote. Ideia honek herrialdeek Errusiar erasoa kondenatzea edo jarritako isunak kanpoan uzten ditu, baina deabrutze prozesu hau suertatzeko albisteez baliatu dira, denok ikusi ditugulako mila albiste Putini buruz. Gainera, ez dugu ikusten Errusiaren aldeko ikuspegia dituzten berriak, begi-bistan geratuz hegoaldeko herrialde “demokratikoak” oraindik zentsuraz baliatzen direla haien ideiak bakarrik zabaltzeko, errusiar, txinatar edo Iparraldeko Koreako herrialde “gaiztoetan” gertatzen den bezala. Gainera, NATOren egiatasuna zalantzan geratu da. Aliantzak ez du bere aliantzan sartuko den kide berria defendatu, guda piztu bezain laster bigarren mailako errol batean geratuz. Honek, seguraski, aliatu berriak eskuratzea zailduko du, hala nola, barruan dauden konfiantza gutxitu.

Vladimir Putin y su insaciable apetito de poder, en la viñeta gráfica de Alfredo Boto-Hervás
4.Irudia: Errusiaren edo Putin-en “deabrutze” prozesua.

Guda honek ondorio latzak eragingo ditu gaur egungo mundu globalizatu honetan, jada pairatzen ari garenak: inflazio zein prezio igoera ikarragarriekin (gasolina adibide onena izanda). Lehenik, gosetea egongo dela argi geratzen da, Ukraniar zein errusiar nekazaritza Europako aletegiak direlako. Prezioak lehertu egingo dira eta nekazal lurralderen suntsitzeak garesti pairatuko ditugu. Honekin batera, izugarrizko krisi energetikoa pairatuko dugu, errusiar gasak Europa erdiaren etxeetan argia izatea bideratzen duelako. Argi geratu zaie europarrei ezin duela kanpoaldeko herrialdeez baliatu haien egonkortasun ekonomikoa ziurtatzeko, baina nondik atera dezake Europak beharrezkoa den energia? Honek teknologia berriak bultzatu eta energia-garbien bultzatzea eragin dezake, baina hau gertatzeko, Europak etorriko den hurrengo krisi ekonomikoari biziraun beharko dio.

Informazio honekin, ez dut errusiar erasoa justifikatzen, baizik eta buruari eragin nahi diot, pertsona guztiek informazio iturri bakarra ez irakurtzea da ideia, hots, ez geratu bakarrik zure ideologia bultzatzen duen egunkarietan, baizik eta konfort-zonaldetik atera eta ideia berriak bilatu. Gainera, artekariak ezagutzea oso garrantzitsua da gatazkak ezagutzeko, ez delako bakarrik bat-bateko egoera bat, mendeetan zehar osatu den gatazka bat delako.

Ukraniar gatazkaren ikuspegi historikoa, NATO-ren hilobia?

19 pentsamendu “Ukraniar gatazkaren ikuspegi historikoa, NATO-ren hilobia?”-ri buruz

  • Mikel Haranburu 2022-07-26 19:27

    Eztabaida luze eta aspergarriak egin genituen batzuk Errusiak Ukraina suntsitzeko asmoz egindako erasoen inguruan. Bidegabekotzat jo genituen batzuk; baziren bide erdian geratu zirenak, bai eta Errusiari aurpegia garbitu ziotenak. Baziren Ukraina behin eta berriz kritikatu zutenak, Errusiari buruz ezer gutxi gehituta. Baziren historian, estrategia planetarioan… arrazoiak bilatzen zituztenak. Baziren NATO besterik aipatzen ez zekitenak, baina aldi berean Donbasseko erregioa ahotan zerabiltenak.
    Tira, boskarren hilabetean sartu ginen orain egun batzu, eta Errusia bere armategiak hustu eta hustu ari da Ukrainaren gainean, landak zulatuz, etxeak, eskolak, osasun-etxeak, museoak, merkatuak, mota orotako elizak… birrinduz. Herritarrak zafratuz krudelkeria osoaz.
    Iritziak, ordea, isilik daude aspaldi. Dakigunak jakinik ere, ez daukat argi ea oraindik Errusiak egiten ari dena egin beste erremediorik ez duen, NATO non arraio dabilen, gruyere gazta moduko Donbassen pare bat errepublika egingo dituen, erreferendum batzuren bitartez (populazioaren zati batzu bahituta gero, noski), desnazifikazioa ongi joan zaion, “desukrainazioa” bezainbeste, edota orain Errusia lehen baino handiagoa den, ala planetan bere “poloa” eraikitzen jarraitzen duen, Congo Eritrea, Siria eta abarren laguntzaz.
    Baina gaur, Georgiako presidenteak Errusiaren saiakerak salatu ditu, zer eta Georgiako lurralde batzu bereganatu nahi dituela. Ez da orain hasi beste “gerra” hau, ez, geoestrategian jakintsuek esango digute 2008an izan zela, auskalo NATOk beste erremediorik uzten ez ote zion, edo han Errusiaren aldeko nazionalistak bazeuden, noski, eta haiek defendatu behar zituen Moskuk. Osetia eta Abjasia dira lurralde horiek. Ez dakit, agian Errusiak duen ohitura, tradizioa da, ondoko herrialdeei erasotzea lurralde dela zio…
    Bitartean, iritziak iritzi, Ukrainak Errusiaren eraso kupidagabea jasaten jarraitzen du, Errusia bere demokrazia militarra sakontzen, NATOri aurre egiten, omen, eta mundu guztia armak eta nuklearrak berriro erruz fabrikatzeari ekin beharko dion bere buruari galdezka. Honez gero, ia berrogei mila Errusiar (ez VIP, errepublika txiroetakoak bertaratutakoak nagusiki) lurrean daude hilik, zaldi batek bere burua kolpatzen jakingo balu bezala.
    Eta neronek hasieran egin nuen Nafarroako historiaren alegoria, gutxi gorabehera, baliosa zait oraindik ere…

  • Denek diote gerran gaudela, eta gure poltsikoek igarriko dutela. Sakrifizioak egin behar ditugula Errusiaren eraso inperialistaren aurrean. Ez dakidana da oraindik ze unetan deklaratu digun gerra Errusiak. Zuk ba al dakizu, Mikel?
    Sakrifizioak egin behar ditugu Europan Ukrainari Errusia inperialistaren aurka laguntzeko, baina Saharako uretan arrantzan jarraitzen dugu, Marokoren lagun (eta are, Marokoren burujabetza aldarria ontzat eman dugu, inperialismo basatiena babestuz). Honek ez ditu astero bi artikulu sortu Zuzeun, ez du Gaur egun-a irekitzen. Honekin ez datorkigu Mikel lezio moralak ematen.
    Zuri balio badizu, ni pozik. Niri ez dit balio, ordea.
    Baina lasai, inork ez dizu kenduko darizun dignitate inpostatua. Segi zurean.

  • Mikel Haranburu 2022-07-27 15:26

    Esan dudana esan dut, eta artikulu honetako iruzkin gisa, artikuluak gai horretaz ari delako. Sahara, Maroko… gai horiei buruz idazten denean, nire iritziak eman nitzake. Ez ordea, lezio moralik. Ez natorkizue; zaudete lasai.
    Errusiak gerra ez dio inori deklaratu, ez eta Ukrainari ere; “operazio berezia” da, agian horregatik mendebaldeko estatuek ez dute deklaraziorik behar ekimena hartzeko.
    Lezio moralik emateko, asko jakin behar da; zurea bezalako “des-lezio” morala emateko, aldiz, gehiago oraindik.

  • Nik ere esan dudana esan dut. Hasieratik esaten nuena, gaiarekin erabat bat datorrena: Ukraina inbaditu du Errusiak arrazoi geopolitikoengatik, eta guk gerra deklaratu diogu arrazoi geopolitikoengatik. Marokok gauza berbera egin du Saharan, arrazoi geopolitikoengatik, eta guk onartu egin diogu, arrazoi geopolitikoengatik.
    Ni kezkatzen nau zergatik dugun Ukrainakoa egunero telebistan, eta bestea berriz ez.
    Beste guztia, ukrainako umeak eta museoetako bonbak, zu bezalako inozoentzat bazka. Etikak eta giza eskubideek zerbait inportako balute bezala nazioen arteko harremanetan. Errusiar gaizto horiek! Donk dakigu George Bush nola epaitu zuten Afghanistango gerra krimenengatik, eta nola ezarri zizkion EBk zigorrak AEBri ilegalki Irak inbaditu zuenean. Baina Erruisarekin hori egitea, europarrontzat kalterako bada ere, betebehar morala da, baten batek hori erabaki duelako.
    Okerrena da ez zarela gauza esateko nork erabaki duen hori, eta loro baten moduan errepikatzen zabiltza ezezagun horrek esandakoa, zuretzako etxekalte bada ere.
    Ah, eta gerran gaudela ez diot nik, Josep Borrell Europar batasuneko Atzerri Gaietarako Goi Komisarioak esana da.

  • Mikel Haranburu 2022-07-27 18:36

    Hortaz, galdetu Josep Borrell Europar batasuneko Atzerri Gaietarako Goi Komisarioari zeinek zer deklaratu duen, ez niri.
    Okerrena… ni zertarako gauza naizen, edo loro baten moduan zer errepikatzen dudan? Mesedez, ez eman niri inolako garrantzirik. Inozoa naizen ala ez gutxi axola.
    Kasu egin nik azaltzen ditudan uste edo ideiei, eta horiek eztabaidatu, foroa horretarako eta artikuluak iruzkintzeko da eta, ez nire baldintzapen pertsonalak.
    Baina berriro ere beste gai batzuk ekartzen dituzu, eta ez zara lotzen Ukraina jasaten ari den erasoari, izaten ari den kalteei, Errusia eragiten ari zaion suntsipenari. Hori izan zen nire zioa Ukrainaren alde agertzeko, gatazka honetan, otsailaren 24tik aitzina. Gainerakoak badira, baina Errusiak, geopolitikoki ala ez (hori eztabaidagai handia baita), egun horretan abiatu zuen berea erasoa, Putinen hitzari segiz. Bost hilabete iraganda, beharbada lehengo iritziak berriro zenbatesteko unea da.
    Nire “esan dudana esan dut”, artikuluaren gaia huraxe delako esan dut; esaldiaren bukaerarekin lotuta, artikulua horretaz ari delako.

  • Gustatu edo ez, Borrell gure agintaria da. Bera eta bera bezalakoek sartu gaituzte gerra batean, zuk eta nik deus esan gabe. Zu alde zaude, ni ez. Baina ni sartu naute zure gerra berean. Hala izan bedi.
    Eta Ukrainakoaz esan dizut nire iritzia: bertako basakerien argazkiak inozoen bazka, negar hipokritak egiteko.
    Ni Ukrainakoak kezkatzen nau, eta Saharakoak, eta Tigraykoak. Otsailak 24tik aitzina horiek ere.
    Baina hemen duintasun morala ukrainaren erregelarekin soilik neurtu daiteke. Udaletxe aurreetan kontzentrazioak Ukrainaren alde izan dira soilik. Hiritartzeko erraztasunak ukrainiar errefuxiatuei bakarrik eman zaizkie. Santzioak soilik Errusiari jarri dizkiogu (guretzat etxekalte diren arren). Eta hori dena, etika eta giza eskubideen izenean, demokraziaren izenean, Marokorekin kolonialismoa berrezartzea adostu den bitartean (otsailak 24tik aitzina hori ere).
    Bost hilabete igaro diren honetan iritzia ez da aldatu: Errusia inperio bat da, Ukraina erasotu eta inbaditu duena AEBrekin duen lehia geoestrategikoaren barnean, gerra irabaziko du, kosta ala kosta, eta Ukrainak betiko galdu ditu Krimea eta Donbass.
    Kontua zen otsailaren 24an eta kontua da orain zenbat hildako jartzeko prest dagoen Ukraina.
    Errusiak erritmoa mantendu ezin zuela eta galtzear zela ziotenak, eta Putinen aurkako palazio barruko kolpeak aurreikusten zituztenak, eta santzio ekonomikoekin ekonomia pikutara joango zela esaten zutenak, eta hildako askorekin erretiratuko zela ziotenak beste batzuk dira.
    Hara hemen, lehenago galdetu duzunez, NATO zertan den Ukrainan:
    https://rafaelpoch.com/2022/05/24/lo-que-nos-van-explicando-sobre-la-guerra/#more-971

  • Ahal dudan ondoen erantzuten saiatuko naiz. Zaila da herrialde bati edo beste bati gerra deklaratzearen errua botatzea, beste era batera edo bestera “justifikatuta” baitaude (nahiz eta nire uste apalean ez dagoen justifikaziorik). Egia esateko, Ukraina eta Errusia aspalditik ari dira gatazka bila, Ukraina kultura errusiarreko biztanleak zapaltzen eta NATOn eta Errusian sartzen saiatzen, beren mugetan nagusitasun militarrarekin, gerra gatazkarekin zuzenean mehatxatuz edo lurretan sartuz (Krimea 2014).

    Aipatu beharko nuke zerikusi gutxi duela gatazka geopolitiko horrek Mendebaldeko Saharakoarekin, azken hori Marokoren zati batek lurralde edo herrialde oso bat konkistatzea baita (artikulu baterako emango luke). Bestalde, Errusia bere mugak, kultura eta biztanleria defendatzeko sartzen da, baina gero zalantzan dago zer egingo duen. Beste gatazka batzuekin konpara badaiteke, Estatu Batuek bere historian izan dituzten gatazkekin alderatu beharko litzateke, eta konparagarriena Texasen konkista izan zen, Mexikotik independizatu zena alde bakarretik, gero Estatu Batuei atxikitzeko, baina interesengatik hitz egiten badugu, XX. mendeko edozein gatazka esan genezake, Vietnam, Korea; halaber, aipatu beharko litzateke gerran Errusia eta Ukraina bakarrik daudela, NATOren zati bat baino ez baita izan. Errusiak, bere aldetik, ez dio gerra deklaratu mendebaldeari, herrialdearen etsaiak diren herrialde gisa diktatu ditu, zerrenda beltzean goaz.

    Azkenean, aliantzen eta superpotentzien sistema oso konplikatua da, eta benetan guri, herritar arruntei, ematen zaigun informazioa haiek nahi dutena da, beste ezerekin ez bezala. Egiaztapen gutxiko informazioa ateratzen hasi dira, ezer ez zekiena, hau da, estatuen propaganda, beste batzuk zirikatuz edo gutxietsiz. Eta hemen krisia da gertatuko dela dakigun gauza bakarra.

  • Alex hori: lan mardula eta txukuna egin duzu. Esker anitz!
    Jarraitu horrela, ea zure artikulu gehiago irakurtzeko parada dugun! Emon egurre! ???

  • Barka, galdera ikurretan emoticonoak zeuden, baina galdera ikurrak baino ez dira agertzen.

