2021eko sarrerarik irakurrienak

2021eko sarrerarik irakurrienak –

Bukatzear da 2021a, eta balantzea egiteko tenorean gaude gu ere. Ohitura dugunez, aurtengo sarrera irakurrienak zeintzuk izan diren ekarriko dugu lerrootara, eta hartara, zerk arduratzen gaituen jakin, zeintzuk diren gure mintzagai, kezka eta grina nagusiak.

Jakina, irakurrienak diren heinean, hauetako iritzi ugari agertuko zaizkigu aurki plazaratuko dugun Sarrerarik Iruzkinduenen idatzian ere.

2021eko sarrerarik irakurrienakErakunde eta iritzi taldeei dagokionez, hiru ardatz nagusi izan ditugu mintzagai aurten. Bata, ohi dugunez euskararekin lotua eta Euskaragara –“Idazlan ereduak B1, B2, C1 azterketa esaldiak trukoak” aurtengo sarrerarik irakurriena izan dugu, kasik 8.000 irakurtaldirekin!-, Arnas Dezagun Taldea eta Plazara Gatoz elkarte edo taldeen bidez gauzatua. Gainontzean, jakinmin handia eragin dute Desigualeko Hitzaken “Jijaua: lagunarteko hizkera batua”, eta Testigantzaken “Hondarribiko haurrak eta euskara” sarrerek ere. Euskararekin batera, mintzagai nagusi izan ditugun beste bi gaiak, bizi dugun pandemiarekin eta feminismoarekin dute zerikusia; irakurrienen artean dira EHFEren “Euskal Herriko feminista erradikalak gara”, eta Bizitza taldearen “Donostia Eta Baionako Manifestazio Arrakastatsuen Ostean Gogor Jarraitu Behar Dugu Lanean Osasunaren Eta Askatasunaren Alde”.

.

Eztabaida Nazionala

Aurten, gainera, Eztabaida Nazionala izeneko sarrera sorta bat argitaratzen hasi gara, 2017an Maltzaga izenburupean argitaratu genituenei segida emanez, euskal Errepublika lortzeko bidean estrategia independentistak mintzagai hartuta.

Orain arte bederatzi iritzi plazaratu ditu sortak, eta harrera ona erdietsi. Hauexek izan dira irakurrienak:

.

Beste gai batzuk

Aurtengo irakurrienen artean izan dira sarrera bitxiagoak ere. Oso gureak diren Azalak eta Txiorik Onena atalek, esaterako, aspaldiko irakurrienak izan dituzte “EHBilbu eta Sorturen adierazpena egunkarien azaletan”, eta “2021eko 45. astea” sarrerak; azken honek 342 bozka jaso zituen-eta! Salabardoari dagokionez, Zubia eta Silveiraren arteko afera jaso zuen sarrera izan dugu irakurriena; medikuaren eta bertsolariaren arteko trukaketak 1.500 irakurtaldi inguru izan ditu: “Txakurra eta Ni naiz txakurra deitu zizuna”.

2021eko sarrerarik irakurrienakAparte, oraindik orain Hasier Etxeberriaren idatziek jarraitzen dute irakurrienen artean izaten: “Aberriaz”; Zuhaitz Ordokik “Gazte arruntaren txioak” sarreran jaso du Chill Mafiaren agerpenak eragindako eztanda; eta Itsaso Dominguezen “Zu Barik Ezingo Bainuke…” izan da Zuzeu Gaztea Saria lehiaketak jaso dituen idatzien artean jakinmin gehien piztu duena.

.

Sinadurak

Aipatutako guztiez gain, eta izen abizen propioz idazten dutenak hobetsi asmoz, azpira ekarri ditugu asko irakurri diren idatzi batzuk, sinadura bakoitzeko bat, zutabegile batzuek -Josu Naberan, Amaia Rojo, Pako Sudupe…- irakurrienen artean sarrera bat baino gehiago dituztela kontuan hartu gabe.

 

 

2021eko sarrerarik irakurrienak

2021eko sarrerarik irakurrienak

ZuZeuko erredakzioko kazetariak eta editoreak gara.

Zer duzu buruan “2021eko sarrerarik irakurrienak”-ri buruz

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude