Donostia eta Baionako manifestazio arrakastatsuen ostean gogor jarraitu behar dugu lanean osasunaren eta askatasunaren alde

 

Donostia eta Baionako manifestazio arrakastatsua

Donostiako manifestazioa

  • Bizitza Plataformak Urkulluren azken dekretuaren kontrako errekurtsoa aurkeztu du, diskriminazioagatik.

  • Bizitzak dei egiten die gainerako sektoreei eta herritarrei azken dekretua ez betetzeko, arrazoi askogatik.

  • Negazionistak” deitzen diguten eta egia kontatzen ez duten manipulazioko hedabideei herri honek ez zaituztela behar esan nahi dizuegu.

  • Bretainia Handiak 12-17 urte bitarteko gazteak masiboki ez inokulatzeko hartutako erabakia hemen ere har dadin eskatzen dugu.

  • Frantziar estatuko herri guztiekin gure elkartasunik beroena eskaini nahi diegu, elitearen aginduetara dagoen Macronen bioterrorismoaren aurka.

  • Estatu Batuek arrazoi eman digute: PCRak ez dira ondo egiten ari eta covida gripearekin nahastu da.

  • Munduan covid tratatzeko arrakasta handiagoz erabiltzen ari diren tratamenduak hemen zergatik ez diren probatu nahi ozenki salatu nahi dugu.

  • Zergatik aurtengo udako ospitaleratzeen eta heriotzen datuak iazkoaren berdinak edo kaxkarragoak dira? “Txerto” esperimentalek ez al dute balio?

Bigarren errekurtsoa Urkulluri. Bizitza Plataformako kide den Asgascon kontsumitzaileen elkarteak, errekurtsoa aurkeztu du astearte honetan EAEko Justizia Auzitegi Nagusian, Lehendakariaren azken dekretuaren aurka. Diputatuen Kongresuak uztailaren 21ean 13/2021 Dekretua berretsi zuen, eta beraz, maskara kanpoan ez da erabili behar, pertsonen arteko 1,5 metroko distantzia errespetatu daitekeenean, ezta salbuetsitako kasu guztietan ere. Tamalez, Urkulluk bi egun geroago dekretu bat onartu zuen, maskara kanpoan erabiltzera behartu nahi duena, estatuko arauaren aurka.

Auzitegian dekretuaren atal hori kautelazko neurri baten bidez etetea eskatu dugu, eta laster ebatzi beharko dute, diskriminatua ez izateko moduko oinarrizko eskubideen aurka egiteagatik.

Horixe da EAEko Justizia Auzitegi Nagusian lehendakariaren dekretu baten aurka aurkezten dugun bigarren errekurtsoa. Aurrekoan, maiatzaren 7ko 23/2021 Dekretuaren aurka egin genuen, dekretuak ez zituelako jaso maskarak erabiltzetik salbuetsitako kasuak. Zoritxarrez EAEko Auzitegi Nagusiak ez zuen erabat ilegala zen eskubide ezabatze hori geldiarazi.

Dekretu hori ez betetzeko deia. Bizitzak herriari Urkulluren dekretu berriaren aurka egitera eta ez betetzera dei egiten die eta 1,5 metroko distantziari eutsi ahal badiogu, ez dugula herri eta hirietan maskararik erabili behar. Arnasteko eskubidea dugulako! Bestetik ostalariei, zinema eta kultur aretoetako jabeei eta zuzenean kaltetutako gainerako sektoreei errekurtsoak jartzera eta borrokatzera dei egiten diegu. Davosek ostalaritzaren %75a desagertzeko emandako agindua txintxo-txintxo betetzen ari da Urkullu. Orain, berriz ere, daturik eta ikerketarik gabe beste kolpe bat eman nahi die. Esaten dutena egia balitz, dekretua egin aurretik sektore horiekin batzartu, eginda eduki behar duten azterketa baten datuak eman eta laguntza neurriak adostuko lituzkete. Baina orain arte ez dute egin eta ez dute egiteko asmorik ere.

Hedabideen zentsura eta isekak: aski da! Gure kontra iseka dabiltzan eta urrun erabakitako terrorismo informatiboaren leloak errepikatzen dituztenei esan nahi dizuegu negazionistak honako hauek direla: terapia hobeak ukatzen dituztenak, PCRak ondo egitea ukatzen dutenak, herritarrei medikamentu esperimentalek, datu ofizialen arabera, ia 30.000 lagun hil dituztela kontatzea ukatzen dutenak, frankismo garaiko zentsurarekin informazioa ukatzen dutenak… Iparraldeko hedabideek Baionako manifestazioari buruz eta Hegoaldeko hedabide gehienek Donostiako manifestazioari buruz emandako tratamenduak alderatzen badira, Hegoaldeko hedabide gehienen maila hutsaren hurrengoa dela inoiz baino ageriago geratzen ari da. Eta datu bat zuzenduko dizuegu: Donostian 4.500 lagun inguru egon ginen, ez “ehunka” batzuk. Hain zuzen ere, azken urte honetan egin den manifestazio jendetsuena izan da.

Bretainia Handian gaztetxoak salbu. Herrialde batzuek sen ona erakutsi dute eta ez dituzte 12-17 urte bitarteko gazteak masiboki inokulatuko. Bitartean hemengo osasun sailburuek guztiz kontrakoa egiten dute, jakinda, 20 bat gazte hil daitezkeela 0-20 bitarteko guztiak txertatuz gero eta orain arte datu ofizialen arabera medikamentu esperimentalek eragin dituzten heriotzen ehunekoak adin tarte horretan errepikatzen badira. Astakeria hau egiten utziko al diegu? Zorionez ez dugu arrainen oroimena eta iaz arte txertoa soilik arrisku taldeek hartzen zutela gogoratzen dugu: nagusiek gripearena, animaliekin dabiltzanek tetanosena… eta besteak ez ginen insolidarioak ez hartzeagatik. Orain bai? Baina ez al dute konfiantzarik medikamentu horietan? Haien eraginkortasuna ez al da hasieran esan ziguten modukoa?

Elkartasuna. Frantziako osasun langileak ez omen dira eredu ona. Kopuru handi batek ez du inokulatu nahi izan (Hegoaldean baino askoz gutxiago), medikamentu esperimentalek dituzten arriskuak kontuan hartu dituztelako. Horregatik Macronek lanetik kanporatzeko mehatxua egin die inokulatu ezean soldata barik utziko dituelako. 160.000 lagun manifestatu ziren larunbatean eta orain Parisen milioi bat lagun batu nahi dira horren aurka.

PCRak txarto egiten dira, aspaldi esaten ari garen bezala. Estatu Batuetako CDC eta FDA, sendagaiak eta osasun publikoa kontrolatzeaz arduratzen diren erakundeek PCRak egiteko era aldatuko dute Sars-Covid eta influenzaren birusa (gripea) bereizi ahal izateko. Horrek zer esan nahi du? Bada orain arte testak ez direla ondo egin eta covida gripearekin nahastu dutela. Horrek ondorio izugarriak ditu, azken urte honetan eman dizkiguten covidari buruzko datu guztiak okerrak direlako (heriotzak, gaixotuak…) eta horietako asko gripearenak zirelako. Zergatik? Herritarrok beldurtzeko asmoz?

Non daude bestelako tratamenduak? Hemen erabiltzen diren tratamentuek baino heriotza gutxiago sortzen dituzten 5 bat covid tratamentu desberdin daude munduan. Adibidez, Italian pazienteak etxean artatzen dituen talde batek (www.ippocrateorg.org) 60.000 mila pazienteri tratamendu goiztiarra eman eta 10 baino ez zaizkie hil. Sen ona erabilita, erabaki zuten defentsa ahulenak zituztenak ezin zirela birus asko dauden lekuetara eraman, hau da ospitaleetara, tratamendua etxean emateko aukera dagoen bitartean. Hemen zergatik ez dira erabili nahi?

Txerto” esperimentalek ez al dute balio? Azken hilabeteotan ospitaleratzeen eta heriotzen datuak iazkoak bezain eskasak dira eta une batzuetan txarragoak. Baina alde handia dago, orain herritarren erdiari medikamentu esperimentala inokulatu zaiolako. Hasieran esan ziguten “txerto” horiekin dena konponduko zela. Guk esan genuen ezetz eta denborak arrazoia eman digu. Orain gure galdera: zergatik ez dizkigute argi esaten ospitaletan daudenetatik zenbat dauden txertatuta?

Bizitza Plataforma

21.07.28

Donostia eta Baionako manifestazio arrakastatsua

Bizitza Plataforma osasunaren eta askatasunaren alde lan egiten dugun 32 talde eta elkartez osatuta dago, herri mailan eta sektore mailan.

64 pentsamendu “Donostia eta Baionako manifestazio arrakastatsuen ostean gogor jarraitu behar dugu lanean osasunaren eta askatasunaren alde”-ri buruz

  • Osasun langilea 2021-07-30 18:26

    Ulertzen ez dudana da nola Zuzeu-k baimentzen duen gaizkile talde honen publizitatea. Penagarria!

  • Xabier Makazaga 2021-07-30 22:10

    Manifestazioaren aurretik Bizitza Plataformak zioen «Europako eta [Amerikako] Estatu Batuetako medikamentuen agentzien arabera, orain arte 30.000 bat lagun hil dira sasitxerto hauengatik» (Europan 18.928 eta Estatu Batuetan 10.991).
    Begi-bistakoa da COVIDaren kontrako txertoek ez dituztela inolaz ere 18.928 lagun hil Europan. Txertoaren eraginez norbait hiltzen den bakoitzean komunikabideek azpimarratu egiten baitute berria.
    Nondik atera zenituzten zifra sinestezin horiek?

  • Osasun langileari: edozein egoeratan zentsura eskatzen denean eta datu bakar bat ez eztabaidatzeko gai ez garenean zer dago atzean?

    Xabierri: Datu horiek nondik atera ditugun Telegrameko kanalean jarri genuen https://t.me/CovidEztabaidaZientif eta laster jarriko ditugu hemen webgunerako lotura (irudietan ikusteko). Eta jendea txertoagatik hiltzen denean ez da telebistan ateratzen, gehien-gehienetan. Datuak eskandaluzkoak dira baina, gainera, estatu batzuetatik besteetara ez dago antzeko proportziorik. Leku batzuetan “askoz gutxiago” hiltzen dira, goitik datozen aginduengatik.

  • Xabierrek emandako heriotza kopurua gurera ekarrita, eta kalkuluak ondo egin baditut, horrek esan nahiko luke 80-90 inguru hil direla EAEn txerto hauengatik?

  • Kaixo hemengo loturan, beheko aldean, dituzue Vaers eta EMAren datu ofizialak https://www.bizitza.eus/bizitzaberri/

  • Donostiarra 2021-07-31 08:25

    Zientziaz ez dakit asko, baina manifa ikusi nuen eta han ez ziren 4.500 lagun.
    Hortik hasita ez dut sinetsiko jende honek dioen ezer.

  • “Bizitza”, zuen informatzeko modua ez da gardena, eta ez niri behintzat ez dit batere konfidantzarik sortzen:

    Datuak ikusteko esteka bat jarri duzu, eta esteka hori zuen web orrikoa da. Hor, bi irudi itsatsi dituzue, baina infirmazioaren iturrira eramango gaituzten loturarik gabe:

    – Aurreneko irudian idazkeragatik uler daiteke teorian ADR delakoak emandako datuetan oinarrituta dagoela, baina norbaitek laburtu eta “sukaldatu” dituela. Irudian azaltzen den helbidera joanda, hor ez da daturik azaltzen, eta bila hasi beharko genuke.

    – Bigarren irudian ez da helbiderik ere azaltzen.

    Zuek eztabaida eta informazio askearen alde zaudetela diozue, baina zuen informatzeko era ikusita, garbi daukat manipulatzen erraza eta sinesbera den jendeari zuzenduta dagoela.

    Eta ustez ADRk eman dituen datuetara etorrita, kalkulu azkar batzuk egin ditut, EAEn Europar Batasuneko biztanleriaren %0,5 bizi garela estimatuta, eta EARrako emaitza hauek atera zaizkit:
    – Txertoak eragindako ondorioetatik errekuperatzeko tratamenduan daudenak: 2.100 pertsona
    – Txertoak eragindako ondorioetatik errekuperatu ez direnak, eta errekuperatuko ez direnak: 2.300 pertsona
    – Txertoa hartzeagatik hildakoak: 95

    Benetan uste al duzue datu hauek ia inork ez jakiteko moduan ezkutatu daitezkela? Nik ez.

    Beste foro batean irakurri diot aste honetan zuen jarraitzaile bati 2019an gripe arruntak hildako gehiago eragin zituela (3700!!!) 2020an Covid-19ak baino (3100). Jendeak kontra egin eta iturria eskatu dionean onartu du ez zela horrela. Inork erantzun izan ez balio, hortxe geratuko zen bere “egia”.

    Guzti honetan amorru geien ematen didana da zuen korrontea jarraitzen dutenek besteon gainetik pentsatzen dutela.

  • Barkatu. Uste dut ulertzen dela, baina akats bat zuzendu nahi dut:
    “EARrako” jartzen duen lekuan “EAErako” jarri nahi nuen.

  • Graziana Goienetxe 2021-07-31 10:11

    Ez nago ados Osasun langilearekin. Ez dut uste talde honen adierazpenak zentsuratu behar direnik.
    Batzuk kontrakoa demostratzen saiatzen badira ere, jendea ez gara adin txikikoak.
    Hilabete luzez bizi izan gara birusarekin eta zerbait ikasi dugu. Gaixotu den jende dexente ezagutu dugu eta hil den edo oso larri egon den edota geroztik ukituta gelditu den jendea ezagutzen dugu. Badakigu “gripe bezalako kuadro arina” ez dela hauek zioten bezala.
    Eta hau zertan den ikasi dugunez, gehienok txertoa hartu dugu (manifestazioan egon zen baten bat bezala portzierto).
    Beraz tipo hauei bere mezuak zabaltzen utzi behar zaielakoan nago, horrela agerian geldituko da arriskutsuak baino, gezurtero patetiko batzuk direla.

  • Xabier Makazaga 2021-07-31 11:29

    EMAren “datu ofizial” horiek nondik atera dituzue? Lotura zuzena da eskatzen dudana, ez auskalo nork egin duen sukaldaturiko eskema bat. “Datu ofizial” horiek non ikus daitezke EMAren web orrian edo beste web orri ofizial batean?
    Bestalde, hain seguru baldin bazaudete “datu ofizial” horiez, zergatik diozue orain ia 30.000 lagun hil dituztenak “medikamendu esperimentalak” direla. Manifarena aurretik zenioten COVIDaren kontrako sasitxartoak direla ia 30.000 lagun hil dituztenak. Orain, medikamendu esperimentalak jotzen dituzue errudun. Sasitxertoak dira errudunak ala medikamendu esperimentalak?

  • Planetaren populazioa murrizteko eta horretarako jendeak txertoa EZ jartzeko konspirazio globala martxan omen dago, eta beldurra eta alarmismoa sortzeko haien mezuak ZuZeu-ra iritsi dira.

    Orain gobernuak, komunikabideak eta konspirazio honen mezuen kontra borrokatu behar dugu, gure adimen eta kritikotasuna erabiliz. Gure osasuna, askatasuna eta eskubideak jokoan daude!

    Argi ibili eta burua erabili!

  • https://www.gov.uk/government/publications/coronavirus-covid-19-vaccine-adverse-reactions/coronavirus-vaccine-summary-of-yellow-card-reporting
    Erresuma Batuan, bakarrik heriotzak, ia 1500. Datu ofizialak dira. Euskal hedabideetan azaltzen ez direnak. Nori berea.

  • https://ansm.sante.fr/uploads/2021/07/23/20210723-covid-19-rapport-14-vaxzevira-astrazeneca-2.pdf
    Osasunaren profesionalek jakin arazitako kasuetan oinarritutako txostenetan. Azken sei hilabeteetan, soilik astrazenekak eragindako kasu larrien zenbakiak: heriotzak 178.
    Zein hedabidek hartu du lana informe ofizial guziak aztertzeko eta datu guziak batuta lehen lerroko albistea osatzeko?
    Irainik gabe, hobe.

  • https://ansm.sante.fr/uploads/2021/07/16/20210716-vaccins-covid-19-rapport-pfizer-periode-28-05-2021-01-07-2021.pdf

    Pfizer: 761

    Etab eta etab….
    Janssen:
    https://ansm.sante.fr/uploads/2021/07/23/20210723-covid-19-rapport-janssen-2.pdf
    Moderna:
    https://ansm.sante.fr/uploads/2021/07/16/20210716-vaccins-covid-19-rapport-moderna-periode-28-05-2021-01-07-2021.pdf
    Frantzian : 1000 heriotza inguru..

    Xabier, badituzu datu batzuk zure ikerketak egiteko.
    Zure ustez: Txertoaren eraginez norbait hiltzen den bakoitzean komunikabideek azpimarratu egiten baitute berria.
    Beraz, zergatik ez dugu 2500 aldiz entzun albistea? (soilik, Erresuma Batuko eta Frantziakoak aipatu ditut. Ez ahantzi datu ofizialak dira)

  • Xabier Makazaga 2021-08-01 13:51

    EMAren web gunean txosten bat bilatzen duzun bakoitzean, erantzukizunetik salbuesteko klausula bat agertzen zaizu. Txostenak ikusteko, irakurri eta ulertu duzula berretsi behar duzu. Erantzukizunetik salbuesteko klausularen lehen puntua hau da:
    Web honetako informazioak EZ DU medikamentuaren eta antzemandako albo-ondorio edo efektuen arteko lotura posiblearen baieztapenik adierazten.
    Bizitza Plataformakoek irakurri al duzue?
    EMAk oso argi uzten baitu balitekeela balizko albo-ondorio horiek medikamenduarekin loturarik ez izatea, medikamenduak eraginak ez izatea.
    Informazio hori Europar Batasunean ofizialak diren hizkuntza guztietan dago. Hemen, gaztelaniaz :
    https://www.adrreports.eu/es/index.html
    https://www.adrreports.eu/es/disclaimer.html
    https://www.adrreports.eu/es/understanding_reports.html

    Atera dudan ondorioa hau da: EMAren web guneko informazioa txertoek eragin ditzaketen USTEZKO albo-ondorioei buruzkoa da; hau da, txertoak erabili ondoren behatutako gertaera medikoei buruzkoa, baina albo-ondorio horiek ez dute nahitaez txertoekin zerikusia.
    Zuek zein ondorio ateratzen duzue?
    Hainbat galderari EMAk ematen dizkion erantzunak, gaztelaniaz:
    https://www.adrreports.eu/es/faqs.html

  • Xabier Makazaga 2021-08-01 16:20

    EMAk bere web gunean azpimarratzen duen gauza berbera azpimarratzen da ingelesez idatzitako txosten horretan, Iban, Bertan ematen diren informazioek ez dutela adierazten txertoen eta antzemandako albo-ondorio edo efektuen arteko lotura posiblearen baieztapenik.
    Hau dio, gainera, hitzez hitz:
    “Beraz, garrantzitsua da EZ interpretatzea.COVID-19 txertoen albo-ondorio egiaztatu gisa txosten honetan azaltzen diren kontrako erreakzioen susmoak”.
    SUSMOAK besterik ez direlako, hain zuzen ere.
    Hau ere badio, argi eta garbi:
    “Txertoen erabilera handitu egin da eta, beraz, baita aldi batez txertaketarekin lotuak izan diren zorigaiztoko gertaeren jakinarazpenak ere. Hala ere, horrek ez du esan nahi txertoen eta heriotza horien artean loturarik dagoenik. Banakako txostenak eta txosten-ereduak berrikusiz, ez dirudi txertoek zerikusirik izan dutenik heriotza horietan”.
    Irakurri al duzu txosten osoa? Zein da zure iritzia, Iban?

  • Xabier Makazaga 2021-08-01 16:33

    EMAren web gunean txosten bat bilatzen duzun bakoitzean, erantzukizunetik salbuesteko klausula bat agertzen zaizu (Europar Batasunean ofizialak diren hizkuntza guztietan dago). Txostenak ikusteko, klausula hori irakurri eta ulertu duzula berretsi behar duzu. Erantzukizunetik salbuesteko klausularen lehen puntua hau da:
    Web honetako informazioak EZ DU medikamentuaren eta antzemandako albo-ondorio edo efektuen arteko lotura posiblearen baieztapenik adierazten.
    https://www.adrreports.eu/es/index.html
    Bizitza Plataformakoek irakurri al duzue?
    EMAk oso argi uzten baitu balitekeela balizko albo-ondorio horiek medikamenduarekin loturarik ez izatea, medikamenduak eraginak ez izatea.
    Atera dudan ondorioa hau da EMAren web guneko informazioa txertoek eragin ditzaketen USTEZKO albo-ondorioei buruzkoa dela; hau da, txertoak erabili ondoren behatutako gertaera medikoei buruzkoa, baina albo-ondorio horiek ez dute nahitaez txertoekin zerikusirik.
    Zuek zein ondorio ateratzen duzue EMAren web gunean dioena irakurri ondoren?

  • Xabier Makazaga 2021-08-01 17:12

    Iban, frantsesez idatzia dagoen txostenari dagokionez, hau dio:
    “Heriotza-tasa uste baino askoz txikiagoa dela ematen du”.
    14. txosten horretan 19 heriotza susmagarri aipatzen dira (txertaketa hasi zutenetik, 171) eta hau dio 19 kasu horiei buruz:
    “Haien laburpenean aipatzen da autopsia egin eta/edo eskatu dela. Orain arte, 4 autopsien txostenak ditugu. Horietako bi dira txertatu ondorengo 7. egunean hildako hirurogeitaka urteko pertsona bat eta txertatu ondorengo lehen egunean hil zen hogeita hamar urtetik gorako beste bat, zeintzuen kasuan ditugun elementuek ez baitute uzten heriotza eta txertoaren arteko loturarik egiten. Beste bien kasuan, ditugun emaitza partzialek ez dira oraingoz ondorioak ateratzeko nahikoak. Azkenik, beste 15 pazienteei dagokienez, autopsia-txostenen zain gaude”
    Hau da, txostena argitaratu zutenean ez zegoen heriotza bakar bat seguru lotzerik txertoarekin. Txostenak dioena da 19 heriotza horiek txertoaren ondorio IZAN ZITEZKEELA, Ez dio heriotza horiek txertoak eragin zituela. Are gehiago, argi dio, horietako bi EZ zituela eragin txertoak eta beste 17en kasuan, txostena argitaratu zutenean, ezin zezaketen ezer segururik esan.
    Zein da zure iritzia, Iban?

  • https://www.youtube.com/watch?v=yo5LVLA-Omw

    Segi aurrera Bizitza plataforma! Segi zuenean! Biba zuek! Txirri, Mirri eta Txiribiton jubilatu zirenetik, Pirritx eta Porrotxek lan karga gehiegi zuten.

  • Berotasunean idatzi dut azken iruzkina, eta barka biezadate pailazoek. Euren lana beste edozein bezain duina da.
    Bizitza plataformakoena irrigarria da. Fede berri bateko akolitoak. Hare krishnak.

  • Xabier, beste mezu bat idatzi nuen, baina oraindik ez da argitaratu. Beraz, azaltzen bada kontuan izan zure erantzuna irakurri baino lehen idatzi nuela.

    Zer iruditzen? Bada gobernuak eta hedabideak ez direla zintzo (besterik ez esateagatik) jokatzen ari informazioaren kudeaketan. Bi modu guztiz kontrakoak erabiltzen ari dira.
    Lehenik, txostengile horiek “ustezko”, “izan litezke”, “ez da ziurra”… formak erabiltzen dituzte euren ardura, nolabait esateko, “gainetik” kentzeko. Horrela, forma horiekin argitaratuta, prentsa “serioak” ez du handik ateratako inolako daturik argitaratuko “egiaren” eta “ziurtasun ezaren” izenean. (Xabier, oker ez banago, zuk baduzu erabilera bikoitz eta maltzur horren berri).
    Bestela da, covidagatik kutsatu, gaixotu, positibo, ingresatu, hildakoen… berri emateko modua. Hor dena ziurra da eta ez da inolako zalantzarik agertzen. Ez dago hedabiderik datu horiek hobeki edo sakonago aztertzeko lanik edo ausardiarik hartzen duenik.

    Beste iritzirik? Bada penagarria da elkar zein errez etiketatzen dugun eta zein harro jokatzen dugun, sinetsiz, besteen gainetik gaudela edo argiagoak garela.

  • Gauzak ulertzeko goitik begiratzea hobeto:
    a) Oligopolien oligopolioa. Pfizer eta Modernaren jabeak, komunikabideak kontrolatzen dituzten 5 talde nagusien, bankuen eta enpresa handien… jabe berberak dira: Black Rock eta Vanguan fondoak. Bien artean Txinaren BPGren baino diru gehiago maneiatzen dute. Hau da, hedabideetan ikusten duguna farmazeutiken jabeek nahi dutena da. Azken urtean Blak Rocken irabaziak %24 handitu dira. Oligopolien oligopolia deitu daitekeen prozesu hau berria da. Cristina Martinen liburuan ondo azaltzen da eta baita hemen ere: https://www.youtube.com/watch?v=eVk-ojS5fBM

    b) Hegazti gripearen iruzurra. Hedabideen eta farmazeutiken jabeen lontzentrazio hau ez zen orain 15 urte gertatzen eta horregatik hegazti gripearen farmazeutiken eta OMEren iruzurra gelditu ahal izan zen. Hori gertatu zenean OME itxi eta asko espetxeratu behar izan zituzten, antzeko gauza egin ez zezaten. https://elpais.com/diario/2010/06/05/sociedad/1275688803_850215.html

    c) EMAren aurrekontuaren %80a farmazeutikek ordaintzen dute. Europako Medikamentuen kontrola eraman behar duen EMA Agentziaren aurrekontuaren %80 farmazeutikek jartzen dute. Otsoa ardiak zaintzen jartzea bezala. Oraingo zuzendaria haientzat lan egin duen pertsona bat da. OMEn gauza bera, kargu gehienak farmazeutiketan lan egin izan dutenak dira.

    d) EMAren eta Vaersen datuak zelan irakurri. Haiek esaten dute heriotza bat jasotzea ez duela esan nahi txertoagatik izan denik. Kasu batzutan ez baina beste gehienetan itsua izan behar da lotura hori ez ikusteko. Ikerle askok kontrakoa esaten dute, jasotzen dena gertatzen denaren laurdena dela, adibidez, Texaseko Baylor Unibertsitateko Zentro Medikoko zuzendariordea, Peter McCullough, Estatu Batuetako Fox telebista kate garrantzitsu batean agertu dena. Peter ez da edonor, Estatu Batuetako gehien argitaratzen duten 5 ikerle medikoen artean dagoelako. Gainera Covid gaixotasunari buruz bere artikuluak gehien ikusten direnak dira. Bere iritziz, Covid sasitxertoek Vaersen jasotako ia 10.000 hildakoak baino halako 5 dira, hau da, 50.000 pertsona lirateke erahildakoak.

    https://childrenshealthdefense.org/defender/tucker-carlson-entrevista-al-dr-peter-mccullough-donde-esta-el-dialogo-sobre-los-tratamientos-de-covid/?lang=es

    Peterrek covid gaixo pilo tratatu ditu Regeneron edo Hidroxicloroquinarekin adibidez eta emaitza hobeak lortu ditu. Baina dio interesak egon direla hiltzen uzteko, txertoak justifikatzeko. %85 salbatu ahal izan zirela baina etxean geratzeko agindua izugarria izan zela.

  • Xabier Makazaga 2021-08-01 22:44

    Iban, ulertu dut jakin bazenekiela EMAk dioena, garrantzitsua dela EZ interpretatzea txertoen albo-ondorio egiaztatu gisa bere txostenetan azaltzen diren kontrako erreakzioen susmoak, SUSMOAK besterik ez direlako. Gaizki ulertu al dut?
    Baldin bazenekien, Iban, zergatik eman dituzu guztiz segurutzat hildako kopuru horiek, argi utzi beharrean USTEZKOAK besterik ez direla?

  • Xabier, zergatik?
    Bada aspaldi, oso aspaldi, fededuna izateari utzi niolako. Batez ere, aspalditik, oso aspalditik bertsioak kontrastatzen eta nire iritzi propioa egiten aritzen naizelako.
    Baditut urte batzuk, eta medikuen txostenen inguruan esperientzia batzuk izan ditut propioak, niri neuri gertatutakoak eta ingurukoei ere bai. Ez naiz kasu zehatzak kontatzen hasiko, baina badakit, neuk ikusita, enpresetako medikuen, mediku forentseen, epaitegietako medikuen, aseguruetako medikuen, lehen arretako medikuen, mediku ikuskaritzaren… hainbat eta hainbat txostenen atzean zein arrazoi dauden alde batera edo bestera jotzeko. Are, ikusita nago bi medikuren arteko eztabaidak txosten beraren inguruan.
    Horrek guztiak eramaten nau pentsatzera, txosten horiek egiteko medikuek emandako informazioa osatzeko garaian jasan dituzten presioak eta zalantzak. “Nire pertsona eta lanpostua ez dut arriskuan jarriko botere ekonomiko eta mediatikoak zalantzan jartzen”. Humanoa da.

    Pentsatzen dut euskal prentsa independentea irakurtzen duzula… bada, hona hemen duela gutxi Osakidetzako mediku bati egindako elkarrizketa baten zatia. (Bide batez, bere izena ezkutuan mantentzeko eskatu zuen, beldurragatik):
    ———————-
    “Uste dut ez direla detektatzen txertoen ondorio kaltegarri guztiak”

    Txertoak jarri ostean ondorio kaltegarriak erregistratzeko zein metodo jarraitzen den galdetu diogu, farmakobijilantzia deitzen den horretaz: “Teorian, medikuok ondorio kaltegarria notifikatu behar dugu. Baina egia esan, prozedura nahiko konplexua da, eta gaixo bakoitzarentzako oso denbora gutxi dugu. Kasu askotan, gainera, ez daukazu argi ea ondorio kaltegarri bat den edo ez, hau da, ea txertoarekin loturarik duen edo kasualitatez denboran bateratsu tokatu den. Beraz, dudaren aurrean, pasatzen uzten duzu askotan. Zaila da sintoma bat ondorio kaltegarri moduan markatzea, uste dut oso seguru egon behar duzula hori egiteko. Eta horri gehitu behar zaio jende askok ondorio kaltegarriak ez dizkiola medikuari jakinarazten.

    Beraz, uste dut ez direla detektatzen ari dauden ondorio kaltegarri guztiak. Hori da nire pertzepzioa, nik ikusi dudana. Eta pertsonalki, aitortzen dut dudan denbora gutxiarekin eta prozedura betetzea kostatzen zaidanarekin, oso argi ikusten dudanean soilik egiten dudala parafernalia hori guztia. Denbora falta da lehen arretan dagoen arazorik handiena”.
    —————————-
    Elkarrizketa horretan oso argi ikusten da medikuak pertsonak direla eta beren jokabideak humanoak direla. Alde batera edo bestera lerratzeko arrazoiak pertsonalak direla, ez zientifikoak.

    Ulertzen didazu, ezta?

  • Txertoek onerako eraginik ez badute, aurreikusi gabeko kalte esanguratsurik badute, edota, okerrenean jarriz, giza-soberakina ezabatzeko plan malthusiar baten parte badira, joango gara ikusten nola gauzatzen den zuengan, hots, zeuon buruak bolondreski eta itsu-itsuan giza-esperimentura aurkeztu dituzuen arratoitxoengan.

    Eta, kontrakora, ikusten bada eragin onak dituela, covida gainditzen duela edota osasun-sistema hobetzen duela… hau da, botere faktikoek behingoagatik herri xehearen onerako jokatu dutela ikusten bada, ba bejondeizuela! txalo bero bat, txertatu gabekook beti izango dugu aukera txertoa jaso eta zuen zorionera batzeko.

    Gutako inork ez du ziurtasunik afera honetan. Kasta baxuetako koittaduok egiazko egia ezagutzeko eskubiderik ez dugu, eta asmo batez edo bestez aldez aurretik sukaldaturiko datu eta informazioen uretan arnasten ahalegintzen gara, gehinetan faltsukerian itotzen garelarik. Hona egitate bat.

    Beste egitate bat: gu guztiok partekatzen dugun ezjakintasunaren eta zalantzaren aurrean, bigarren hautua da zentzuzkoena, logikoena eta arrazionalena: inolako fidagarritasunik ez duen sustantzia bat gorputz barnean sartzeari uko egitea, alegia. Zuetako gehienak baina apaizen hitzetan sinisten jarraitzen duzue (kasu honetan bata zurizko eta gorbatadun apaizetan) eta fede-egintza bat burutu berri duzue. Eta hori ere egitate bat da 🙂

  • Hare krishna, hare hare krishna,
    krishna krishna, hare hare.

    (Bidenabar, kasta baxuetako koittaduak herrialde pobreetakoak dira, txertorako sarbiderik gabe dauden horiexek, zuriak txertatu arte zain egon beharko dutenak. Zu europarra zara, eta ni bezala, munduaren gailurrean zaude. Izan ditzagun gauzak argi.)

  • “Munduaren gailurrean” jajaja. Zuk gailurra atzeman ere ez duzu egiten, koittadua, ezta ametsetan ere.

  • Gauzak ulertzeko goitik begiratzea hobeto:
    a) Oligopolien oligopolioa. Pfizer eta Modernaren jabeak, komunikabideak kontrolatzen dituzten 5 talde nagusien, bankuen eta enpresa handien… jabe berberak dira: Black Rock eta Vanguan fondoak. Bien artean Txinaren BPGren baino diru gehiago maneiatzen dute. Hau da, hedabideetan ikusten duguna farmazeutiken jabeek nahi dutena da. Azken urtean Blak Rocken irabaziak %24 handitu dira. Oligopolien oligopolia deitu daitekeen prozesu hau berria da. Cristina Martinen liburuan ondo azaltzen da eta baita hemen ere: https://www.youtube.com/watch?v=eVk-ojS5fBM
    b) Hegazti gripearen iruzurra. Hedabideen eta farmazeutiken jabeen lontzentrazio hau ez zen orain 15 urte gertatzen eta horregatik hegazti gripearen farmazeutiken eta OMEren iruzurra gelditu ahal izan zen. Hori gertatu zenean OME itxi eta asko espetxeratu behar izan zituzten, antzeko gauza egin ez zezaten. https://elpais.com/diario/2010/06/05/sociedad/1275688803_850215.html
    c) EMAren aurrekontuaren %80a farmazeutikek ordaintzen dute. Europako Medikamentuen kontrola eraman behar duen EMA Agentziaren aurrekontuaren %80 farmazeutikek jartzen dute. Otsoa ardiak zaintzen jartzea bezala. Oraingo zuzendaria haientzat lan egin duen pertsona bat da. OMEn gauza bera, kargu gehienak farmazeutiketan lan egin izan dutenak dira.
    d) EMAren eta Vaersen datuak zelan irakurri. Haiek esaten dute heriotza bat jasotzea ez duela esan nahi txertoagatik izan denik. Kasu batzutan ez baina beste gehienetan itsua izan behar da lotura hori ez ikusteko. Ikerle askok kontrakoa esaten dute, jasotzen dena gertatzen denaren laurdena dela, adibidez, Texaseko Baylor Unibertsitateko Zentro Medikoko zuzendariordea, Peter McCullough, Estatu Batuetako Fox telebista kate garrantzitsu batean agertu dena. Peter ez da edonor, Estatu Batuetako gehien argitaratzen duten 5 ikerle medikoen artean dagoelako. Gainera Covid gaixotasunari buruz bere artikuluak gehien ikusten direnak dira. Bere iritziz, Covid sasitxertoek Vaersen jasotako ia 10.000 hildakoak baino halako 5 dira, hau da, 50.000 pertsona lirateke erahildakoak.
    https://childrenshealthdefense.org/defender/tucker-carlson-entrevista-al-dr-peter-mccullough-donde-esta-el-dialogo-sobre-los-tratamientos-de-covid/?lang=es
    Peterrek covid gaixo pilo tratatu ditu Regeneron edo Hidroxicloroquinarekin adibidez eta emaitza hobeak lortu ditu. Baina dio interesak egon direla hiltzen uzteko, txertoak justifikatzeko. %85 salbatu ahal izan zirela baina etxean geratzeko agindua izugarria izan zela.

  • Egurra, esan zaiozu hori afrikan polioak jota, edo tuberkulosiak, edo hiesak, edo malariak, edo elgorriak, edo asmak, edo erditzean ezustekoren batekin hil direnei. Horiek denak zuretzat sendagarriak dira, edo gutxienez, ez zara horiengatik hilko. Munduan bai, horiek denak hilkorrak dira.
    Lehen munduko berekoien ergelkeria dira “plandemia” eta antibakunismoa. Ahaztua dugu zer den bost erditzetik batean ama ta haurra hiltzea. Ahaztua dugu zer den gosete bat. Ahaztua dugu gaixotasunez hiltzea zer den. Minbizia eta beste hiru gaitz dira hilkorrak europan. Ahaztu zaigu (edo zuzenean, ez dugu ezagutu) zer den osasun sistemarik ez izatea, eta zauri infektatu batez hiltzea.
    Eta entzun behar dugu mundu mailako gaitz batekin zer, eta gu garela kasta baxuetako koittaduak. Zein eta gu. Munduan txertatu direnen %90a europan eta ipar amerikan bizi denean. Norbere zilborrari begira dabiltza zuri europarren ergelkeriekin eta biktimismoarekin nazkatua nago.

    Bizitza-ren iruzkinarekin. Gamaleya, Sputnik bakuna sortu duen institutu errusiarra, erakunde publikoa da. Hauek ere oligopolioan daude?
    Kubak sortu duen txertoak zer, Black Rocken estrategiari erantzuten dio? Kuban ez dago medikurik iruzurraren berri eman dezakeenik? Edo Kubako medikuak ere sistema farmazeutiko kapitalistaren mende daude, munduko beste guztiak bezala?
    Eta azkenik, gauza bat kezkatzen nauena: nolatan ari diren Bizitza plataforma eta beste plandemiko guztiak Estatu Batuetako eskuin muturraren propaganda gurean zabaltzen. Fox News eta antzekoen gezurrak zabaltzen. Aztertzekoa benetan, yankilandiak eskuin muturretik datozen “berriak” nola irensten dituzten etxeko “alternatiboek”.

  • Xabier Makazaga 2021-08-02 20:00

    Manifaren ondoren irakurri nuen BERRIAn Bizitza Plataformak zioena: EMAren arabera, Europan ia 20.000 hildako izan direla COVID 19ren kontrako txertoen eraginez eta ehunka mila pertsona betiko kalteekin geratuko dela. Datu horiek irakurri ahala konturatu nintzen nola edo hala manipulatuak zeudela. Ezinezkoa zela hura egia izatea. Guztiz ezinezkoa.
    Horretan utzi nuen, ezertxo ere egin gabe, baina ZUZEUn zabaldu duzuen berria ikusiaz pentsatu dut argitu beharra nuela zein zen manipulazioa. Horregatik eskatu dut datu horiek ematen dituen orri ofizial baten lotura. Ibanek ingelesez idatzitako bat aipatu du eta nahikoa izan dut lehen lerroak irakurtzea manipulazioaren nondik norakoaz jabetzeko:
    Konturatu naiz bazenekitela, EMAren arabera, Europan izan diren ia 20.000 hildako horiek txertoek USTEZ eragindakoak direla eta nahita ezkutatu duzuela “USTEZ” garrantzitsu hori.
    Nahita ezkutatu duzue EMAren txostenetan diotena: “Txertoen erabilera handitu egin da eta, beraz, baita aldi batez txertaketarekin lotuak izan diren zorigaiztoko gertaeren jakinarazpenak ere. Hala ere, horrek ez du esan nahi txertoen eta heriotza horien artean loturarik dagoenik. Banakako txostenak eta txosten-ereduak berrikusiz, ez dirudi txertoek zerikusirik izan dutenik heriotza horietan”.
    Orain diozue, EMA ez dela batere fidagarria. Aurrena EMAren izena erabili zenuten datu manipulatuak emateko eta ondoren, manipulazioa begi bistan jarri dudanean, EMAri sinesgarritasun oro kendu diozue. Ez da hori sinesgarritasuna irabazteko modurik egokiena. Ez horixe!

  • Nazkatuta zaude BaOte? Ni ere, egia esan. Izan ere, umetatik daramat afrikarrekiko sentiberatasun apelazioak entzuten: “jan dilista horiek afrikako umeek ez dutela ezer jatekorik”.
    Ez duzu argudio originalagorik esku-artean?
    Ulergarri azalduko dizut ulertzen ez duzuna: etxaldeetan beti dira tratu pribilegiatuago bat jaso ohi dituzten animaliak, euren zeregina edo balioagatik, ezta hala? Dela zakurra ardien alboan, dela zaldia astoaren alboan. Baina horrek ez ditu zakurra edo zaldia abeltzain bilakatzen, capicci? Gu europar herri xehea abere pribilegiatuak gara afrikarren alboan, baina denok abereak zinez gailurrean dauden horien ikuspegitik.
    Bestetik, hirugarren munduko herrialdeen bakunazio-tasa baxugoek faktore ezberdinak dituzte atzean, besteak beste mendebaldean erroturiko instituzio eta erakunde kriminalekiko mesfidantza zilegia. Esaterako, 23 herri arabierrateko biztanleen %80ak ez du txertatu nahi txertoekiko mesfidantzagatik. (A High Rate of COVID-19 Vaccine Hesitancy Among Arabs: Results of a Large-scale Survey | medRxiv)
    Agian arabiar mesfidatiek fox news-eko propaganda ultraeskuindarra irentsi dute (nahiz eta Trump txertoaren defendatzaile sutsua den), edota agian europar otzanduok baino memoria historiko eta sen garatuagoa dute?
    Edonola, zure mezu errukiorra onartuko dut eta niri dagokidan txertoa afrikar ume bati oparituko diot dohaintzan, eta hala nire osasuna sakrifikatuko dut ume horren bizitza salbatzearren, 70 urtetik berakoontzat %0,05eko hilgarritasuna duen eritasun sarraskitzaile honen aurrean afrikar ume bat, bederen, salbatu dadin 🙂

  • Hilgarrutasunaren kontua: Hara, hemen, afrikan ez bezala, arnasa hartu ezinda gabiltzanean, intubatu egiten gaituzte. Gaixotasun larri bat dugunean, ebakuntzak eta zirujiak ditugu. Gauzak gaizki badoaz, ZIUak daude. Eta ohituta gaude, kotxe edo autobus batek istripua duenean, denontzako nahiko ohe eta ebakuntza gela egortea ospitaleetan. Baina ZIUak, arnas aparatuak, zirujia gelak, ez dira infinituak. mugatuta daude. %0,5eko hilgarritasuna duen gaitz batek, kutsatuen %5 behartzen badu arnas aparatuetara, hil ez arren, arnas aparaturik gabe geratuko da erietxea, eta beste gaitzak dituzten gaixoek pagatuko dute. Hara, Donostiako ospitalak 1000 ohe ditu. Donostiako populazioaren %20a covidaz batera kutsatuko balitz (40.000), eta kutsatu horietatik %10ak ohea behar (4.000), 2000 oheren faltan gaude. Zer esanik ez %2ak behar badu arnas aparatua (200) edo ZIUa. Hori dena, %0,5eko hilgarritasun tasa xumea duen gaitzarekin. Txertoak gaitzaren bertsio larriena eragozten du antza, eta beraz, erietxean amaitzeko aukera murrizten du. Horregatik bakarrik, merezi du jartzeak. Ez norberagatik, osasun zerbitzua eragotzi daitekeenean gainkargatzeko arriskuan jartzeagatik soilik.
    Denarekin gertatu da: gaixo kronikoen arreta, lehen arreta, espezialistak, zirujiak… gauza asko atzeratu behar izan dira covidagatik.
    Sartu dezagun behingo arreta zerbitzua eztabaidan, Osakidetzaren finantzaketa eredua, klinika pribatuen errentagarritasun beharra… eta utz dezagun eztabaidatik at metodo zientifikoa eta ikerketa. Exijitu dezagun denok Osakidetza indartsu eta duin bat, pandemietarako prestatua.
    Gaur gaurkoz ez dago, eta ezingo da era azkarrean egin. Bihar bertan plantila bikoiztuko bagenu ere (horretarako nahiko profesional baleude, ez baitaude, are gutxiago euskaraz dakitenak… baina hori beste kontu bat da), ezingo genuke instalaziorik montatu bat batean gaitzaz kutsatuko balitz populazioaren %20a.
    Bestalde, ez duzu pentsatu akaso 0,5 hori osasun zerbitzuak jaso ahal izateagatik dela? ZIUak eta arnas aparatuak eta botikak zeudelako? Horiek gabe, zer? Oherik gabe geratzean, zer? Osasun sistemak erabat porrot egitean, zer? Autobus batek istripua izan eta 40 zauritu batera artatzeko ez gela ez ebakuntzarik ez dagoenean, zer? Zergatik txertoak eragotzen duen ospitaleratzea behar dutelako erlijioso batzuek.
    Egoera horretan ere segituko dugu esaten ez dugula txerto puta bat jarriko genozidio malthusiar bat egitea dutelako buruan munduko agintariek, zeinekin eta zuriekin?
    Beste gaixoekiko elkartasun eta errespetuz, har ezazu faborez txerto alu hori, eta eragotzi gaitzaren ondorioz osasun zerbitzuak gainkargatzea. Nahikoa lan badute. Utz ditzagun paranoiak etxean.
    https://www.osakidetza.euskadi.eus/osi-donostialdea-hospital-universitario-presentacion/ab84-donoscon/es/
    Bidenabar, Bizitzaren azken iruzkinak Tucker Carlsonen elkarrizketa bat aipatzen zuen. Segi ezazue halako tipoekin dantzan, eta ahotsa ematen.
    Eta Afrikan ere kondoiari uko egiten diote oraindik Liberian, erlijioak txarra dela esan dielako, non eta hiesak sarraskitutako herrialdean. Fedeak indar handia du, ez etorri arabiarren sen garatuekin edo memoria historikoarekin. Aipatu itzazu iman eta lider erlijiosoak mezkitetan kanpainak egiten, Kretako apaiz ortodoxoak bezala. Edota hemengo guru new age ugari.
    Ez da kasualitatea urtetan fundamentalista kristauen bozgorailu izan den Fox news ibiltzea bakunazioaren aurkako kanpainan.

