Wikipedian begiratu

Wikipedian begiratu

Errebisionismo historikoa kezkatzeko kontua izan da beti. Beti ez, modu sasizientifikoan egiten denean. Eta orain, Espainiar estatuko oposizioko liderrak agerian jarri du historiarekin dugun konpromezua.

Euskarazko wikipedian kontsultatu daitekeen bezala, errebisionismo historikoa edo berrinterpretazio kritikoa gertakari historikoen eta kontakizun ofizialen azterketa kritikoa da. Hau berrikusi eta, behar izan ezkero, gertakari horiek berrinterpretatu ahal izateko. Termino honen bi erabilera mota bereiz ditzakegu: akademikoa eta ez-akademikoa edo sasizientifikoa. 

Wikipedian begiratu

Pablo Casado PP alderdiko ordezkari denak “Gerra Zibilaren erruduna II Errepublika izan zela” baieztatu duen pertsona bati (Igmacio Camuñas) espazioa eskaini dio. Espazioa ez ezik, irribarre batekin falazia hori onartu eta baieztatu egin du.

Richard J. Evans historialari britainiarrak historialari profesionalen eta historialari ukatzaileen arteko ezberdintasun teknikoak deskribatzen ditu:

“Historialari ospetsu eta profesionalek ez dituzte beren argudioen aurka doazen aipamenen zatiak ezabatzen, baizik eta kontuan hartzen dituzte, eta, beharrezkoa bada, beren argudioak aldatzen dituzte. Ez dituzte faltsuak direla dakiten benetako dokumentu gisa aurkezten, faltsifikazio horiek esaten dutena babesten dutelako soilik”

Faltsifikazio hauek (tamalez hau gertutik ezagutzen dugu) ideologia jakin batzuen baitan eraikitzen dira, ideia antidemokratiko eta faxisten baitan alegia. Izan ere, hauek dira errebisionismo historikoaren adibide esanguratsuenak:

  • Holokaustoa gertatu zela ukatzea, froga zehatzik ez dagoela argudiatuz. Harrigarria bada ere, badago holokaustoa Hitlerren plana, sei miloi judu hil izana eta gas kamerak erabili izana ukatzen duenik. Hildo honetakoak ere dira Armeniako genozidioaren ukazioa, Konfederazioaren Kausa Galdua, Wehrmacht mitoa era japoniar gerra krimenen ukapena ere.
  • Argentinan peronismoaren sostengu ideologikoa izan da errebisionismo historikoa.
  • Gainetik kentzen ez dugun beste gai bat ere XVI. mendeko kolonialismoarekin du zerikusia. Hots, Monarkia Hispanikoa Amerikara iritsi zenean honek ez zituen lurralde horiek kolonizatu, erregeordetza sistema baten bidez asimilatu zituen (askatasun osoz).

Eta orain azken astean entzun duguna, Gerra Zibila anaiarteko liskar bat izan zela ez ezik, honen erruduna II Errepublika izan zen. Arriskutsua gero, eta labainkorrak gure memoriaren oinarriak. Horregatik momentuz, dudarik izan ezean, begiratu wikipedian.

Begiratu wikipedian