Komunismoaren ahalmenak (eta ahuleziak)

Komunismoaren ahalmenak –

“Komunismoa Euskal Herrian ehun urte”, Gotzon Hermosillak Berrian koordinaturiko gaiaren harira zenbait iritzi irakurri dut, eta aitortu behar dut, deseroso geratu naizela emaitzarekin. Ez baitut ikusi komunismo hitzaren inguruan (mundu osoan, eta batez ere Frantzian) eman den sakoneko eztabaidaren trazarik. Esan nahi baita, Sobiet Batasuna desagertu zenetik eta, batez ere, txinatar “komunismoaren” bilakaera harrigarriaren aurrean, “Atzora arte, itxaropen eta promes handien airea zeramaten hitz guztien artean, komunismo hitza izan da higadura gehien jasan behar izan duena Estatuaren arrazoi burokratikoaren preso eta enpresa totalitario baten zerbitzura egon delako”. Hitz hauek eta iritzi artikulu honen ideia nagusiak Daniel Bensaïd-ek “Komunismoaren ahalmena”artikuluan idatzitakoak dira, nik neure egin ditudanak.

Komunismoaren ahalmenak

Eztabaidan sartuta, Stephane Courtoisek koordinatutako “Komunismoaren liburu beltzari” erantzunez, Bensaïd-ek argi eta garbi baieztatu zuen Estalinismoa ez zela “komunismoaren bariante edo aldaera bat, kontrairaultza burokratiko baten izen propioa baizik. Azken honen testigantzak dira ez soilik prozesuak, purgak, deportazio jendetsuak, baizik eta Estatu sobietarraren aparailuan (eta egun Txinako estatuan) eta gizartean, 30eko hamarkadan gertatu ziren oldarraldiak”.

Eta gaineratu zuen, “kapitalismoa ordezkatzeko alternatiba izendatzeko beharrezko eta posible diren modu guztietatik, komunismo hitza ote den zentzu historiko gehien eta karga programatiko eztandagarriena gordetzen duena?” Izena eta izanaz haratago, beste arraozi bata jarri zuen mahi gainean:  “Komunismoa diktadura totalitario estalinistarekin identifikatzeari amore ematea, behin behineko garaileen aurrean kapitulatzea eta iraultza eta kontra-iraultza burokratikoa nahastatzea litzateke, eta horrela, bidegurutzeen kapitulua, esperantzari irekia dagoen bakarra, bukatutzat ematea. Eta hori, azpiratuak izan direnekiko, anonimoak izan ala ez, ideia komunista pasioz bizi eta ideia hori -karikatura eta faltsifikazioen aurka- biziarazi egin dutenekiko injustizia konponezina egitea izango litzateke.” Eta hori onartezina iruditzen zitzaion, eta niri ere.

Dena den, kontziente izan behar dugu, “denborarekin osatzen dela hiztegia, erabilera eta esperientzien bidez”. Eta Komunismo hitza oso kaltetua izan dela eta bere jatorrizko zentzua berreskuratzeko ahaleginak eta bost behar dela egin, eta  estalinismoa goitik behera arbuiatzeaz gain, hein handi batean oinarrietara itzultzeko gaitasuna demostratu behar dugula.

Komunismoa, kapitalismoa ordezka dezaken alternatiba litzateke (gaur egun, ekologismoa, feminismoa, eta zenbait egitasmo askatzaile emantzipatzaile bere baitan txertatuz ). Egitasmo bat zeinak muturreko eskuindarren gorakadaren garaiotan kalkulu egoistari (norbanakoena zein “gora gu eta gutarrak”, eta gainontzekoak pikutura) eta lehiakorkeria orokortuari kontrajarri daiteken solidaritatea, gizadiaren ondare natural eta kultural komunak, lehentasuna duten premiazko behar eta onuren  zerbitzuetara doakotasun-eremua zabaltzea aurre eginez harrapakeria orokortuari eta munduaren pribatizazioari aurre egiteko egitasmoa dena.

Kapitalismoaren kritikatik komunismoaren baieztapenari jauzi eginez, litzateke modurik egokiena, Marxek berak egin zuen bezala.

1. Izan ere, kapitalaren akumulazioaren logikak exijitzen du ez soilik etekina lortzeko –eta ez behar sozialak asetzeko— ekoizpena, baizik eta “kontsumo berrien ekoizpena, kontsumoaren zirkuluaren hedapena “behar berriak sortuz eta erabilpen-balio berriak sortuz”:  hortik dator  “natura osoaren ustiapena” eta “lurraren esplotazioa zentzu guztitan”. Kapitalaren neurrigabekeria suntsitzaile honek gaurkotasuna ematen dio eko-komunismo erradikal bati.

2. Kapitalaren erreinupean, itxuraz aurrerapen den guztiak badu bere beste aurpegia, atzerapena eta suntsipena (egungo klima krisia lekuko). Besterik ez da, azken finean, “menderakuntza forma aldatzea” baino. Komunismoak beste ideia bat eta beste irizpide batzuk eskatzen ditu, eta ez errentagarritasun monetarioaren etekina. Eta hasteko, lan behartuaren denboraren murrizketa drastikoa eta lana beraren nozioaren aldaketa: ezingo da aisialdian edo “denbora librean” garapen indibidualik izango langilea lanean alienatua eta mutilatua jarraitzen duen bitartean. Ikuspegi komunistak eskatzen du ere gizon eta emakumeen arteko harremanetan aldaketa erradikal bat: generoen arteko harremanaren esperientzia da alteritatearen lehen esperientzia, eta aldaketaren premia egongo da opresio harremanak dirauten bitartean, zeren harreman horien pean edozein izaki desberdin, kulturagatik dela, edo koloreagatik edo orientazio sexualagatik diskriminazio eta dominazio modu desberdinen biktima izango da. Benetako aurrerapena, hitz batez, honetan datza: beharren garapen eta diferentziazioan, horien konbinaketa bereziak norbanako bakoitza izaki bakarra izan, eta bakoitzaren singularitatea espeziearentzat aberasgarria izan dadin

3. Zentzu honetan, Giza-espeziea eta planeta bera, aldi berean mehatxatzen duen, eta bere mugak, neurrigabekeria eta desarrazoi geroz eta handiagoz, baztertzen ez dituen kapitalismoaren krisi soziala, ekonomikoa, ekologiko eta moralak, eguneko agendan jartzen du, Walter Benjaminek bi mundu merren arteko garaian igotzen ari ziren arriskuen aurrean aipatzen zuen  “komunismo  erradikal baten gaurkotasuna” .

4. Kontuan izanda: Bi eskubideen artean, jabeek ondare amankomunak beretzeko dutena, eta existentziaz gabetuek dutenaren artean “indarrak erabakitzen du, esaten du Marxek. Parisko Komunak ilustratzen du legitimitate berri horren agerpena. Esperientzia horrek inspiratu egin ditu krisi iraultzaileetan agertu diren auto organizazio eta autogestio herrikoien formak: langile kontseiluak, sobietak, milizia-komiteak, lerro industrialak, auzo elkarteak, nekazal komunak… politika desprofesionalizatzera, lanaren banaketa soziala aldatzera, Estatua gorputz burokratiko separatua den aldetik desager dadin baldintzak sortzera zuzendutako esperientziak.

5. Garbi gera dadin, Komunismoa, ez dela jabetza forma guztien abolizioa (maltzurkeriaz salatzen den bezala), “gaur egungo jabetza pribatuarena, propietate burgesarena baizik”, besteen esplotazioaren gain oinarritutako “apropiazio moduarena”Manifestuak kontzebitzen duen moduan, komunismoa da “elkartze bat non bakoitzaren garapen librea den guztien garapen librearen kondizioa”. Agertzen da, bada, horrela, hedapen pertsona librearen maxima bezala, ez dena nahasi behar konformismo publizitarioaren menpeko indibidualitaterik gabeko indibidualismo baten mirariekin, eta ezta ere kuarteleko sozialismoaren berdin zalekeria trauskilarekin. Bakoitzaren behar eta gaitasun propioen garapena sustatzen du giza espeziearen garapen unibertsala. Eta alderantziz ere, norberaren garapen askeak inplikatzen du guztien garapen askea, zeren emantzipazioa ez da bakarkako plazer bat.

6. Bukatzeko. Manifestoan azaltzen den bezala, Komunismoa mugimendu baten izena da, etengabe ezarritako ordena gainditzen eta abolitzen duena. Baina bada ere helburu bat, mugimendu hartatik sortua, mugimendu bera norabidetzen duena eta ahalbidetzen diona, printzipiorik gabeko politikak ez bezala, segidarik gabeko ekimen eta egunean eguneko inprobisazioak ez bezala, ahalbidetzen diona zehaztea zerk urruntzen eta zerk hurbiltzen dion helburuetara heltzea.

Guzti horretatik komunista naiz eta Komunismoa aldarrikatzen dut, nahiz eta jakin, egungo egoera ez iraultzailean, komunistok borroka desberdinetan (komunismoaren) kimu berriak landatzera mugatuta gaudela.

Komunismoaren ahalmenak Komunismoaren ahalmenak Komunismoaren ahalmenak Komunismoaren ahalmenak Komunismoaren ahalmenak

Oreretarra. Idazlea eta politikaria. Alternatiba alderdiko kidea.

42 pentsamendu “Komunismoaren ahalmenak (eta ahuleziak)”-ri buruz

  • Komunismoa gaurkotzean.datza gakoa.
    Horretarako, lehenik, komunista.zaharrok egungo komunalismo mugidarekin lotura bilatu behar dugu, eta belaunaldi berriari (Next generación) komunismoaren historia eta esperientzia transmititu.
    Horretarako, komunistok.herri mugimenduekin, euskeraren kultura mugimenduarekin.eta abarrekin elkarlanean ihardun.
    rekin

  • “komunalismoa” esatean ez dakit ongi adierazi dudan. Esan nahi dut KOMUNALAren gaia lantzen Ari diren taldeekin elkarlana

  • Eneritz Erro 2021-09-14 21:51

    Komunismoa ortzimuga desiragarri humanista, arrazionala, zientifikoa eta askatzaile utopikora hurbiltzen duen mugimendu bezala. Jakinik bere izenen egin diren aberrazioak oso txiki geratzen direla Kapitalismoaren izenean egin direnen aurrean. Etika handiagoaren(superior) praxi kolektiboa eta intelijentea. Hori da neretzat , gutxi gora behera komunismoa. Etorkizuneko mundu zibilizazio sozialistaren hurbiltzaile, hauspotzaile eta eraikitzaile filosofiko . Idei bikain bat alegia , egunero , leku giztietan eta era kolektiboan praktikatu daitekeena.

  • jARRAI DEZAGUN kOMUNISMOAREKIN, MEREZI DU ETA.

    Inon izan ote da Komunismoa, anarkorik egon ez den lekuetan?

    Demokraziarik ez dago Komunismoeik ez dagoeneab;
    Komunismorik ez dago demokraziarik ez dagoenean.

    Azken printzipio ha konplitu ote zen Errusian?
    Sovietak desagertuta gero, ez behintzat (Fabriketan agian?)

    Demokraziarik ba ote da Patriarkatuak agintzen duenean?

    Errusian ez zegoen tradizio demokratikorik; orduan ZAR berriak etorri ziren agintera: Lenin eta abar.

    Edo gehiegi ote da gure Gizarte honetan Komunismoa eskatzea (eremu mugatu eta instant nimiñoetan ez bada?

  • bASERRIAN JAIOTAKO HONI EDURU/EREDUAK JAuSI ZITZAIZKION, entzun zuenean ezen Leninek esan zuela “campesinoak burges txikiak” zirela.

    Iraultzaren adua hortxe desbideratu zen behin betikoz (nire ustez)

  • Naberan jauna,

    Ez dut uste cerikussiric dutenic communismoac eta communalismoac.
    Euscarazco communac (batueraz: komuna) ez duen beçalaxe.

    Adeitsuqui

  • Desberdinak dituzu, bai. Lehengusinak baino ez dira.

    Eta ez ote duzue beste zalantzarik KOMUNISMOARI buruz?
    Ez dakit Komunismoa helburu gisa gerta daitekeen, baina Iraultza-bidean bai izan daitekeela ERBIA uste dut.

  • Testua irakurrita badirudi Stalin izan dela komunismoak egin dituen ankerkeri gehienen arduradun eta ez da hala. Aurretik Lenin, Trosky eta enparauek ere giza eskubieei ez zieten kasu zipitzik egin. Zer esanik ez Mao, Pol Pot, Kim guztiak, Megistu eta antzekoen astakeri izugarriak.
    Castrotarrak, neurri txikiagoan bada ere errepresioa eta iritzi eskubiderik ezarekin zapaldu dute herria.
    Galdera bat, non egon da askatasun handiagoa , mendebaldeko europan ala komunismopean bizi izan diren lurraldeetan?
    Nee eritzia garbia da, komunismoa bazttertu egin behar da.

  • Iker, hemen zenbait haur mendebaldeko askatasunaz gozatzen ikusi ditzakezu:
    https://www.comisionadopobrezainfantil.gob.es/es/datos-e-indicadores/pobreza-infantil

    Nolako babokeria komunismoa erasotzeko, betiko legez, mendebaldeko kapitalismoarekin erkatzea, hau ere zakarretara botatzeko modukoa izango ez balitz bezala. Giza eskubideak aitzakia ona izan dira beti atzerrian eskua sartzeko, paper bustia baino ez dira, propaganda hutsa. Oso polita guztiek paper zati hori sinatu izana, baina ez da betetzen eta ez da beteko enpresa handien interesak herritarren ongizate orokorraren gainetik daudelako. Adibide bikaina egungoa, non espainiar Estatu malapartatu honetako enpresa elektrikoek pobrezia energetikora bultzatu nahi dituzten hainbat eta hainbat familia. Orain negua datorrela, sosik ez duenari zigor latza ezarri diote, ezingo baitu berogailua piztu faktura ordaindu ezingo duelako. Hori da guk daukagun askatasuna eta ongizatea, dirua izatekotan erosi daitekeena soilik.
    Nee eritzia garbia da, kapitalismoa bazttertu egin behar da.

  • Bakoitzak aldera dezala nahi duena, nik garbi ikusten dut. Espainiako datuek sutan jartzen zaituzte baina herrielde koministenak ez?
    Bukatzeko giza eskubideak ez dira aitzaki, zerbait beharrezko baizik. Komunistek sarri gizakia ez bait dute gizaki kontsideratu, zenbaki bat besterik ez da izan askotan.

  • Beno Iker, nire iruzkina aski garbia eta ulergarria izan da, ez daukat nik kulparik zuk 12 urteko haur baten irakur ulermena eta gauzak analizatzeko gaitasuna izatea. Hori edo sinple esanda troll bat besterik ez zara. Beti matraka berdinarekin, eeeez komunismoa kapitalismoa baino okerragoa daaaa, negar zotinka eta ez zarete gai biak historiaren oldearen gaitz bat direla ikusteko. Datuak hor dituzu: herrialde komunistak eta kapitalistal berdin berdin gaitzesgarriak eta giza eskubideak zu bezalako inozoak engainatzeko iruzur bat…

  • Josu naberan 2021-09-18 15:04

    Joxe,
    Egungo gizarte Mendebaldeko HONETAN, BA al da EGIAZKO KOMUNISMO IRAUNKOR bat lortzea?
    Zalantzak ditut. Nik uste garratzitsua dela zertara deituko jakiteko.

  • Humanitateak etorkizun on bat euki behar badu epe luzera, etabar , ba komunismo- sozialismo nolabaiteko batean beharko du izan ze mundu kapitalismoaren mendeek erakusten digutena zera da : zapalketa , gerrak , naturaren suntsiketa.Dekadentzia ero sakona. Akatsetatik ikasi eta herrien bizi nahien grinekin txirikordatuaz, amesten eta egiten jarraitu , etsi gabe. Etorkizuna humanitatearena izan dadin.

  • Kaixo Eneritz, zapalketa , gerrak , naturaren suntsiketa, dekadentzia ero sakona diozunean ez al duzu uste komunismo- sozialismoak hau eragin duenik? Akatsetatik ikasi diozu, nik berdin diot.

  • Kaixo . Jatorrizko zapalketa-esterminioa Kapitalismo- inperialismoaren bortizkeri domnazioarena da.Hasi zaitez milioika pretsona esterminatuen batuketa egiten Gaztelako monarkiak Amerika deskubritu zuenetik eta Kasu orain bizirik dirauten jazarpen inperialista eta beraien deribaden militarretara(Estatu Ismamikoa etabar) eta balantzaren bete aldean komunismoaren izenean egin direnak.

    Komunismoa- sozialismoa munduaren etorkizun humanista baten esperantza da.

  • Zer da inperialismoa? Estatu edo botere-egitura batek bere menderakuntza, kontrola eta ustiaketa berezko domeinuen mugetatik harago gauzatzen duenean gertatzen den praktika.
    Indar-metaketak ahalbideratzen du inperialismoa, eta indar-metaketarik ez da posible Estatu edo tankerako botere-egitura indartsurik gabe.

    Hain zuzen ere, Marxismo-Leninismoak Estatuaren konkista du xede, Estatu totalitarismoa baita bere tresna klase sozialak baliogabetzeko. Leninek dio Estatuak bere zentzu propioa galduko duela eta izateari utziko diola Estatuaren indarrak klaseak baliogabetzen dituenean. Paradoxikoa ezta?

    Zer da ordea historikoki gertatu dena? Klaseak baliogabetu ordez kasta berriak (alderdiko funtzionarioak, burokratak, militarrak, buruzagi politikoak) eratu direla, batetik, eta nazio oso baten gaitasunak Estatua kontrolatzen duten gutxi horien eskuetan zentralizatu dela, bestetik (muturreko indar metatzea).

    Ideologia totalitarioek ahalbideraturiko baldintza materialek inperialismorik klasikoena ahalbideratu dezakete, batez ere tradizio inperial bat izan duten pisuzko herrietan, eta hortxe genuen Sobietar Batasuna adibide Europa eta Asia erdia agerki bereganatzen (Afganistan kasu), eta beste erdian ezkutuki eragiten (baita Afrikan eta Hego Amerikan ere).

    Hortxe dugu ere Txina maoista Tibet okupatzen nahiz etnikoki kolonizatzen inolako disimulorik gabe. Hortxe ikus dezakegu Txinaren inperialismoa Taiwaneko gatazkan ere, hego-ekialde asiarrean eragin nahiean, Indiarekiko norgehiagokan, Afrika zein Hego Amerikaren kolonizazio ekonomikoan, bai eta mundu mailako hegemonia komertzial eta finantzieroaren borrokan.

    Honekin zer esan nahi da? Inperialismoaren eta kapitalismoaren arteko harremana ez dela esentziala, koiunturala baizik. Inperialismoa komunismoaren eta sozialismoaren izenean gauzatua izan da maila berean. Inperialismoa urdinez, gorriz, zuriz edota beltzez jantzi daiteke. Espainia bera erregimen komunista bilakatuko balitz, maila berean edo handiagoan izango litzateke inperialista. Espainia esentzian destino unibertsal katolikoaren gidari bazen (luz de Trento, espada de Roma, martillo de herejes…), berdin-berdin jokatuko luke erlijioz aldatuta ere.

    Inperialismoa halabeharrezko fenomeno bat da gizadiaren baitan, baldintza materialek berau ahalbideratzen duten puntutik aurrera. Inperialismorik gabeko mundu-mailako komunismo humanista happy-flower hori soilik gauzatu daiteke 3 agertokitan:
    – Baldintza materialek inperialismorik ahalbideratu ezin dezaketenean (gizadia harri arora itzultzean)
    – Gizadiak bere gizatasuna galtzen duenean transhumanismoaren bitartez, hots, IAk gidaturiko gogamen neural kolektibo batera kontektaturiko panpin bat bilakatzen denean.
    – Ikasle giroko burbuilatik atera ez diren gaztetxoen fantasia eta ametsetan.

    PD: orain gutxi aurkitu dute Ukranian Stalinen garaiko beste hobi komun bat 8.000 gorpurekin (erraz esaten da). Munduaren etorkizun humanista baten esperantzaren adierazle polita, bai jauna!

  • Hapy Flower postmodernist prokapitalists isnt komunist, Lakubegi . Exkaxa zure azterketa eta usaimena.
    Euskal herria izan dezan bere askatasun nazionala(eta errepublika) etorkizuneko arnas luzeko mundu etorkizun oparo komunista- humanistan. Herriek egiten dute historia:Salvador Allende

  • Lasai Eneritz. Haunditzen zarenean ulertuko dituzu haundien gogoetak

  • Kaixo. Aste beteko mendi zeharkaldi batetik nator (jubilatuon pribilegioa?) eta gaur arte ez dut begiratu zer nolako erantzuna izan duen nire iritzi artikuluak. Susmoa banuen, eztabaida ohiko topikoan geratuko zela, alegia zein basa edo kriminalagoa, komunismoa ala kapitalismoa? Bi sistemak (sistemak eta ez erregimen konkretoak, alegia nazismoa eta demokrazia liberalak biek ala biek kapitalistak ziren baina erregimen politiko desberdinak) orokorrean hartuta: kolonizazioak, ustiaketak,gerraldiak, errepresioak, eta bar kapistalismoa askoz basatiagoa eta kriminala izan da. Halaz ere horrek ez nau arintzen kezka, zergatik lehenengo iraultza komunista (Pariseko komuna ez zuten jaiotzen ere utzi) bukatu zuen bukatu zuen bezela? Explikazioa, arazo askorengatik (esate baterako iraultza bakoitzari alde guztietatik erasotzen diete -barne zein kanpotik-)degeneratu egin zen eta kontrairaultza bat gertatu zen. Stalinismoa hori baita eta Maoismoa, ez ordea troskismoa :kontrairaultza bat eta ez komunismoaren ondorioa. Nola ekidin halako degenerazioa?. Hori bai izango liutzakeela eztabaida interesgarria. Esate baterako, egungo kapialismoaren kritika oso onak eta anitzak ezagutzen ditugu eta baita proposamen alternatiboak, indarra falta aurrera eraman izateko. Baino Komunismoaren lehenengo esperientziaren porrotak geldiarazi ditu halako eztabaidak. Erregimen kapitalistean posible dira demokrazia liberalak eta fazismoak (Balsonaro neoliberla sutsua da eta baita BOX). Ez al litzateke posible komunismo demokratikoa, gehiago, posible al da erregimen bati komunistatazat hartzea ez baldinbada benetan demokratikoa? Gizatiarra, naturarekin orekatua….? Nik uste, ez! beno , gaizki esanak barkatu eta ondo esnak onartu.

  • Beñat Castorene 2021-09-20 16:37

    Jose, ez dut dudan jartzen Marxen ekarpenak baita izan direla komunista onesta eta zinezkoak ere. Egia erraiteko hauek bizitza laburra zuten.
    Baina kapitalismoarentzat bezala, ene kritika zentratuko nuke estatuaren kritikaren gainean.
    Izan ere, aitortu behar duzu, praktikan eta beti dakidanez, iraultzaile mistikoen ondotik sortu dela estatu totalitario bat klase burokratiko baten zerbitzuan zeinak proletargo kondizioa ezeztatu beharrean bera aparteko herri guzia proletario bihurtu baitu. Adibidez ez du aldatu langileentzat Kapitalismotik heredatu lanaren antolakuntza tekniko zapaltzailea.
    Hori ikusita, iduritzen zait, besteak beste, Marxismoak, baduela akats handi bat estatuaren analisiari dagokionez eta esperientzia konkretuetan nabarmendu dela.
    Zer garapen teoriko eta disposizio aurreikusiko zinuke horrelakorik berriro gerta ez dadin?

  • Naffarroc badugu gure systema proprioa, cein baita gure foruetan plasmatutacoa.
    Gure leguea oroz gain!

  • Naffarroaco Resuman, aurrena leguea, guero reguea edo, nahiago badugu, republicaco presidenta.

  • Erresuma bat errege buru duelarik (edo erresuma errege barik, erresuma errepublikarra?)ez dakit gaur egun zer ekarpen egin diezagunkeen. En fin…
    Beñat. Irakurri duzu Leninen Estatua eta iraultza, zeinean sukaldari bat presidente edo buru izateko posible izan zitekeen? Nik liburu horrekin guztiz ado nago: estatua desegin, deuseztatu, desagertu. Hori da proposamena.Nola ordea? hor izan da anarkismoaren eta marxisten arteko xestra nagusia. Bapatean, kapiatalismo bota eta gizartea, ekonomia nola antolatu edo kudeatu? Beharko transizio epe bat (ahalik eta motzena halaz efe ez urte gutxikoa) marxek prolertargoaren (ez partidoaren) diktadura (gaurtik ikusita izen garratza, zikina, izena ) deitu zuena. Kontua da, ekonomia, gizartean hasten zara desberdintasunak ezabatzen- (aginterik gabe?) baina klase zapaltzaile ohiak errebelatzen dira (Errusiak guardia zurik) kanpotik muturra sartzen duten (Errusian, Txinan, Nikaraguan indar inperialistak sartu ziren ere) eta iraultza ez bada internazionalki zabaltzen (Boltxebikiak Alemanian jarria zuten bere esperantza, baina galdu egin zen eta naziak irabazi) posible du sozialismoa errialde isolatuan? Teoraia eta praktika, praktika nola gauzatu gauza asko aski korapilatsuak, gaur egunean eztabaidatzen ez ditugunak eguneroko ilun eta ahalgean galduak….

  • resuma hitzac ez du regnu/reinu erran nahi. Da gure systema politicoac bere buruari eman deraucon icena.
    resuma = statu

  • Euscara batuan ere hala da. Ikus bigarren adiera:

    erresuma
    1 iz. Agintea oinordetzan jaso duen pertsona bakar batek gobernatzen duen estatua. Ik. erreinu. Belgikako Erresuma. Erresuma Batuan. || Zeruko erresuma. Lurreko erresuma.

    2 iz. Estatua den herrialdea. SESBn eta beste zenbait erresuma sozialistatan.

  • Beñat Castorene 2021-09-20 18:58

    Joxe zure artikulua ongi dator Zuzeuko EZTABAIDA NAZIONALREKIN
    Ba, Leninen liburu hori beste bizitza batean irakurria nuen, horretarako “sukaldari presidente”enaz ez dut batere gogoratzen. Baina uste dut irudia ederra izan arren demagogikoa zela, Leninek ezta Trotskik ere ez zuten sekula lan egin sukalde batean ezta lantegi batean ere ( Swek hautemanarazi ziguna haien erruak argitzeko)
    Estatua desagertze hori ere, ene iduriko, demagikoa da, aldiz arrazoi duzu erraten baduzu ezinbesteko minimora dimentsionatu. Ongi definitu behar da zertan ezinbestekoa den eta zertan parasito kafira bat baizik ez gizarte osasun batentzat. Azkenean, gizarte osasuntsua da ekimen indibidula eta kolektibo, ez estatala, eremu zabala daukalarik legeadiaren barnean.
    Zure iruzkinaren segida ez dut ongi ulertzen, baina iduritzen zait piska bat galdu eta uzkur izan zintekeela iraultza orokor edo orokortuaren teoria troskistarengatik.
    Ene aldetik iduritzen zait gaurko egoeran bertan margina bat dagoela oraindik ekimen sozialak eta linguistikoak lokalak bultzatzeko estatu itogarri honi erresistitzeko eta estatu minimoko errepublika aldera aurreratzeko. Bada borroka politikarako ildo nabarmen bat ekimen horien sustengatzean.

  • Marxentzat, gizakia, batez ere, beharrizan material batzuk dituen izaki bat da, animaliak bezalako beste izaki batzuk bezala. Baina bada funtsezko desberdintasun bat: pertsona gai da tresnak egiteko eta kontzienteki erabiltzeko natura eraldatzen duen jardueran.
    Historiaren teoria marxista, ekoizpen modu ezberdinen ikerketa zientifikoa da. Azken batean, Ekoizpen Modua da oinarri soziala.

    Baina gizakien eta gainerako animalien arteko ezberdintasun nagusia ez dago lanabesak egiteko gaitasunean, adimen-arrazional baten garapenean baizik. Gaitasun hori da mota guztietako tresnak sortzea ahalbidetzen duen lehen kausa. Gainera, helburu ugari lortzeko erabil daitezke: lana, babesa, ehiza, borroka, …

    Prozesu soziala zientifikoki aztertzeko, erreferentzia-puntua, hau da, gizartearen oinarria, pertsona bera baino ezin da izan. Bere esentzia animali-arrazional horrekin, gizarte aldaketaren lehen kausa da. Betidanik, giza-harremanetan, lankidetza eta konfrontazioa erabili ditu, eta ondorioz, egitura sozial horizontal eta bertikal desberdinak sortu ditu, kideen arteko botere-metaketaren arabera.

    Era berean, pertsonen eta ondasunen arteko harremanak lotura zuzena izan du botere-harremanekin. Botere gehien duenak onura handiagoa ateratzen die ondasun materialei. Eta hori hainbat modutan justifikatu da: erlijio, ideologia edo arrazoiaren bidez. Eta azken batean boterearen indarrez mantentzen dira.

    Benetan polita litzateke jabetza pribatua ezabatzeak giza egoismoa desagerraraztea, baina bere izaera kontraesankorra dela eta, teoria zientifiko bat baino gehiago fede forma berri bat iruditzen zait.

  • Benat Castorene 2021-09-21 21:05

    Bai jabetza pribatu guzia ezabatzea ezinezkoa da ezta desiragarria ere. Ez da baitezpada egoismoari lotua eta askotan oso justifikatua da. Mendi magalean, landa tipi patartsua nork du landu nahiko ez bada laborari jabe xumeak?
    Baina, ez jabe ez jopuizan nahi ez dutenentzat, beharrik bada jabego kolektiboa ere. Kooperatibetan emaitza onak emaite ditu eta etorkizunean hobeak ere eman litzake oraindik.

  • Amonamantangorri 2021-09-24 19:17

    Badago liburu bat, seguru Bikilak irakurri edo, seguru, haren berri baduena.

    Bikila gure Euskal Herriko lagun aditu eta jantzia da-eta, eta eta eta abarri buruz, seguru, asko esateko daukana, o sea, eta abar luze bat, ezta?

    Domenico Losurdo “Stalin. Storia e Critica di una leggenda nera”, jakina, neronek Toscanako italiera batuan EZ, kastillanoz irakurri eta, oraindik bukatu gabe eta auskalo noiz bukatuko dudan.

    Bikilaren ibilbide politikoaren burkideen artean, ez dakit ba, nolako iritzia edukiko duten Losurdoren lanaz. Bo, Losurdo historialari fina omen da. Zer ote da “stalinismoa” edo “estalinismoa”?

    Iraultza soziala egin eta gero, lehenengo aldiz, gerra internazional latz, tregoarik gabekoa jasoz gero, zer egin?

    Winston Churchill maitagarri, ipurterre eta zurruteroari Hollywoodeko industriak Gary Oldmanen aurpegia paratu dio. Oscar bat.

    Bien bitartean, oraindik ere, Errusiar Federazioaren herritarren artean, Iosif Stalin nahiko maitatua da. Izan ere, Alimaleko oldarraldi inhumanoan, georgiar bibotedun hark gidatuta, eustea lortu zuten. Slava.

    Humanitatearen kapitulu ilun haien ondoren, Soviet Batasunak lehenengo gizona eta lehen emakumea (Gagarin baserritarren semea eta Terexkova ehungileen alaba) espaziora bidali zituen. Sozialismo errealaren porrota, jakina. Nahi nituzke nik horrelako porrotak, alajaina.

  • Marxentzat, gizakiaren edo gizartearen (egun jendartearen) emantzipazioa zen bere azterketa teoriko zientifikoren helburu. Gizakiak egiten du bere etorkizuna (zioen) baldintza historki jakin batzuen baitan. Alegia, determinismoa ekonomikoaren aurka gizakiaren borondatea jartzen zuen esperantza, alabaina, muga batzuren barruan, borondatea ez baita aski. Leninek dialektika horretan txertatzen zuen estraegia. Guzti horren inguran korrente eta desberdinatsun asko daude marxismoaren baitan eta ez naiz luzatuko (badira iraultza sobietikoa marxen kontrakoa izan zela diotenak) Estalinismoa Stalinetik hartzen du izena baina niretzako sistema kupidagabe eta kontrairaultzailea adireazi nahi du (Maoren txinan ere indarrean zegoena naiz eta modu berezian). Nik liburu asko irakurri ditut Stalini buruz (aldekoak eta kontrakoak) eta ez Troskireenak bakarrik. Gehien inpakatatu ninduena, ordea, Moshe Levinen “Leninen Testamendua” izan da, non Leninen azken egunak kontatzen dituen. Dena den, aurrera begira komunismoa bide eta helburu gisa nola garatu da kezkatzen nauena.

  • Gizartearen emantzipazioa.
    GIZARTE hitza erabiko dut beldurrik gabe, zeren, Mitxelenak esan zuenaren aitzi, GIZA hitza ezbaitator GIZONetik. Esta baletor ere, GIZON hitzak ez baitu berez género.markarik, harik eta Patriarkalismoak ezarri zion arte.
    Eta patriarkalismoa dakart oraingo eztabaida osasungarrira.

    Izan ere, Marx eta Engelsek ziotenaren aurrean (lan ustiapena dela gakoa), historia berdaderoa da sexu Edo género.ustiapena izan zela lehenago (duela 6000 urte Sumerian)

    Orain ezagun dugun datu horrek (Gerdau Lerner ere irakurri behar) ñabardu egingo du Engelsek teoria eta ondorioa.

    Izan ere, eta datza ene galderaren zergatia, izan al daiteke KOMUNISMOA gure gizarte PATRIARKALEAN?

  • GERDA Lerner. “La Creación del Patriarcado” (Katakrak)

  • Josu Lavinek dioen.bezala, ERESUMA hitzak ez dauka zerikusirik Erregeekin.

    ARREBALE/ERREBALE ildokoa da.

    arre.boro.an.ili.era

    aldiriak hitzaren sinonimoa

  • ERRESUMA hitzaren Etimologia ene ustezkoa betiere,..

    ARRE.AUS.UNE.ARA

    “lurralde.gune.(UNE.ARA)
    printzipala (ARRE.AUS)

  • Zuzenketa .ERRESUMA
    eta ERREBALE hitzei buruz,

    .ERREBALEA
    ERRI.BO(RO)A.URI.LEA
    ” uriiburuko eremu (URI.BOA.an.)
    bazterra ( ERRI.LEA)

    ERRESUMA
    ERRI.an.AUS.UNEA
    erriko.gune.nagusia (AUS)

  • Beraz, ERRESUMA eta REYNO. nahastatzea akats hizkuntzazko.eta ideologikoa.da.

  • Nik uste,
    Nik uste, Erresuma “reyno”ren gaztelerazko bertsioa zela-dela, eta beraz, nafarroako erresuma , nafarroan izan zere “erreinoaren” ordezkoa, alegia Erregeak eta guzti. Gaurtik ikusista, nafarroako erresuma” estatuaren ordezko bada, alegia nafarroako estatua- Errepublika?- ez dut ezer esateko horren kontra, beste kontua da nola uztartzen den egun Euskal Errepublika eta Nafar estatua

  • Seguru Erreynua izan zela eta hori dena, baina ERRESUMA hitzak, lehenagokoa izaiteaz gain, beste gauza bat erran.nahi dau.

  • Nafar Erresuma Sozialista 2021-09-28 17:39

    Behin amesten jarrita, ene ustez monarkia ongi joan dakioke balizko euskal sozialismo bati, betiere Erregea gorputz nazionalaren buruzagi eta zerbitzari bezala ulertzen bada, eta ez elementu bizkarroi eta pribilegiatu gisa. Alegia, estatu buru edo funtzionario gorena litzateke Erregea, zeina bere bizitza herriaren mesedetara legokeen eta ez alderantziz. Hala, aginte-maila litzateke esentzian Errege bat fabrikako langile batetik edo soldatu arrunt batetik ezberdinduko lukeena, eta ez jabegoa edo aberastasuna.

    Espartarren antzera, halabeharrez izan beharko litzateke materialki apala gure Erregea, nagikeria, luxua eta gehiegikeria jende baxuaren desbideraketak baitira. Tankerako jokabideak ez lirateke onartuak nafar erresuma sozialistan, are gutxiago nazioaren kaltetan direnean, eta are gutxiago aginte-mailan gora eginaz. Erregearen balioa pertsonalitatean legoke eta ez aberastasunean. Honen eraginea, eredua eta sakrifizioa litzateke bere boterearen iturri, eta ez jabegoa. Erregea errege da merezi duelako, eta hori hala ezbalitz herriak beti izango luke eskubidea berau epaitu eta ordezkatzeko.

    Erregetza batekin errepublika sozialistetan edota demokrazia parlamentariotan boterera heltzeko egon ohi diren konspirazio, norgehiagoka eta desorekak nabarmen eragotzi litezke. Erregea zentraltasuna eta egonkortasunaren berme da. Lege zaharren eta nortasun nazionalaren babesle. Etengabeko botere-norgehiagokak eta alderdikeriek energia xahuketa alperrikakoa dakarte, sistemaren ahulezia besterik ez dute islatzen, eta kanpo-etsaien zein dirudun berekoien eragin-gune izan daitezke. Ikus bestela Brezhnev osteko Sobietar Batasuna.

    Errege absolutismoa botereen kontrapisu eta deszentralizazio sistema egoki batekin baliogabetu liteke, herritargo armatua edo miliziak baimenduz (Suezian edo AEBtan bezala), herritargoa udal eta eskualde batzarretan, lanbide eta sektore ekonomiko ezberdinen korporazioetan edota bestelako erakundeetan antolatuz… guztiak erreinuko egitura organikoaren atalak izango lirateke, baina euren autonomía eta burujabetasunarekin. Jakina, armada profesional gutxieneko bat ere egon beharko litzateke atal hauen arteko ordena bermatzeko, bai eta kanpo erasoen aurrean aberriaren interesak defenditu eta herritarren miliziak formatu eta gidatzeko.

    Azkenik, erregea aholkatu eta erresuma gidatuko duten jakintsu-kontseilu bat beharko litzateke, autoritate espiritual batez horniturik, Iraneko Zaindarien Kontseiluaren modura, zeintzuek ahalmena duten erregeak nahiz batzarrek harturiko erabaki esentzialak baieztatu edo ezeztatzeko. Erreinuko jakintsuenek hartuko lukete parte bertan, Errregeak nahiz gobernua osatzen duten batzar eta korporazio ezberdinek aukeratuko lituzketeelarik, 7 kidez osaturik (gure 7 herrialdeak bezala). Bertan egon daitezke Lavin, Naberan, Kastorene edo Bikila bezalako pisu pisutsuak (Bentazar, JJ edota Patxi ahaztu gabe).

    Espainiar/frantziar demokrazia liberala herriaren birusa bada, NAFAR ERRESUMA SOZIALISTA da sendabidea.

  • Ander gure semeak hamar urte zituela Monarkiari buruz idatzitako ipuina. Laburbilduz hauxe zioen:

    “ Orain dela zazpi mende Kagano izeneko Errege harroputzak, “zein zen Erregeak ez zuen gauza bakarra” asmatzeko agindua ezarri zien bere subdituei… igartzen zuenak, erregearen tokia hartuko zuen, baina huts egiten zuena esklabo bihurtuko zuten.
    Banan-banan parte-hartzaile guztiek huts egin zuten. Erregeak denetarik zuela ematen zuen, harik eta hamar urteko mutiko bat zera esatera ausartu zen: Erregeak ez duena pobrezia da! Hara! Bete-betean asmatu, erregea oso aberatsa baitzen. Eta mutikoa errege bihurtu zen. Eta bere lehen agindu (eta bakarra) eman zuen:
    Hemendik aurrera ez da erregerik izango.
    Eta koroa sutara bota zuen….urrea berehala urtu zen.
    Handik aurrera, herrialde horretan ez zen gehiago erregerik edo koroarik ikusi…

  • ESPARTAk ERREGE APALA zuen, egiatan, baina ABERATSEN ELITE bati nahi zuen guztia egiten utz ziezaion zen errege APALA.

    Beraz guk zazpiok pila bat aginduko genuke… eta agian poz.pozik

  • Kar, kar , kar …oso humore fina eta ilustratua Nafar Erresuma Sozialista. Karkajada ederrak sortu dizkidazu .

    Humore haria jarraituaz Bentazar baldinbadago autoritate espiritualaren organo zazpiko horretan erabat zurttua dago zuzentasun morala are gehoago sozialismora egiten duen konbertsio honetan bere aurreko bizitzaren ganora aplikatzen bada. Halere uste dut gaizki izendatua izan dela gaur egungo errejimena Espainiar- Frantziar demokrazia liberal bezala , askoz ere berdaderoa litzateke horrela definitzea: (TKIB)Teknofeudalismo Kapitalista Inperialista Berantiarra modernoa, era faltsuan EAJ-PSN eta Zentro euskuin frantziarrak gobernatua eta TKIBren akronimoan garatutako definizioa kendu zazutehmorezko haritik zinez eta serioski horrela bait dala uste baitut.Baina tira eta bukatzeko eta humorearen harira atxekituz berriz ere Espainiar/frantziar demokrazia liberala eta NAFAR ERRESUMA SOZIALISTA ren arteko hautua egiterakoan, delirante eta atzera egitea iruditzen bada ere Nafar Erresuma Sozialistaren apustua benetakoa bada ziur handiagoa(SUPERIOR ETIKOKI) izango dela Espainiar/frantziar demokrazia liberal bat baino , ze deskrizioan aipatzen ezbada ere , demokrazia liberal kapitalista bat izango litzateke EAJk-PSN-Zentro frantziarra gobernatua.Baina denok dakigunez gibernatu – gebernatu, gutxi gobernatu dezakeela EAJk-PSN.Frantziar – espainiarZentro frantziarrak demokrazia liberal teknofeudal eta oligarkiko honetan. Ona Humore puntua Nafar Erresuma Sozialista. Sozialista bada hobeagoa izango dela, efikazago(planifikazio demokratiko komunitario zentralizatu eta deszentralizatuarekin eta ekolojikoki orekatuan- eta tonaka aldiz dibertigarriagoa(larrua gehiago eta hobeto joko da ziur, esprientzia historikoaren datoak hor baitaude .( azkeneko esaera hau oso serioski eta benetan adierazia ere . Gero arte . Osasuna, sozialismoa-komunismoa, emantzipazioa-askatasuna.