  • Kenketa gaizki dago, noski: 1000 ohe egonda, 4000 kutsatuko balira, 3000 dira falta diren oheak. Horrenbeste badakit. Barka behatzak eta presak.

  • BaOte, osasun larrialdi baten aurrean egin daitekeen zentzuzko politika zein da? Beste gauzen artean, osasun sistema indartzea ezta? Dagokion aurrekontua handituz (makro-proiektu edota txiringito hutsaletara bideraturiko dirutik kenduaz, adibidez) eta diru hori ZIU ohe, aparatu eta planta berrietan, osasun-etxeetan, osasun langeileen formakuntzan, kontratazioan eta baldintzetan inbertituz, tratamendu eta metodología ezberdinak ikertuz… egin da halakorik EAEn, Nafarroan, Espainian…?

    2019an Espainiako BPGaren %6,1a osasungintzara bideratzen bazen, 2021ean %6,9a izan da bideratua, nola ez, txerto andana guzti hori ordaintzeko eta ezer gutxirako. Zeren eta 2020ko udaberrian, oraindik ere gaitz hontaz ezer gutxi genekienean, Pedro Sanchezek oso argi zuen: “pandemia hau garaitzeko modu bakarra biztanleria txertatzea da”. Ez zen bakarra, jakina. Mendebaldeko botere faktiko guztien kontsigna bera izan dute ahotan orduztik, komunikabideetatik hasita, sare sozialetatik, nazioarteko instituzioetatik, “adituetatik” eta ezker-eskuineko politiko nagusetatik igaroz, baita Aita Santua beraren adierazpenetaraino ere. Ni osasungintzaz ezer gutxi, baina sen politikoa apur bat badut, eta iruditzen zait mendebaldeko boterearen engranaje guztiak ezin hobeki koordinatu direla oraingo honetan artaldearen txertaketa masiboa sustatzeko, eta horrek kezka eragiten dit, boterea krimen antolatua baita.

    Oroit dut 2000-2020ko fase hartan bazela mehatxu “ikusezin” bat: terrorismoa. Etsai ikusezin horrekin izutu eta kateatu zuten mendebaldeko artaldea gailurreko botereek, eta mehatxu ikusezin horrekin justifikatu zuten euren neo-inperialismoa, gerra-gosea eta baliabide natural mugatuen kontrol eta ustiapena (erregai fosilak bereziki). Jakina, jendea ere hil egiten zen etsai ikusezin harekin, baina jakin bagenekien askok etsai hori ez zela kontatzen ziguten modukoa, eta denborarekin argi geratu zaigu terrorismo hori mendebaldeko inteligentzia zerbitzuen, militarren edo kontratisten bitartez kontrolaturiko eta kudeaturiko etsai prefabrikatu bat zela bere funtzio eta helburu politikoekin.

    Bada, orain terrorismoaren ordez beste etsai ikusezin bat jarri digute. Jakina, honek ere jendea hiltzen du, baita mendebaldeko artaldea izutu eta kateatu ere, neurri surrealistak onartzeraino. Aldez aurretik manipulaturiko datuekin, inork ezagutzen ez dituen “adituen” iritziarekin eta komunikabideek eragindako psikosiarekin, lortu dute egitekoa.

    Zuk diozu txertoarekin inuminazatu edota babestu egingo garela covidaren aurrean eta osasun-sistemaren saturazioa eragotziko dugula. Nik diot ezetz. Nik diot psikosia eta beldurra beste hainbeste urtez mantenduko dutela, gizartearen %90 a txertatua ere, hau ez delako osasun kontu bat: delta, épsilon, gamma, landa eta beste hamaika aldaera agertuko dira, esango dute bi txertorekin aski ez eta 6 hilabetez behin txertatu beharko garela, lehen %94eko eraginkortasuna bazuten orain %60koa duela, eta bihar %35ekoa, edota txertatu gabeko %10ari botako diote errua eta oinarrizko eskubideak ukatuko dizkiete zuek guztion onarpenarekin. Zorabio amaigabean edukiko zaituztete 2025 arte gutxienez.

    Pelikula hau, izan ere, sistema batetik besteranzko berregituraketaz doa. Eta datorren sistema ez da artaldearen gustukoa izango, horregatik izango gaituzte zorabiatuak etsai ikusezinarekin. Seguraski, txertoen funtzioak gehiago izango du zer ikusia biztanlegoaren kontrol sozial eta demografiko-modu berriekin, giza artaldearekin sekula inolako begirunerik izan ez duten botere faktikoek txertaketan jartzen duten insistentzia kezkagarria baita oso. Aurki ikusiko dugu txertoen arrakasta edo porrota.

  • Zergatik aipatzen duzu mendebaldea, konplota izanez gero Txina, Errusia eta Kuba ere barnean badaude?

  • Hara, inongo osasun sistemak, inongoak, ez SESB, ez Kuba ez europako herrialde batekoak, ezin ditu ohe kopuru mugagabeak mantendu. Ezinezkoa da. Ohe bakoitzak kostu bat du.
    Urtero gripearekin igartzen da apurua eta saturazioa, pentsa pandemia batekin. Onenean ere, 4000 ohe balitu Donostia ospitaleak, horrek duen kostu asumiezina aparte utzita, pandemia egoera arriskutsua izango litzateke saturazioagatik.
    Eta zuk uste duzuen benetan mediku bat (7 urteko ikasketak) gauetik goizera ekoitzi ahal dela? Erizainak (4 urteko titulua) ihintzarekin sortzen direla? Ze mundutan bizi zara?
    Zuk diozun “etsai ikusezin” hori munduko zientzialari guztiek (herrialde kapitalista, komunista eta hirugarren ildokoak) diotena da.
    Benetan uste duzu banka judio internazionaleko bat enkargatu dela EHUko adituak erosteaz? Berriari ordainketak egitera bidali dute Illuminatiek norbait, informazio faltsua zabaldu dezan?
    FOX news, OANN, yankilandiako unibertsitate pribatu erlijiosoak eta Tucker Carlson bezalako pertsonajeen ipuinetan oinarrituta zabiltza sistemaren aurka egiten? Zer eta eskuin muturreko iturrietatik edaten, botere faktikoaren aurka. Erridikuloa. Lotsa sorrarazlea.
    Eta gauza bat. Izututa zuek zaudete. Plandemikoak. Izua sortzen dizue munduak lemazainik ez duela onartzeak, eta izu hori eragozteko, zuen buruari plan ezkutu bat dagoela sinetsarazi diozue. Kaosak, ezusteak, beldurra sortzen dizuelako. Ezin duzuelako imajinatu nahikoa dela birus xixtrin bat mundua hankaz gora jartzeko. Eta hori horren zaizue beldurgarria, konspirazio global bat asmatu duzuela.

  • Xabier Makazagari

    Behin eta berriz esaten ari zara EMAren datuak “ustez” hildakoak direla baina ezin direla ziurtzat eman. Guk datu horiek erabiltzea erabaki dugu, horietako batzuk kendu balitezke ere beste asko falta direlako, Estatu Batuetako Peter doktoreak dioenaren haritik. Dena dela argi dago EMAri bost axola zaiola Covid medikamentu esperimentalak zenbat heriotza egiten ari diren, bestela prozedura bat ezarriko luke “ustezko” horiek autopsia bidez argitzeko eta ez izatekotan zerrendatik kentzeko. Baina ez du egin eta ez du egingo “ustezkoak” direla dio eta kitto.

    Beraz, EMAri kasu egitea nahi baduzu libre bazara, eta esango diguzu ez dakigula zenbat hil diren. Hau ez da berria, bertsio ofizial guztiekin beti gertatu da. Txernobilen istripuarekin hasieran bertsio ofizialak 31 hildako eragin dituela esan zuten. Gezurra nabarmenegia zenez 54ra igo zuten gero. Erridikuluan ez jarraitzeko azkenean IAEAk 4.000 inguru izan zirela esan zuten. Baina Greanpeacek kopuru hori 200.000ra igo zuen epe erdira eta epe luzerako minbiziak kontuan hartuz gero.

    Guk kalkulu bat egin genuen, Bizitza Plataforman 34 elkarte gaude eta guztira, kide eta hurbilekoekin 1.000 pertsonengana heltzen gara. Gutako bakoitzak 100 pertsonekin harremana badu, 100.000 pertsonen informazioa jasotzen dugula esan genezake. Orain arte medikamentu horrek eragindako 5 hildakoen berri jaso dugu Bizitza Plataformarn, azkenak Tolosan hil den 34 urteko gazte bat, 31 urteko donostiar bat, Eibarko hitzaldira etorri zen emakume baten senarra eta beste 2 gehiago. Beraz, proportzioa aplikatuta, eta 3.000.000 garela ikusita, erdia inolkulatu bada, hau da 1.500.000 eta Vaers eta EMAren “ustezko” kopuru horiek aplikatuta 15.000 pertsonako bat hiltzen bada, 100 izango lirateke hildakoak. Eta kopuru hori txikiago da beste kalkuluarekin alderatuta ateratzen dena baino, hau da, guk 100.000 lagunen informazioa badugu 3.000.000 arte x 30 biderkatu beharko genuke, hau da, 5 hildako x 30 = 150 hildako. Horregatik uste dugu “ustezko” horiek baino gehiago izango direla seguruenik baina behintzat “ustezko hildako” horiek, gure herrian 100 lagun izango liratetekeenak, aipatu behar ditugula BAI ALA BAI.

    Eta larriena da covidgatik 20 urteetik behera gazte bakarra hil dela (diotenez covidrekin baina ez covidgatik minbizi aurreratua zuelako). Eta adin horretan covidek inor hiltzen ez duen adin horretan, denei medikamentu esperimentala inokulatuz gero 20 gazte hil ditzaketela. Horixe aldarrikatu genuen Donostian, “haurrak ez ukitu”.

  • BaOte drama-queenarentzat, eta honekin amaitzen dut eztabaida:

    1. Erizain eta medikuak badira, ez dira ekoizi behar, bai ordea baldintza hobeak eskaini euren sorterrira itzul daitezen Alemania edota Erresuma Batutik (Espainiar estatutik urtero ehundaka mediku eta erizain joan dira atzerrira lanera).

    2. Alemaniak 33,9 ZIU ohe ditu 100.000 biztaleko Espainiak 9,7 dituelarik (2017ko datuak). Tarte pixka bat egongo da osasun azpiegitura hobetzeko ezta? Baina tira, zuk esaten baduzu EZINEZKOA dela eta txertaketa dela bide bakarra… denborak ezarriko du nor bere lekuan.

    3. Oso iritzi ezberdinak daude munduko zientzialarien artean “etsai ikusezin” horren inguruan zeina bere existentzia ez dudan zalantzan jarri, atentatu terroristak zalantzan jartzen ez ditudan bezala (bai ordea bere izaera, jatorria, funtzioa…). Besteak beste hortxe dugu Robert W, Malone ARN mezulariaren teknologiaren sortzailea, zeinak txerto horien arriskuez abisatu duen. Beste gauzen artean dio txertoek eurek sortzen dituztela birusaren aldaerak. Tamalez, Reuters, EFE edo Europa press moduko agentzietan (berria eta naizen iturri nagusiak) eta sanedrín zientifistan ez dute espaziorik iritzi bakar ofizialarekin kritikoak diren ikuspegiek.

    4- Ez da zuk aipaturiko iturri arraro horietara joan beharrik sistemaren berregituraketaz ari garela ulertzeko. Ez dago konspiraziorik ere, asmoa agerian dagoelako ulertu nahi duenarentzat. WEFeko zuzendari den Klaus Schwab Rotshchildek Davosen aurkeztu zuen bere plana Charles printzpiearekin batera aurreko urtean. Egitasmoa komunikabideetan agertu zen. Badu liburu bat ere plangintza ekonomiko hori azaltzen: “Berregituraketa handia”.

    (gainontzeko tentelkeriei nahiago entzungor egin)

  • Xabier Makazaga 2021-08-03 20:20

    Bizitza, Euskal Herrian tortura kasuak hamar milatik gertu izango direlakoan nago. Banan-banan, izen abizenez jasota daude jada bost milatik gora. COVIDak jota hildakoak ere izen abizenez jasoak daude eta milaka dira.
    Txertoek eragindako bost heriotza ezagutzen omen dituzue. Hildako pertsona horien nortasunak ematerik bai? Nork baieztatu du txertoen eraginez hil direla? Hildako beste 95 euskal herritarren familia eta lagunek zergatik uste duzue ezkutatu dutela senide eta lagun horien heriotzak txertoak eragindakoak izan direla?
    Nik uste Euskal Herritik ETAren mehatxuengatik 300 bat mila pertsonek alde egin behar izan zutela diotenek gutxi gora behera zuen metodo berbera erabili zutela kalkuluak egiteko orduan. Hori bai, zuek are gehiago esajeratu dituzue zifrak.
    Haiek ezagutu, oso goitik jota ere, alde egindako hamar bat mila pertsona ezagutuko zuten (alde egindakoak egon bazeuden, behintzat, txertoek hildakoak…). Euskal Herriko biztanle guztiengana heltzerik ez zutenez… Jarraipena ezagutzen duzue, ez?
    Bukatzeko esan ez naizela ni izan EMAren datuak zabaldu dituena zuek baizik. Zuek izan zarete EMAren datuak erabili dituzuenak. Manipulatuta erabili ere. Nik ez dut inongo interesik EMA zuritzeko, zuek izan zarete bere “prestigioaz” baliatu zaretenak gezurrezko zifra eta datuak zabaltzeko… EMAk benetan dioena argitu dudan arte. Orduan aldatu duzue, zeharo, EMArekiko zuen iritzia. Orduan, ez lehenago.
    Ukaezina da EMAk eman dituen zifrak manipulatuta zabaldu dituzuela eta garrantzi handia eman diezuela zifra horiei. Orain nahi adina aitzakia erabil dezakezue manipulazio hori janzteko. Alferrik zabiltzate. Ederki zenekiten EMAk zer dioen zifra horiei buruz eta nahita ezkutatu duzue. Oso jende gutxik daki EMAk benetan dioena eta horretaz aprobetxatu zarete jendea manipulatzeko. Hori oso zikin jokatzea ez bada, zer da?

  • Eta alemanian, 33 ohe izanagtik, konfinamendua ezarri behar izan zuten, eta txertoekin dabiltza. Nik ez dut defendatuko egungo egoera, eta osakidetzan askoz ere diru gehiago utzi behar delakoan nago, baina pandemia egoera bat egoera berezia da, edonon. (100.000 biztanleko 33 ZIU oherekin, populazioaren %0.1ak behar izanez gero, 77 batere gabe geratuko dira). Hori da egoera, eta horregatik da arriskutsua pandemia hau. Osasun sistemak porrot egin dezakeela, ez gaitza hilgarriena dela.
    Medikuak, baldintzak hobetu ezkero asko itzuliko dira, asko ez, familiak eratu dituzte atzerrian. Osasun profesionalen defizita dagoela ukaezina da, zer esanik ez langile euskaldunetan.
    Malonek patente batzuk baditu, ez ARN txertoena. Fake newsetan beti. Egia erdiekin jostatzen. Berak dio berak sportu zituela beste lankide batekin, baina hori, berak dio. Ego ugari dago guru plandemikoen artean. Non daude ikerketak? Youtuben bideoak bai, telebistan elkarrizketak, eta Facebooken, baina ikerketak? Non dira? Ahoberokeriak bai, baina datuak, ebidentziak? Orduan diote ezin dituztela publikatu, munduko aldizkari guztiak salduta daudelako. Eta interneten ikerketa irrigarriak argitaratzen dituzte. Eta munduko unibertsitate guztiak salduta daude. Eta konspirazio globala hor dugu. BERRIAk eta Basarasek desinformatzen dute. Enfin.
    Charles Printzipea eta Rotschild familia. Ai ama. Rotschildarrek Txinan agintzen dute? Kuban? Venezuelan? Ipar Korean? Vietnamen? Benetan?

  • Ba Ote, Makazaga,

    Ni ere zain nago zuek defendatzen duzuen errelato (ez errealitate) ofizial surrealista eusten duten datuak ikusteko. Datuak, mesedez, eta ez publizitatea: non dira mozalen eraginkortasuna frogatzen duten ikerketa zientifikoak (ez Basarasen propaganda infantila), konfinamenduaren eragina erakusten duten azterketa serioak (ez arrazoiketa zirkular absurdoak), immunizatzen ez duten eta “txerto” deitzen tematzen zareten produktu horien eraginkortasuna, segurtasuna eta, batez ere, beharra… Zuen birus maiteenak %0,17ko hilkortasun-tasa (OMEren datua, 2020ko urrikoa) baino handiagoa duela frogatzen duten dokumentuak erakutsi. Urte eta erdiko atzerapena daramazue dagoeneko, baita suizidio askoren karga ere bizkar gainean. Suizidak ere hil egiten dira, eta izen-abizenak dituzte, demontre. Erakutsi ikerketak. Justifikatu neurrien beharrezkotasuna eta ezinbestekotasuna. Hori gabe, ezin da egiten ari garen erokeria guztiak egitea defendatu (edo bai, baina zentzua eta duintasuna bidean galduta). Eta zuek demostratu behar duzue: neurri horien aldekoek, eta neurri horien inposatzaileek ere bai, esan gabe doa hori.

    Irakurketa politikoari buruz: Errusia (SESB, lagun maitea, ez da existitzen aspalditik), Txina edo Kuba bera “komunistak” direla esatea PSOE (eta GAL) “sozialista” dela esatearen parekoa iruditzen zait. Propietate pixka batekin hitz egin, mesedez.

    Eskerrik asko eta kuraia on.

  • Erabat ados Egurrarekin!
    Estatu Kobidianoari gerra bakean utzi arte!
    Leher dadila gaur bertan Diktadura BioFaxista!
    A bas les masques!!!

  • Berriro hilgarritasuna aipatzen, birusaren arazoa hori soilik balitz bezala. Nekeza da zuena.
    Dean den, argitu diezadakezue mesedez, ea maskarek hipoxia sortzen duten? Zenbat hil dira maskara jantzita?
    Txipa sartu digute txertoetan? Txertoa efektu atzeratuko genozidiorako tresna da? Biak? Imana du txertoak? Edo argindarra akaso? Edo grafenoa du? Edo hori dena? Antzutu egingo gaitu, edo zuzenean hil? Edo Windowsen erabiltzaile bihurtu? 5Garekin loturarik badu gaitzak?
    Nor dabil atzetik? Rotschildarrak edo Iluminatiak? Biak akaso? Edo Gates? Edo Soros? Bilderberg taldea? Trilaterala? V-ak?
    Nork du Vietnam, Txina, Iran, Kuba, Estatu Batuak, Errusia eta Alemania konplot berean sartzeko adina indar? Munduko Kontseilu Sionistak, akaso? Siongo Prioratoak? Tenplarioek?
    Horiek denak entzunak ditut nik. Den-denak. Plandemikoaren arabera, nahieran montatzen da konspirazioa.
    Ea Ikea den konplotaren atzetik dagoena…
    Azaltzerik bai, egia ezkutuan dugun ardi gaixooi, zertan den zehazki konplota? Bi plandemikoren azalpenak entzunda, bi plandemia ezberdin dira. Hiru juntatzen zaretetean, hiru plandemia, hiru helbururekin. Laurekin, lau azalpen. Eta hala etengabean. Zein da konplot eta plandemia benetazkoa?

  • Xabier,
    Bitxia zure arrazonamendua. Eskatzen diguzu sasitxertoagatik hil omen direnei autopsiak egitea, Osakidetzak erraz eskainiko balu moduan edota hildakoen senideak ez garenok aukera izango bagenu moduan. Eskatzen diguzu haien izen-abizenak jartzea eta publiko egitea, senide asko hori ez dutela nahi jakingo ez bazenu bezala. Horregatik berberagatik ez dira inoiz jasoko torturatu guztien izen-abizenak Euskal Herrian. Jakin beharko zenuke.

    EMAren eta Vaersen datuak erabiltzea erabaki dugu, hor jasotzen direlako txertoen ondoren hildakoen kopuruak. Eta jendeak zehaztasunak nahi baditu, zuk bezala, zehaztapenak eman dizkizuegula uste dugu.

    Munduaren beste herrialdeetan datu horiek ere ez daude. Hau da, mundu mailan 60.000 izan litezke covid sasitxertoek hildakoak. Pentsatzea ere txerri gripearen txertoa merkatutik kendu zutela 30 lagun inguru hil zirenean!!!! Eta farmazutikek milioiak ordaindu behar izan zituztela kalte ordainetan. Orain ezer ez. Hildako bakoitzeko 1.000 euro ordaindu izan beharko balute sasitxertaketa masibo hau berehala geldituko litzateke.

    EMAkoek eurek garrantzia kentzen diote euren datuei baina beste askoren arabera eta guk egin ditugun kalkuluen arabera “behetik” jasota daudenez, horiek erabiltzea bidezkoa dela uste dugu.

    Tristeena da, Xabier, gai hau torturatuen gaiarekin gero eta antzekotasun gehiago hartzen dela: estatuaren bertsio ofizialaren arabera Euskal Herrian ez da inoiz torturaturik egon eta bertsio ofizialaren arabera ez da inor covid sasitxertoengatik hil. Torturatuak, kasu honetan, herri osoa izaten ari denean: herritar guztiek maskara eraman behar izatea (zientifikoki ez duela balio frogatu denean), nagusiak bakarrik hiltzen uztea, milaka lanpostu galtzea, buruhilketa kopurua asko handitzea…

    Esan ziguten euren “txertoarekin” dena konponduko zela. Gezurra da, iaz baino txarrago gaude, iaz “txertorik” ez zegoenean.
    Esan ziguten kasu egiten bagenuen (maskara beti eramatea, etxean konfinatua….) dena konponduko zela eta gezurra da.

    Denborak dena argituko du. Urtebete barru jarraituko dugu nahi baduzu. Nahiz eta ordurako askorentzat beranduegi izango da

  • Ba Ote: EZ ESKAKEATU. Ez duzu ezer ere arrazoitu, pilota beste norbaiti pasatzen saiatu baizik, baina PILOTA ZURE TEILATUAN DAGO. ZEUK justifikatu behar dituzu inposatutako neurriak, inposatu beharrekoak eta ezinbestekoak direla baldin baderitzozu behintzat. Niri konspiranoikoek ez didate neurri bakar bat ere harrarazi. Eta zuri ere ez. Ez ahaztu hori. Zuek, ofizialnoikoek, bai, inposatzen dituzue, eta populazioa hankapean eta tratu txarrez erabiltzea justifikatzen duzue. Eta nola gainera!!! Beraz, arrazoi zientifiko irrefutableak erakutsi BEHAR DIRA horretarako. Aurrera, zain gaude, urte eta erdi zain daramagu.

  • Xabier Makazaga 2021-08-05 18:55

    Bizitza, nork eskatu dizue Euskal Herrian txertoen kulpaz hil omen diren bost lagun horiei autopsia egiteko? Nik ez behintzat. Nik hiru galdera egin dizkizuet:
    1. Ematerik bai bost lagun horien nortasuna?
    Erantzuna: “senide askok hori ez dutela nahi jakingo ez bazenu bezala. Horregatik berberagatik ez dira inoiz jasoko torturatu guztien izen-abizenak. Jakin beharko zenuke”.
    Nik dakidana eta azpimarratu dizuedana da tortura kasu gehienak jasoak daudela izen-abizenez eta COVIDak hildakoena ere bai. Txertoen kulpaz hil omen diren bost lagun horien senideak Bizitza Plataformaren hurbilekoak izanik, ez al zaie iruditzen kasuak aireratzea dela Plataformari egiten ahal dioten mesederik handiena?
    2. Nork baieztatu du bost lagun horiek txertoen kulpaz hil direla?
    Erantzunik ez.
    3. Zuen kalkuluen arabera Euskal Herrian txertoen kulpaz hil omen diren beste 95 lagunen familia eta lagunek zergatik uste duzue ezkutatu dutela haien heriotzaren motiboa?
    Erantzunik ez.
    Diozue iaz baino okerrago gaudela. Txertoek ez omen dute batere lagundu. Benetan sinesten duzue hala dela? Urtebete barru ikusiko dugu. Bai horixe!
    EMAren datuei dagokionez, diozue, eskatuz gero, ematen dituzuela azalpenak. Ni horixe argitzeko besterik ez naiz sartu hemen eta datu horiek jasotzen dituen web gune ofizialen bat eskatu nizuen. Ez zen justu hori Ibanek bere lehen mezuan bidali zuena, baina biziki eskertzen diot ingelesez eta frantsesez idatzitako horiek bidali izana, bertan nahikoa informazio baitzegoen gaiari buruz. Bietan ziotena euskarara ekarri eta hemen jarri dudanean etorri dira zuen “azalpenak”. Ez lehenago.
    Dena den, ulertzen ez nuena ulertua dut eta horretan utziko dut.

  • Fidela, ni ez naiz eskakeatzen, zuetaz barrez mabil, nekatu naizelako. Eta jada, irrigarriak zaretelako zuen eskeekin. Gorago saiatu naiz azaltzen datuekin, zergatik den egokia txertoa. Saiatu naiz azaltzen populazioaren % txiki bat batera kutsatzen bada zeinen erraz egin dezaken porrot osasun sistemak, eta zergatik den egoki txertoa (edo konfinamendua, batera gaixo dagoen % hori gehiegi hazi ez dadin).
    Ez dizuela balio? zoragarri. Nahi duzuena egin, segi iluminatuen moduan diktadura kobidiarra eta gainerako ergelkeria guztiekin. Zuetaz barre egiten segituko dut. Graziosoak zaretelako. Zuen imintzio eta indignazioarekin.
    Zoriontsu izan zaitezte, eta segi protestan. Nik albotik barrez jarraituko dut. Azken finean, gaitza ez da horren hilgarria, eta txarrena atzea utzi dugu jada.
    Egin dezagun zuetaz barre, urte petral hau ahazteko.

  • Ba Ote: nik ere barre majo egin dut azken urte betean zuen keinu eta neurri absurduei begira. Mila esker, benetan.
    Hainbesteko graziarik egiten ez didana da zuek hartzen dituzuen produktuak hartzera bultzatzea, derrigortzea ez denean, gainontzeko mortalok, haurrak barne, eta zuek jarraitzen duzuen fedea guztioi sartu nahi izatea hedabide guztietatik, eta egiten dituzuen erritual horiek inposatzea: aurpegiko konpresarekin ibiltzea, jel hidromongolikoaren bautismoa, daukazuen test-mania eta makiltxoak sudurretatik (edo uzkitik) sartzeko afizio/dependentzia hori, zuen buruak eta haurrak isolatzea legendunen gisan, droga esperimentalak, ‘txerto’ deitzen duzuena alegrantzia handiz, masiboki eta urtero hartzera konprometitzea…

    Mortalok bake-bakean utz gaitzazue, eta denok lagunak izango gara. Ulertu duzu, maitea?

    Gainontzean, barre egin nahi badiozu jendeari, aurrera: antzarak ferratzera eta popatik hartzera. Muxutxu bat!!

  • PCR bakarra egin dut 2020ko martxotik, eta konfinamenduan oso gaizki pasa nuen, bakarrik bainengoen etxean. Baina ulertzen dudanez munduak ez duela nire inguruan buelta ematen, eta batzuetan izorratu beharra dagoela denon ongizateagatik, ba hala moduz pasa nuen. Ez nintzen ergelkeriak esaten hasi konfinamenduaren eraginkortasunaz eta konfinamenduaren helburu ezkutuez, 1000 urtean pandemia garaietan indarrean egondako neurria izaki.
    Maskaren aurka hasi zen kanpaina izan zen niretzat barrezka hasteko unea. Betidanik zirujauak 5/10 orduko ebakuntzetan maskara bikoitzarekin ibili dira, eta zer, eta hipoxia sortzen dutela zabaltzen hasi zinetenean konturatu nintzen zuena ez zela gauza serioa.
    Gerora ikusi dut egoak, munduan gidari bat (ezkutukoa bada ere) egon dadin duzuen grina hori, kaosari diozuen beldurra eta abar direla motiboak. Algaraka hastekoa da txertoan txipa sartzearen kontua, imanarena, grafenoarena eta beste guztiak.
    Inork ez zaituzte txertoa hartzera behartu, eta hori egin izan balute bezala zabiltzate. Zu ez zaude txertatuta, ez zaituztelako behartu. Ez duzu txertatu nahi, ez zaitez txertatu. Ez etorri ergelkeriekin.
    Eta ez etorri niri haurrekin eta xenxiblekeria merkeekin.
    Segi ezazue lixiba edaten (Pamies dixit), segi ezazue “haurrak ez ikutu” eta beste eslogan merkeekin, eta segi ezazue pailazokeriekin.
    Tristea da nola uzten zareten farmazeutiken jokaldietarako baliatzen. Ergelkeriak ezbaian jarri beharrean, metodo zientifikoari muzin egin beharrean, errealitatea onartu, eta politika publiko serioak eskatzen hasi izan bazinete, sikiera errespetagarritasun minimo bat izango zenukete. Baina ez, farmazeutika publikoak, osakidetza duin bat, eta antzeko politikak exijitu beharrean, zer eta maskaren hipoxia, mikrotxipak, imanak eta birusaren aislamenduaz ari zarete, farmazeutika pribatuen eta establishmentaren prentsaren gozagarri.
    Farmazeutika publikorik zergatik ez dagoen eztabaidatu beharrean, hipoxia, Bill Gates eta txertoen mikrotxipetara bideratu duzue auzia. Biba zuek.
    Eta gainera irakurri behar dugu sistemaren eta botere faktikoen aurka zaudetela.
    Tonto utilak.

  • Zergatik dio Ba Otek txarrena atzean utzi dugula jada? Duela urtebete ere, 2020ko udan, hori bera esaten zuten. Eta orain jada badakigu txertatuek kutsatzen jarraitzen dutela (beraiek gaixotzen edota beste batzuk infektatzen), PCR positibo ematen dutela (hori gaixotzea da fartsaren sinisdunentzat, ezta?) eta horietako batzuk ospitaleratu ere egin behar direla. Lehen bezala. . Beraz, zer utzi dugu atzean?

  • Uste dut Ba Ote intoxikazio mediatikoak pixka bat intoxikatuta dagoela. A ze paranoiak sartu dizkioten buruan.

    Bestalde, nik ez dut zirujaurik ezagutzen kirofanotik kanpora inoiz maskara erabili duenik. Hor dago gakoa. Eta, zirujau batek esan zidanez, maskarak bakterioentzat balio dezake, ez birusentzat. Uste dut bi gauza oso desberdin direla.

    Sinistezinena da, den den, Ba Otek neurri erabat antizientifikoak zientifikotzat hartu izana. Hor gol ederra sartu diote (ez dakit nork) bere garunari.

  • Lehen bezala ez. Txertaketa hasi denetik ospitalizazioak eta heriotzak asko jaitsi dira. Nabarmen. Beraz, BaOtek dioen bezala, atzean utzi ditugu agertoki txarrenak.

  • Duela hilabete dezente, 2020ko udazkenean edo, AEBetako CDCk (hemengo Osasun Ministerioen parekoa dena) datu ofizialei buruz esan zuenez, ordura arte covidAGATIK hildako moduan kontabilizatutakoen %6 bakarrik har zitekeen zuzenean birusaren ondorioz hildakotzat. Gainontzeko %94a, estatistiketan covidAGATIK hildakotzat sartuta zeudenak, covidAREKIN bai baina beste komorbilitate batzuen ondorioz hildakoak zirela esan zuen. AEBetako CDCk.

    Xabier Makazagak jakingo du hau, ezta?

  • Ziuci, zertan oinarritzen zara? Heriotzen datu ofizialen arabera, ez da horrela. Aurten, txerto eta guzti, ez daude hildako gutxiago duela urtebete baino. Agian birus estazional batez ari gara, gripearen antzekoa, akaso? Hor uzten dut galdera, pentsa ezazu.

  • Hirugarren pertsonan idazte hori… Ba otek esaten dizu “zirujau batek esan dit”, “nire koinatuak esan dit”, “txori txiki batek esan dit” eta “izpiritu santuak esan dit” maila berean daudela. Eta logika hutsez, hamar orduz maskara eramateak ez badu hipoxiarik sortzen, nolatan sor dezake orduerdiz kalean maskara eramateak hipoxia? Baina berdin du, egia badakite plandemikoek, eta ebatzi dute maskara arriskutsua dela.
    Txarrena atzean utzi dugula uste dut, ospitalizazio maila asumi ezinak ez direlako eman. Ikus ezazu azken olatu hau, eta konturatuko zara, kutsatuak ugari izanagatik, osasun zerbitzuen erabilera ikaragarri mugatu dela aurreko olatuen aldean. Hargatik, osasun zerbitzuen gainkarga azken olatu honetan ez da besteetan bezain arriskutsua izaten ari. Asko jada txertatuta gaudelako, eta beraz, osasun zerbitzuak ez dituztelako horrenbeste erabiltzailek behar aldi berean.
    Gerta daiteke birusaren mutazio batek txertoa indargabe uztea, eta hasierara itzultzea.
    Horrek poztuko ditu plandemikoak, konspirazioaren froga berri bat izango baitute jostatzeko eta haurrak bakean uzteko eskatzeko.
    Enfin, hala izan bedi.

  • Ez dakit ba:
    https://www.ine.es/experimental/defunciones/experimental_defunciones.htm
    Eskuineko grafikoan nik beste zerbait ulertzen dut.
    Baina honi buruz ere izango duzue aitzakiaren bat edo auskalo nork ateratako txosten bat.
    Aski da nigatik. Ondo izan.

  • Ba Ote: zirujau bat ez da txori txiki bat. Zirujau bat da, besterik ez. Jakingo duzulakoan… Zuri Prentsa Ofizialak eta Newtrola bezalakoek betetzen dizute izpiritu santuaren papera. ZURI hitz egiten dizute, EGIA errebelatuz, Bernadette artzaintxoari Lourdesko amabirjinak bezalaxe. Amen.

    Ziuci: bai, URTERO bezalaxe. Eta 2020ko martxo-apirileko olatuan, heriotzei dagokienez ez ohikotzat har zitekeen olatu bakarrean alegia, hildakoen erdiek baino gehiagok ez zuten ospitale bat zapaldu, beraz kolapsatu ere ez: bere zahar etxean hil ziren, eta isolamendu erregimenean. Baina pentsamendu zirkular batean harrapatuta zaude, Knut Wittkowski estatistikoak esan zuen bezala: “konfinamenduak lortu zuen zerua gure buru gainera ez erortzea. Eta horren froga da zerua ez zela gure buru gainera erori”.
    Animo, eta bai, niregatik ere aski da.

  • Kaixo,
    Hemen eztabaidatzen egon beharrean hobe litzateke telebistan edo herri baten aretoan eztabaida publiko on bat egitea, datuekin, ikuspegi guztiekin. Eta Bizitzako kideok horixe egiten saiatu gara orain dela urte batetik hona. Baina solaskide bakarra lortu dugu urte oso baten eztabaidatzeko prest, eta eskerrak eman behar dizkiegu, Hugo Mayorri. Horrela abenduan Eibarren lehenengo eztabaida publiko eta bakarra egin ahal izan genuen.

    Baina geroago beste guztiek ezetz esan digute, nahiz eta erakunde publikoak izanik horretarako behartuta egon beharko liratekeen, haien osasun politikek denoi eragiten digutelako. Hauek dira eztabaida publikoa egiteari ezetz esan digutenak: Gotzone Sagardui EAEko Osasun Sailburuak, Osakidetzako zuzendariak, lau lurraldeetako Medikuen Elkargoetako dekanoek, Miren Basarasek, zenbait medikuk (ez ditugu hemen aipatuko), Estatuko Bakunologia Elkarteak eta baten bat gehiagok.
    Zergatik ez dute eztabaida publiko eta normal bat egin nahi?

  • Antton Erkizia 2021-08-12 12:16

    “Horrela abenduan Eibarren lehenengo eztabaida publiko eta bakarra egin ahal izan genuen.” (Bizitza Plataformak).

    Ez dakit zer esan, adixkide. Azken zortzi hilabete hauetan, gaia gori gorian, eztabaida publiko bakarra egitea lortu izana…Ez dakit zer esan.
    Beste aldean inor ez dela gai izan zuekin eztabaidatzeko? Inor inor inor? Zergatik dela esango zenuke?

  • Antton Erkizia 2021-08-12 12:19

    “Horrela abenduan Eibarren lehenengo eztabaida publiko eta bakarra egin ahal izan genuen.” (Bizitza Plataformak).

    Ez dakit zer esan, adixkide. Azken zortzi hilabete hauetan, gaia gori gorian, eztabaida publiko bakarra egitea lortu izana…Ez dakit zer esan.
    Beste aldean inor ez dela gai izan zuekin eztabaidatzeko? Inor inor inor? Zergatik dela esango zenuke?

  • Bizitza Plataforma 2021-08-13 09:06

    Anttoni: Zergatik ez duten publikoki eztabaidatu nahi?
    1. Hedabide gehienak ezpalekoak dituztenez, zergatik agerian jarri?
    2. Txostenik ez dutenez, zertarako haien datuak zalantzan jarri? (Auzitegiak Jaurlaritzari tabernak zergatik itxi zituen informazioa eskatu zionean ez zutenez ezer, korrika ibili ziren eta Pensilyvaniako txosten bat aurkeztu zuten. Han esaten zen garraio publikoa eta ostalaritza izan zitezkeela kutsatzeko lekuetako batzuk. Epaileak, besterik ez zutela, garraio publikoa itxi ez zutela… eta datu eskasi horren aurrean zabalarazi zituen tabernak. Osakidetzari maskaren erabilerari buruzko txostenak eskatu dizkiogu eta EZ DITUZTE!
    Etab.

  • Bizitza Plataforma 2021-08-13 09:40

    Antton, ez da erraza ofizialistek eztabaida publiko batean parte hartzea: haien kontrako gauza gehiegi dago. Azkenetako bat Frantziako ikerkuntza erakunde nagusiaren zuzendaria, CNRSren zuzendaria. Ea zer dioen
    http://www.ardeur.net/2021/08/la-dangerosite-des-nouveaux-vaccins-anti-covid-est-un-fait-historique/
    Honelako milaka adierazpen dago, hedabideetan agertzen ez direnak, noski

  • TXAKURRA – FELIX ZUBIA

    Donostia Hospitaleko Zainketa Intentsiboetako Harduraduna den Felix Zubiaren erantzun bikaina bertsotan Xabier Silveirari(Bizitza plataformak Uztailaren 24 eko ekitaldian Donostian bertsotan parte hartu zuen Silveirak).

    https://www.youtube.com/watch?v=Ch20NIbI4Hw

    Lesakan bada gizon handi bat,
    Bertsotan aritzen dena,
    Pandemiaren gorabeherekin
    Txakurra deitu nauena.
    Ederki dakit zer den okerra
    Eta zer dugun zuzena,
    Zer dela eta jarri didate
    Modu hortako izena?

    Hil zaizkigunak lau milioi pasa
    Zenbatu dira munduan,
    Euskal Herrian ia sei mila
    Begiratu inguruan.
    Gauza bat daukat oraindik ere
    Ezin sartuta buruan,
    Zer dela eta ukatzen duten
    Izan ez balitz moduan?

    Zazpiehun kasu baino gehiago
    Neure begiz ikusiak,
    Heriotzaren bidez lezio
    asko gara ikasiak.
    Batzuk saihestu nahi nituzke nik,
    Aholkuz adieraziak.
    Zer dela eta jasotzen ditut
    Holako hitz itsusiak?

    Zenbaitek, baina, gertatuari
    Egiten diote uko,
    Konspirazio baten azpian
    Gaituztela zapalduko.
    Ideia latz bat bururatzen zait
    Horiek entzun orduko,
    Bost mila aldiz ukatu arren
    Ez dela desagertuko.

    Ez dakit zeinek asmatutako
    Gezur bat omen da dena,
    Txertoak berriz erdi-pozoia
    Guztia galtzen duena.
    Dudarik bada, ospitalera
    Etor dadila hurrena,
    Ikusi nahi ez duen hura
    Da itsurik handiena.

    Negazionista batzuek ere
    Pneumoniaren harira,
    ospitalera iritsi dira
    Eta nahiko tira-bira.
    Hasieran harro xamarrak baina,
    Egia hutsa hori da,
    Arnasa falta zaien unean
    Ederki umiltzen dira.

    Makina saltsa izan ditugu
    Covid-aren inguruan,
    Hautatu dugun bizimoduak
    Jarri gaitu apuruan.
    Ekonomian, garraioetan
    Eta zaintzeko moduan,
    Zoritxarrean zertan pentsatu
    Asko daukagu munduan.

    Nabaria da gauza guztiak
    Ez direla ondo egin,
    Agintariek, kazetariek,
    Eta medikuok berdin.
    Gertatu dena onartuz eta
    Errepikatu ez dadin,
    Burua martxan ipini eta
    errespetuan hitz egin (bis).

  • Antton Erkizia 2021-08-13 16:54

    Kaixo, Garazi:
    Jakin ezazu TXAKURRA – FELIZ ZUBIAK eginiko bertsoei erantzun diela Xabier Silveirak berak:

    https://erran.eus/bortziriak/1628843306432-xabier-silveirak-felix-zubiaren-bertsoei-erantzun-die

    Kaixo Felix ni naiz lesakarra
    txakurra deitu zizuna
    modu polita ez zela aldez
    aurretikan jakituna
    baña lortu dut bai lortu ere
    horrekin bilatzen nuna
    eztabaidari bide eginez
    hona nere erantzuna.

    Dena ez dela ongi egina
    ez da hausnarketa txarra.
    Kazetariek zabaldu duten
    bertsio bat ta bakarra
    zalantzan jarri ezina bera
    ez al da bitxi xamarra
    zertara dator ados ez dena
    ixilarazi beharra?

    Zuk telebistan, irratietan
    eta egunkarietan
    lau haizetara zabaldu duzu
    beldurra modu denetan
    sentiaraziz bizitza bera
    beldurgarria benetan
    eta iaz hil ziren adina
    hil zen aurreko urtetan

    Donostiako ospitaleko
    ZIUek nolako sona
    hartu duten zu zaren ezkero
    bertan buru den gizona
    bapatean uy, gogoratu dut
    han larri gaixo dagona
    eta zu niri bertsoak jartzen
    ze gusto txarreko broma

    ‘Burua martxan ipini eta
    errespetuan hitzegin’
    erabat ados naukazu Felix
    zuk botatako hitzekin.
    Antolatu zen eztabaida bat
    euskal zientzilariekin
    zu gonbidatu ta azaldu ez
    eta hori gu ezjakin.

    Negazionista diozunean
    argudiotan urria
    gelditzen zara, nahiz ta iraina
    ez den taktika berria
    gaitza inorrek ez du ukatzen
    baina bere jatorria
    isolatu ez den birus bat da?
    ze igerlek igerria?

    PCR-a diagnosian
    erabiltzeko hautua
    nik bezain ongi dela dakizu
    maltzurkeriz gauzatua
    hola nahieran darabilzue
    intzidentzi metatua
    egoera bat marrazteraino
    arras manipulatua

    Gorritu gabe aipatze hutsa
    asintomatikoena
    lehen algara ta gero datoz
    haserrea eta pena
    mediku batek ez ote daki
    ume batek dakiena
    ez dela inoiz gaixoa izan
    sintomarik ez duena

    Txerto esaten diozun horrek
    zer du? barruan zer dakar?
    ez du sendatzen, ez du babesten
    ta hainbat ondorio txar
    sortzen ari da
    nik ez dut sartu
    baña hartu zure bizkar
    -idatziz noski- ardura oro
    ta txertatuko naiz bihar

    Zuk badakizu farmakogintzak
    gutxi daukala ‘santa’tik…
    iaz espainian 600 miloi
    medikuek hauengandik
    jaso zituzten -publikoa da-
    nik horrexegatik dakit
    Euskal Herrira zenbat iritsi
    ote dira hoietatik.

    Nahiz ni ez naizen zientzilaria
    bertsolariak bagara
    entzuten ez den ahotsarentzat
    bozgorailu eta aba.
    Juanjo Martinez mediku eta
    zirujau sonatua da
    bion arteko eztabaidara
    animatuko al zara?

    Hitzak zer duen helburu, haren
    baitan da edo ez irain
    noski ni ez naiz nere burua
    zuritzen hasiko orain.
    Ulertzeko gai bazara xapo!
    ta bertzela ere bikain
    gaizki esanak barkatu eta
    zure erantzunaren zain

    P.D.
    Komunikabideetan Jangoikoa zara
    ni berriz leproso bat
    alde haundia da gure erronka
    bertso erronka’re bada
    jeisteko prest bazaude
    zerutik plazara
    jokatu genezake
    ehun bertsotara.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude