ZUZEU GAZTEA SARIA: Hiru-hilabetean behin… 500€ artikulu onenari
ZUZEU GAZTEA SARIA: Hiru-hilabetean behin 500€ artikulu onenari –
ZUZEU GAZTEA SARIA
…
Zuzeu orainkariak, Azkue Fundazioaren laguntzarekin, Zuzeu GAZTEA_Saria sortu zuen 2016 hasieran. Sariak, hiru urtez, 150€ banatu zuen hilabetero 2018 bukaerara arte, eta modu horretan 30_urtez azpiko egileen sarrerarik onena saritu hilabetez-hilabete. 2019an, koxka bat estutu zuen Zuzeu GAZTEA_Sariak, formatuari epeak luzatu eta diru poltsa pisutsuagorekin eginez aurrera. Aurten ere, urtaroko, hiru-hilabetean behin emango da saria, beraz, urtero 4 sari izango ditugu: Negukoa (urtarril hasieratik martxo bukaerara arteko sarrerarik onenari), Udaberrikoa (apiril hasieratik ekain bukaerara arteko sarrerarik onena), Udakoa (uztail hasieratik irail bukaerara arteko sarrerarik onenari), eta Udazkenekoa (urri hasieratik abendu bukaerara arteko sarrerarik onenari). Eta_saria?
Hiru-hilabetean behin emango da ZuzeuiGAZTEAiSaria:
500 euro!
…
Lehiaketa honen xedeak, lehengo bera izaten jarraitzen du: euskaraz idatzi nahi duten gazteak kitzikatzea, haien lanak kontsolidatutako hedabide batean argitaratzeaz gain, dirutxo bat irabazteko aukera emanez, lehen hilabetero eta orain hiru-hilabetero. Gainera, ZUZEUko Erredakzioaren laguntza izango dute euren lanak behar bezala argitaratzeko, baina otoi… adi irakurri!
.
Baldintzak:
- Artikuluak originalak beharko dute izan, eta inon argitara gabekoak.
- Artikulua argitaratzen den unean, egileak 30 urte baino gutxiago dituela erakutsi beharko du.
- Artikulu edo sarrerak ZUZEUn argitaratu beharko ditu egileak, bertan erregistratu eta WordPress editorea erabiliz.
- Artikulu edo sarrera bakoitza -betiere 30 urtez azpikoetan- hiru-hilabeteko gainerakoekin lehiatuko da. Neguko sarian, urtarriletik martxora bitarteko sarrerak lehiatuko dira. Berdin Udaberrikoan, apiriletik ekaina bitartekoak, Udakoan, uztailetik irailera bitartekoak eta Udazkenekoan urritik abendura bitartekoak; hilabeteak hasi eta buka kontutan hartuta. (Horretarako egileak editorean GAZTEA kategoria markatuko du).
- Egileak erregistratzean emandako benetako izen-abizen eta argazkiz sinatuko du.
- Taldean edo batek baino gehiagok idatzitako lanak ere argitara daitezke, baina erregistratzean izen abizenak eman dituen pertsonari emango dio ZUZEUk saria, gero berak behar bezala bana dezan. Nahi bada, artikuluaren amaieran jar daitezke gainerako egileen izenak.
- Artikulu bakoitzak 300 hitz ukango ditu, gutxienez, eta argazki edo ilustrazioren bat ere beharko du, hau ere gutxienez.
- Lan guztiek Zuzeuren erabilera baldintzak bete beharko dituzte.
- Argitaratutako artikuluak, ZUZEUko gainerako guztiak bezalaxe, Creative Commons aitortu lizentziapean geratuko dira.
- 3 aldiz irabazi ahalko du saria gehienez partehartzaile berak.
- Nahi haina artikulu argitara daiteke.
Epai-mahaiak kontutan hartuko ditu:
- Artikuluaren edukia eta formaren bikaintasuna.
- Idatzitakoa izan dadila ZUZEUren erabiltzaileen interesekoa eta, ahal den neurrian, eztabaida-zintzo eragilea.
- Testu soilaz gain, sareko kontakizun modu berriak erabiltzea ere oso kontutan hartuko da: argazkiak, marrazkiak, bideo eta audioak, multimedia, grafikoak, e.a. Horretarako egileak tresna edo bestelakoen beharrik balu, ZUZEUko erredakzioaren laguntza eska daiteke.
Eta gainera:
- Saria nori dagokion ZUZEUko erredakziokoek erabakiko dute.
- Saria bat eta bakarra izango da hiru-hilabetero, baina epaimahaiak banatzea edo ez ematea ere erabaki lezake, baldin eta argitaratutako lanek behar besteko mailarik ez dutela eskaini irizten badiote. Hala balitz, hiruhilabete horretako diru-saria, hurrengo hiru-hilekoari gehituko litzaioke. Eta hala.
- Argitaratutako artikuluren batek behar besteko kalitaterik ez baleuka, egilearen izen abizen edo argazkirik gabe argitaratua balego, ZUZEUko erredakziokoek kendu ahal izango dute argitaratutako lekutik.
- Epaimahaiaren erabakia eta araudi hau onartu egin beharko dira parte hartu ahal izateko.
.
(Informazio gehiago edo beste zerbait nahi baduzu, idatzi lasai, eta ez ahaztu, hogeita hamarretik gorakoa bazara ere, gustu handiz irakurriko ditugula ZUZEUn zuk zeuk egindako sarrerak)
…
…
ZUZEUko GAZTEA SARIA
Ainhoa Esnarriagak eta Paula Llanok irabazi dute 2024ko udaberriko Zuzeu Gaztea Saria
Inhar Serranok irabazi du 2023ko Udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria
Sofia Ortuondok eskuratu du 2023ko Udaberriko Zuzeu Gaztea Saria
Nora Urbek eta Renata Sanchezek eskuratu dute 2023ko Neguko Zuzeu Gaztea Saria
Amets Aizpuruak eta Euskaltegiko Lagunek irabazi dute udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria
Xabier Caceresek eta Irati Lazkanok irabazi dute Udaberriko Zuzeu Gaztea Saria
Saioa Martinez de Lahidalgak eta Xio Maracak irabazi dute Udazkeneko Zuzeu Gaztea Saria
Itsaso Dominguez eta Amets Aizpuruak eskuratu dute Neguko Zuzeu Gaztea Saria
Alazne Sainz Gil de Paulesek eskuratu du Udako Zuzeu Gaztea Saria
Del Cortek eta Armentiak irabazi dute, erdibana, Udako Zuzeu Gaztea Saria
Mikel Jauregi Hercek irabazi du maiatzeko ZuZeu Gaztea Saria
Maialen Lizarribarrek erdietsi du martxoko Zuzeu GAZTEA saria
Martin Gregorio Iturraldek irabazi du abuztuko Zuzeu Gaztea Saria
Raul Nuñez Gastonek erdietsi du otsaileko Zuzeu Gaztea Saria
Ainhoa Agirrezabalak irabazi du apirileko Zuzeu Gaztea Saria
Olatz Ruiz de Zaratek irabazi du iraileko Zuzeu GAZTEA Saria
Lopez, Romano eta Agrafojok eskuratu dute urriko Zuzeu Gaztea Saria
ZUZEUko gaztea saria
Aurrerantzean, hiru-hilabetean behin emango da saria, eta beraz, aurten lau sari izango ditugu: Negukoa (urtarril hasieratik martxo bukaerara arteko sarrerarik onenari), Udaberrikoa (apiril hasieratik ekain bukaerara arteko sarrerarik onenari), Udakoa (uztail hasieratik irail bukaerara arteko sarrerarik onenari), eta Udazkenekoa (urri hasieratik abendu bukaerara arteko sarrerarik onenari). Eta saria? Saria 500 eurokoa izango da.
[…] 1. Idatz ezazu azaroaren 25ean inon argitaratuko den (iritzi-)artikulurik onena (eta bide batez irabaz ezazu GAZTEA saria. […]
[…] lan handia egin beharko dute udako sari potoloa jasotzeko. Hori dela eta, aurkeztutako artikuluek formalki ”bikainak” beharko dute izan, eta testuaz aparteko elementuak oso aintzat hartuko dira: […]
[…] Gaztea Saria 30 urtez azpiko gazteak idaztera eta iritzia ematera bultzatzeko sortu zen orain bi urte. Hurrengo saria, 500 eurokoa, 2020ko udaberriari dagokiona izango da, […]