“Pff Donostiko euskara…” 

“Pff Donostiko euskara…” –

“Ez nuen espero zu donostiarra izatea”  “Eta hori?”  “Irakasgaia euskaraz hartu duzu”

“Uste nuen zarauztarra zinela” “Eta hori?”“Ez dakit, ez zara gainontzeko sansetarrak bezalakoa”

“Pff Donostiko euskara…”

Unibertsitateko klasiko batzuk.

Nik Donostian euskaraz hitz egiten zela uste nuen eta egunerokotasunean gehiengoa euskaraz egiten duen hiritar mordoa zegoela. Nire kuadrilan bereziki euskaraz hitz egiten zela uste nuen. Euskaraz ligatzen genuela (edo saiatu behintzat). Euskaraz abesten genuela. Euskaraz dantzatzen genuela. Baina orain zalantza sartu zait. 

“Pff Donostiko euskara…” Nik entzunda nuen noizbehinka erdarakadaren bat botatzeko joera genuela. Entzunda nuen ere, Donostiako euskalkia ez zela Azpeitikoa edo Oiartzungoa bezain dotorea. Baina ziur nengoen Donostian bazela euskal hiztunik. Espezimen oso arraro bat dela diote.

“Maialen eta Iñigo adibidez hemen daude (hemen: euskarazko irakasgaian) eta donostiarrak dira”. “Zure lagun horrek zein ongi hitz egiten duen euskaraz”. Dagoeneko asmatu dezakezu laguna nongoa den ezta? 

“Zu antiguotarra zara, nabaritzen da” baten ostean, unibertsitateko lagunei argitu nien Amaran, Erdialdean, Loiolan eta Aieten ere euskara nahiko ondo menderatzen zutela. Nahiko baino hobeto. Asko euskaraz hezi eta hazi garela ezagutarazi nien. Euskal komunitate oso sendoa dagoela “en la capi”. A ze deskubrimentua, aizu.

Hurrengo aldian donostiar bat zure herrian ikusten duzunean, hurbildu harengana eta hitz egiozu euskaraz. Ziurrenik bertako hizkuntza ikasteko aukeratuko zuen zure herria Erasmusean joateko. 

“Pff Donostiko euskara…” –

ZUZEUko erredakzio kide

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude