Oinatz Bengoetxearen agurra… euskaraz ez dakitenentzat

Oinatz Bengoetxearen agurra… euskaraz ez dakitenei –

Oinatz Bengoetxea pilotariaren ibilbidea bukatzear da, datorren urtarrilaren 29an esango baitio agur kasik bi hamarkada luzeko jardunari.

Leitzar pilotari biziak atzo jokatu zuen azken aldiz Miribillako Bizkaia Frontoian, eta Iñaki Artolaren bertsoa ez ezik zaleen omenaldi beroa ere jaso zuen bertan. Bengoetxea berak hartu zuen gero mikrofonoa, eta pasadizo sinpatikoa izan; jarraitzaileei esker ona euskaraz agertu eta bukatzear zela, elebakarrak akorduan hartuta edo auskalo norbaitek eskatuta, euskaraz ez zekitenengana zuzendu zenean…

Oinatz Bengoetxearen agurra (euskaraz ez dakitenei)Oinatz Bengoetxearen agurra (euskaraz ez dakitenei)