  • Mikel Haranburu 2022-07-29 11:41

    NATOk, edo mendebaldeko estatuek, ez dituzte balibide guztiak jarri, ez eta gutxiagorik ere; baldintzak, aldiz, bai: Errusiako lurraldean erasorik ez egitea, Errusiako herrietan bonbarik ez botatzea, eta Ukrainak hala bete du (salbu eta txikikeriaren bat, Errusiaren jardunaren ondoan baztergarri, ez bada).
    Hipokrita dena da denak, berez eta inolako zehaztapenik gabe, zaku berean sartu eta kitto; krudelkeria eta basakeria gizakioi dagokigun zerbait da, eta alla kuidaus! Niri ez didatenez eraso, bestek sartu NAUTE gerra batean… eta tar, tar, tar. Nola geoestrategian ari diren…
    Ni ere kezkatzen naute zuk aipatutakoek, eta beste hamaikak ere bai, eta munduko goseteek, eta Australiako eta Californiako suteek, eta Afrikako herrien arteko gatazkek…
    Alabaina, bakarrik falta zitzaigun zehapenak Ukrainari ERE jartzea… edo eta Errusiaren alde agertzea, nola batzuk, horretara ausartzen ez direnez, Ukrainaren historian arakatzen dute ea zenbat trapu zikin agertzen den, Errusiarenak errabieta mailan jarriz (zaldiaren ostikoa).
    Inozoa ni, proposatu bainuen, ironikoki, agian Errusiara bidali behar zituztela armak, eta ez Ukrainara. Geoestrategia, kaka zaharra; hain zuzen ere, horrekin, geoestrategiarekin, amaitu beharra dago planetan, eta bestela ez ditugu arazo handiagoak (!) gaindituko.
    Errusiaren zioak asko dira, gehiegi izan ere, berriro diot, ezin baita geoestrategia delakoaren atzean gari eta altzairu lapurreta, pasaporteak bortxaz banatzea, Donbas errepublika fantasma eratzeko -era-arazteko- bonbapeko erreferenduma antolatzea, bost hilabeteren buruan oraindik ere hiriak suntsitzen ibiltzea, norabiderik gabe… ez bada Ukraina erabat eta inbidia putoaz joditzea.
    Zuk inozoen bazkatzat hartze duzuna da, hain zuzen ere, Errusiak egin nahi duen guztia; ez da Putintxo oraindik ohartu NATOk, baina NATOko ez diren edo ziren herrialdeek ere Ukrainarekin bat egin dutela, eta ezin duela bere inperio (inperioekin amaitzea ere helburu ederra da, ala bakarrik inozoentzakoa?) berreraiki, joan zaizkiola Kazajstan, Azerbaijan, Georgia, Moldavia, Baltiar itsasokoak, Eslovenia eta gainerako guztiak. Ez dute Errusiarekin deus nahi. Eta Errusiak nahi ditu guztiak, ez bakarrik Ukraina. Ukrainan sartu da, koldarkeriaz, NATOn sarturik ez dagoelako. Penagarria da NATO egotea, penagarriagoa NATO egon dadin era horretan eragitea. A, hori geoestrategiaren ederra, etsaiari berrindartzeko motiboak ematea…
    Errusiak ez dio inori gerra deklaratu, ez baitu gerrarik deklaratu, nahiz eta inongo gerran baino baliabide, txatarra eta soldadu baino gehiago erabiltzen eta galtzen ari den. Eta propagandan, noski. Hemengo jende argi askoak erraz irentsi duena, sinetsarazita Ukraina beti gaiztakeriak egiten ari izan dela, hain zuzen Errusiaren aurka.
    Berriro ere, Errusiaren alde ez, baina Ukrainaren aurka bai; horrela agertzen zarete batzuk, eta gainera biak ere parekatzen dituzue, gaztazka batean non bata inperio asmoa den, bestea erasotu duen bere indar guztiaz, eta besteak defentsa besterik egiten ez duen, aurkariaren lurraldean sartu gabe eta hiriak (hitz honetan guztia sartu, arren), erabat galtzen ari den. Geopolitikaren izenean, geoestrategiaren izenean, eta inozoa ni omen…

  • Ez dakit ze mundutan bizi zaren. Baina komeni zaizu mendebaldeko prentsatik ateratzea, zure hobe beharrez. Ukrainaren inbasioa kondenatu zuten munduko herrialde ia denek NBEn (buruz nabil, baina 154 estatuk esango nuke). Hortik aurrerako neurri eta zehapenak soilik 35 bat estatuk babestu dituzte, 192tik. Munduko estatuen %15. Hori da Errusiaren bakardadea: munduko estatuen %85arekin harreman normalizatuak ditu.

    Geopolitikarekin amaitzea ideia hori zentzugabekeria da, politikarekin amaitzea planteatzea bezain zentzugabekeria. Estatuen arteko harremanak egongo dira, eta indarrean oinarrituko dira. Egitate bat da, ez ideologia bat.
    Hara, NATOko estatuek onartzen dute beren armategiak hustu dituztela, eta zu hemen nahiko egiten ez dutela esaten. Berriro diot, imajinatzen duzu AEBen erreakzioa satelite errusiarren bidez jakingo balute talibanek non eraso? Donbasen hori ari da gertatzen.

    Eta hasten zarenean estatuen eta ejertzitoen mugimenduak “inbidia putoaz joditzea” bezalakoekin baloratzen, enfin, ez dakit non bizi zaren. Narnian edo, dirudienez.

  • Ez dakizu zuk zein mundutan bizi zaren.
    Bozketa bat edo beste erakunde batean ez du gauza handirik esan nahi, horrek ez dakarrelako inolako ondoriorik.
    Kontua da nork ematen dion benetako laguntza alde bakoitzari.
    Eta horretan Ukraina irabazle goleada ederrarekin.
    Armak bidaltzen dizkiote edo zehapenekin laguntzen diote , honako hauek : EBko 26 (ez dut sartzen Hungariako ultraeskuineko erregimena Putinen Troiako zaldia delako), Suiza, Islandia, Erresuma Batua, Norvegia, Balkanetako gehienak eta mikroestatu Europa batzuk, EEBB, Kanada, Australia, Zelanda Berria, Japonia , Hego Korea eta besteren bat.
    Hau da, demokrazia gehienak.
    Errusiaren alde estatu bat eta bakarra : Bielorrusia.
    Beste batzuk ahozko laguntza (Txina) eta gutxi gehiago.
    Partidaren amaierako emaitza, gutxi gora behera: UKRAINAk 45 ERRUSIAk 0.
    Jipoi ederra.

  • Mikel Haranburu 2022-07-29 23:01

    Bada, nik ez dakit zein mundu logikotan zu bizi zaren, zeren eta % 15ek zehapenak babesteak ez dakar inolaz ere gainerakoek Errusiarekin harreman normalizaturik dutenik, ez eta harremanik dutenik ere; beharbada normalizaturik hitz horrek diosku harremanik ez dutela… Bitxia da gero, horrelako portzentajeak erabiltzea, ondorio horrekin, gainera, eta gero mantentzea Errusia gixajoari urtetan kasurik ez diotela egin, eta horregatik Ukrainari erasotzea beste erremediorik ez duela izan.
    NATO izan liteke, akaso kasurik egin ez diona…? Eta NATO hori da, munduko arma aurrekontuaren erdia pasatxo gastatzen duena, Errusiaren % 3 triste horren ondoan, Errusia jasan ezin zuen mehatxu itzelgarria, zein eta bost hilabetean armaz husturik dagoena gainera? Hori al zen dena?
    Donbasen hau eta hori gertatzen ari dela zuk diozu; hasieran Ukrainarrei non jo erakutsi zietan, antza denez, baina gero atzera egin eta hori esku hartze zuzenegia zela eta, utzi egin zioten. Bestalde, eztabaidaren une honetan Donbas aipatzeak ez du zentzurik, Ukraina osoa erasotua baita, eta Ukrainarrek Ukraina osoa defendatzen baitute. Bonbak urrutitik iristen zaizkie, berdin Bielorrusiatik eta Kaspio itsasotik.
    Labadorak eta telebistak lapurtzea, garia eramatea gero saltzeko, berdin altzairua, hori inbidia eta kodizia besterik ez dira. Ukraina Europar bilakatzea, beste hainbat herrialderen antzera, ezin jasan du Errusiak. Beren telebistan argi adierazi dute orain egun batzuk, Ukrainako kultura eta Ukraina bera esistitzen ez direla aldarrikaturik. Eskoletan “benetako” historia (Errusiarena noski) ezarriz, Ingelesa ikastea baztertuz. eta abar.
    “Ejerzitoen mugimenduak” honez gero, armen irismena izugarria delarik, nahiko zaharkiturik daude, eta beharbada hori da Errusiaren armadaren porrotaren zio bat, porrotzat harturik boskarren hilabetean oraindik Zelensky agintean egotea, lurralde batzuk hartu baina su artean mantendu behar izatea, eta galerak izugarriak izatea, paseotxo bat izanen bide zen “operazio berezian”. Hain zuzen ere, armen irismena zen NATOri-eta kezka ekartzen ziona, Errusia zuzenki atakatuko ote zuen Ukrainak, eta horregatik berandu arte pisuzko bonbarik edo armarik ez diote Ukrainari eskuratu. Ez eta hegazkinik, ez eta zerua ixterik edo beste baliabiderik ere. Horiek ez ditu NATOk erabili edo Ukrainarrei eskura eman. Hainbat herrialdek “defentsa” hutserakoak eman zizkien, kaskoak beraz.
    Horrela, Errusiak zer dion Ukrainari, nire iritziz inbidia bada, handia gainera, bizitzea bera zentzu gehienetan galarazi nahi baitie 43 milioi jenderi. Inozoen bazkaren artean sartzen dira suntsitutako mota orotako eraikinak, bideak, trenbideak, energia baliabideak, ikastetxeak eta kultur eraikin asko, erlijio orotako elizak, Lurralde guztia, Donbas barne, zernahi den hor “gertatzen ari dena”. Baita Errusiara deportaturiko jendeak ere, haur asko haien artean, norabide ezezagunetara, eta xede are ezezagunagotarako. Hori eta gehiago, gu inozoen bazka dena, ez da ez geopolitika eta ez ezer. Zelaiak zuloz beteak eta hiri osoak, Mariupol bezala, suntsiturik uztea, non geratzen den jende apurra eskonbro artean “bizi” den, janaririk, botikarik, gasik eta urik gabe, ez da geo-ezer.
    Geopolitika eufemismo polita da; egia da politika uneorokoa eta betierekoa dela, baina eufemismoa soberan dago. Balio du planetan egiten diren hainbat burugabekeria janzteko, beste maila batean, beste dimentsio batean sartuko bagina bezala hura aipatzearekin bat, geoestrategia bezala. Baina geopolitikak, agintzen badu beti indarraren bidez “bideratzea” estatuen arteko harremanak, orduan ez duzu ezer egiterik, ez Ukrainaren alde eta ez Errusiaren; une honetan, arma gasturik handiena egiten duena NATO bada, badakizu noren alde jarri. (Parte hartzen duzun beste eztabaidaren batean eskema bera aplikatuta, uzten ahal duzu Euskararen salbazioa ametsetarako, eta makurtu Erdaren geopolitikaren jokora…). Inperioak beti garatu izan dira aberastasunak lapurtzeko, eta aberastasunak bukatzen direnean, inperioak eskuak atera ohi ditu. Espainak Saharan, Ingalaterrak Irlandan, adibide politak eta hurbilak dira. Beste adibide bat da, nire kuttunena, Espainiak bortuz bestaldeko Nafarroari utzi zionean, handik ezer gutxi aterako baitzuen, eta militarki mantentzeak kostu handiegia baitzekarkion.
    Nik jakin badakit g.g.b. zein mundutan bizi naizen, baina zerbait zehatzago badakit zein mundutan bizi nahi dudan, eta oso ongi dakit zein mundutan bizi nahi ez dudan.

  • Eta beste gauzatxu bat : hobe Narnia Tabarnia baino

  • UKRAINAk 45 ERRUSIAk 1 esan nahi nuen.

  • Hara, Mikel, tropa errusiarrak Alemanian sartu zirenean 1914an, gerra hasi eta lehenbiziko ofentsiban, gaur egungo Kaliningradon (garaian Könisberg, Ekialdeko Prusia), oinetan botarik gabe sartu ziren, Moskutik bidalitako botak buruzagi errusiarrek alemaniarrei saldu baitzizkieten. Uste duzu ejertzito errusiarra zerbait aldatu dela geroztik?
    Geoestrategia eta geopolitika zer diren Emmanuel Macronek erakutsi dizu gaur bertan, Mohammed bin Salmadekin afaltdu duenean. Badakizu, giza eskubideak eta demokraziak eta. Beste guztiak, teologiak eta kontuak.

    Margola: Hori Fernandoren egia! Ukarinari aguntza bidali diotenak NATOko herrialdeak dira (NATO eta eranskinak: Australia, Zelanda Zerria, Japonia eta Hego Korea, yankien protektoratuak), gerra hau Errusia eta yankien artekoa baita. Beraz, bai noski, Ukrainak 45 (NATO), Errusiak 1. Hori bai hori solitarioan tranpa egitea.
    Galdera da zergatik dagoen NATO(AEB) atlantikotik 5000 kilometrora.

  • Mikel Haranburu 2022-07-30 11:55

    Ez dut ezer uste ea Errusiar armada aldatu den ala ez. Ordu hartako Errusiarrak ez ziren gaur egun bizi direnak (ez eta Ukrainan hiltzen direnak ere). Putin bera ez zen oraindik sortua.
    Giza eskubideak, demokrazia eta kontzeptu horiek, oso komenigarriak izaten dira, txokorik txokoenean ere, ez soilik planetaren eskalan. Geo aurrizkia ez daramate, ez dago geodemokrazia, ez eta geoeskubideak. Politika ere politika da, geo apaingarririk gabe. Eta krimenak ere Errusiarenak, ez dira geokrimenak, makarra batzuren kontuak baizik.
    NATO existitu ez balitz ere, herrialde berek eta berberek egin zezaketen laguntza emate hori; izan ere, NATOn ez dauden horiek ere eman egin diote Ukrainari, zerbait ere. Bestalde, gerra hau Errusia eta yankien artekoa bada, zertaz harritzen zara NATOk bere gain hartu izanaz? Eta zertara zetozen Ukrainani buruzko ikerketa eta informazio biltze sakonak, frogatzeko Ukrainak “geoherrialde” haren ostikoa merezi duela??

  • Mikel Haranburu 2022-07-30 11:59

    Aizu, inozo batengandik beste batengana… kuriositatez, 1914an Errusiarrak botarik gabe sartu ziren, omen, baina, denak, bota guzti-guztiak salduak zituzten Errusiar buruzagiek? Oinutsik sartu ziren? Batek ere ez zituen etxetik bereak eraman, playera ziztrin batzuk bederen?
    Beharbada bai, zerbait aldatu da: orain Ukrainarren botak salduko dituzte, Sirian edo auskalo non…

  • josu naberan 2022-08-06 00:13

    Eskermila Alexi nik ere.

    “Ukrainako Gerlari” buruz badoa gauzak argitzen, eta behelaino lauso batek errealitatea ikustea eragozten ziguna agerian jartzen.

    Monsanto eta abar mendebaldarro Ukrainako galsoroak erosteari ekin diote, NATOren babesoean eta Balck Rock Putre-Funtsen finantziazioz.
    Badakizue, Mergola-eta, Black Rocken kapitala Europako hiru estatu nagusien hainakoa dela (Britainia Handia+Frantzia+Alemania), beraz, mundu guztia eros dezakeela (Bilboko 7 kale, adibidez oso-osorik takada batean.

    Eta Ukainako lurrak erostea finantzatu, noski.

    Orain argi dager Gerra honek zergatia eta zertarakoa.
    Eta Ukainako Gerla ez dela amaituko, harik eta Mendebaldeko Putreek Ukrainia erostea lortu arte, ukainiarrak esklabo bihurtu eta gosez akatu arte.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude